konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Prednisonabotikakortikosteroide sintetikoa da. Oro har ahotik hartzen da, baina gihar-barneko zizta bidez har daiteke, eta erabiltzen da gaitz askotan. Batez ere eragin glukokortikoidea du. Prednisona prodroga denez gero, gibelak prenisolona bihurtzen du, forma esteroide aktiboa.
Prednisona bereziki eraginkorra da immunoezabatzaile gisa, eta eragiten du ia immunitate sistema osoan. Horregatik, erabil daiteke gaixotasun autoimmune eta hanturazkoetan (hala nola huntz pozoitsuak ukituta eragindako alergia epidermaletan, lupus eritematos edo Crohn gaitzan), erdiko eta barne belarriaren arazoetan, eta giltzurrunetako hainbat eritasunetan, sindrome nefrotikoa adibidez. Halaber, erabiltzen da aurre egiteko eta tratatzeko organoen erretxazoa transplanteetan.
Mendekotasuna
Ezabatze adrenala gertatzen da prednisona hartzen bada zazpi egun baino gehiagotan. Egoera horretan gorputza ez da gai kortikosteroideak era naturalean sintetizatzeko, eta geratzen da gaixoak hartzen duen prednisonaren mende. Horregatik, ez da komeni prednisona bat-batean kentzea, baldin eta zazpi egun baino gehiagotan hartu bada. Aitzitik, ona da berau poliki-poliki gutxitzen joatea; horretarako egunak, asteak edo hilak beharko dira, kontuan hartuta gaixoak zenbat denboran hartu duen prednisona. Prednisona erabat kentzeak eragingo luke giltzurrinetako hutsegite bigarren mailakoa, eta horrek arriskuan jar lezake gaixoaren bizia.
Albo ondorioak
Epe laburrean, eragin litzake glukosa maila altuak odolean, bereziki diabetesa duten gaixoengan edo tratamenduan dabiltzanengan beste zenbait botika hartzen, odolean glukosaren maila igotzen dutenak, eta likido debekua. Bestelako albo ondoriorik ere eragiten du: loezina, euforia eta, oso noizbehinka, mania. Epe luzean, eragin lezake Cushing-en sindromea, gerri buelta gizentzea, osteoporosia, glaukoma, diabetes mellitus II erakoa eta depresioa, prednisona erabat kendutakoan.