Beherakoa edo beheitikoa egunean hainbat aldiz (hirutan edo gehiagotan) kaka egitea eta gorotz zirinak edo oso likidoak ekoiztea da. Beherakoaren zergati nagusia gastroenteritisa izan ohi da. Osasunerako arriskutsua izan daiteke, gorputzak ur asko galtzen baitu.