From Wikipedia, the free encyclopedia
Kolitis ultzeraduna digestio-aparatuaren eritasun kronikoa da, Hesteetako Hanturazko Gaixotasunaren mota bietako bat izanda Crohn gaitzarekin batera. Azken gaixotasun honekin desberdintzeko diagnosi zehatza egin behar da.
Ultzeradun kolitisa | |
---|---|
UKren irudia kolonoskopia batean | |
Deskribapena | |
Mota | kolitisa, autoimmune disease of gastrointestinal tract (en) eritasuna |
Espezialitatea | digestio aparatuaren medikuntza |
Asoziazio genetikoa | Zerrenda
|
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | nikotina, olsalazine (en) , kortisol, balsalazide (en) , azatioprina, sulfasalazine (en) , mesalazine (en) , prednisona, etanercept (en) , certolizumab pegol (en) , budesonide/formoterol (en) , vedolizumab (en) , Budesonida, metotrexato, golimumab (en) , adalimumab (en) , tofacitinib (en) , ustekinumab (en) , prednisolona, tacrolimus (en) , mercaptopurine hydrate (en) , gammaglobulina, Betametasona, olsalazine (en) , balsalazide (en) , mesalazine (en) eta Budesonida |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | K51 |
GNS-9-MK | 556 |
GNS-10 | K51 |
GNS-9 | 556 |
OMIM | 191390 |
DiseasesDB | 13495 |
MedlinePlus | 000250 |
eMedicine | med/2336 |
MeSH | D003093D003093 |
Disease Ontology ID | DOID:8577 |
Ez-erretzaileengan agertu ohi da.
Faktore ezezagun batek edo batzuek (mikrobio, antigeno, dietako osagaiak) zelula immunitarioak aktibatzen dituzte, hauek zitokina eta hanturaren bitartekariak askatuz. Teoria genetikoa proposatu da bi arrazoi kontutan harturik: alde batetik, lehen mailako senideen artean gaixotasuna pairatzeko arriskua handiagoa da; eta bestetik, gaixotasun mota, bilakaera eta kokapenak familia bakoitzaren barruan erlazioa dute.
HLA DR2-n kokaturiko gene batekin duten erlazioa deskribatu dira. Agerraldi akutuak infekzio, HKEE-ek (hanturakontrako ez esteroideo) edota estresak eragin ditzakete. Sarritan ultzeradun kolitisaren lehen agerraldia tabakoa uztean suertatzen da.
Ikerlari batzuek ultzeradun kolitisa gaixotasun autoimmunea dela proposatu arren, dauden datuekin ezin da hori guztiz baieztatu. Egia bada ere gaixoen immunitate-sisteman asaldura batzuk agertzen direla, ez dago jakiterik asaldura horiek gaitzaren eragileak diren edo gaitzaren ondorioak, honen jatorrian eragile infekzioso bat egonik.
UK-n tipikoki kolon eta ondestea kaltetzen ditu baina ileonaren azken zatia ere kaltetu dezake. Kasu honetan lesioak etengabeak dira (ez dago zati osasuntsurik) eta mukosa bakarrik dago gaixo. Makroskopikoki azalgaineko ultzerak eta sasi-polipoak nabarmentzen dira. Mikroskopikoki abszesuak, metaplasia, kaliz itxuradun zelulen gutxitzea eta baskularizazioaren areagotzea ikusten dira.
Beherakoa eta ondesteko odoljarioa sintomarik ohikoenak dira.
Megakolon toxikoa, hesteetako odoljarioa, kolon-zulaketa eta minbizia dira agertzen diren konplikazio arruntenak.
Bariodun erradiologia gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:
Ugalkortasuna normala da. Kontrolpean dagoen ultzeradun kolitisa duten emakumeen erdiek agerraldi bat izango dute haurdun geratzean. Fetuaren pronostikoa gainontzeko populazioarenaren antzerakoa da. Tratamenduari dagokionez; kortikoide, azatioprina eta aminosalizilatoak seguruak dira eta ziklosporina eta metotrexatea ezin dira erabili. Tratamendu kirurgikoa premiazko egoeratan bakarrik erabiliko da, fetu-hilkortasuna areagotzen baitu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.