Gorotz-bakterioterapia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Gorotz-bakterioterapia, gorotz-transplantea edo gorotz-transfusioa ere deitua, hainbat patologia gastrointestinal (kolitis pseudomenbranosoa, ultzeradun kolitisa, kolon suminkorra...) tratatzeko eta hobetzeko erabiltzen den terapia medikoa da, kolonen homeostasia lortzen duena gaixoaren hesteetan flora bakteriar normala sartuz, emaile osasuntsu baten gorozkiak erabiliz [1].
Terapia mota honek 5-10 egunetako iraupena du eta hiru modutan buru daiteke: kolonoskopiaren bidez, enema baten bidez edo zunda sudur-gastriko baten bidez. Hiru kasutan sartutako gorotza gaixoaren hesteetara iristen da. Zer esanik ez dago emailearen gorotzak ez duela inongo birus, bakterio edo bizkarroi patogenorik eduki behar, eta gorotz-transfusioa egin aurretik gorotza tentuz analizatu behar dela.
Terapia honen oinarria bakterio patogenoen hazkundea murriztean datza bakterio ez-kaltegarriak hesteetan sartzean. Patogenoen aldeko hesteetako desoreka deusestatzen da modu horretan. Infekzioen aurkako prozedura hau ez da berria, aspalditik erabiltzen baitzen hainbat animalirengan (esaterako, salmonelosia prebenitzeko oiloengan).
Kolitis pseudomenbranosoaren aurkako terapian gorotz-transplantea arrakasta handiz aplikatu da orain arte, antibiotikoen bidezko tratamenduak huts egiten duenean.
Ultzeradun kolitisaren aurka ere lortutako emaitzak onak izan dira. Hantura eragiten duten beste gaitz gastrointestinalen tratamenduan emaitzak ez dira hain nabarmenak izan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.