Lupus eritematoso sistemikoa (LES) hainbat organo kaltetu dezakeen gaixotasun autoimmune kronikoa da, nagusiki azal, artikulazio, giltzurrun, bihotz, birika eta nerbio-sistema.
«Lupus» orriak hona dakar. konstelazioari buruzko artikulua hau da: «Lupus (konstelazioa)»
American College of Rheumatology elkarteak 1982an gaixotasun hau definitzeko irizpideak zehaztu zituen, 1997an berrikusi zituztenak. Hauen arabera, 11 osagaietatik 4 edo gehiago edukitzeak Lupusen diagnostikora bideratzen du:
Masailetako azaleko gorritasuna.
Diskoetan agertutako azaleko gorritasuna.
Fotosentikortasuna.
Ahoko ultzerak.
Artritisa.
Serositisa: Pleuritisa edo perikarditisa.
Giltzurruneko asaldura: Proteinuria batez ere.
Asaldura neurologikoa: Konbultsioak edo psikosia.
Asaldura hematologikoak: Anemia hematologikoa, tronbopenia, leukopenia edo linfopenia.