Shigella dysenteriae Shigella generoko bakterio patogenoa da, disenteria bakteriarra sortzen duena. Kiyoshi Shiga japoniarrak 1896an lehenbizikoz deskribatu zuen bakterio hau, Japonia astindu zuen disenteriaren izurrite latz batean.

Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa, Datu orokorrak ...
Shigella dysenteriae
Thumb
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
OrdenaEnterobacterales
FamiliaEnterobacteriaceae
GeneroaShigella
Espeziea Shigella dysenteriae
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo
Itxi

Ezaugarriak

Shigella dysenteriae bakterio Gram negatiboa da, bazilo txikiaren itxura duena. Anaerobio fakultatiboa da eta ez da mugikorra. Ez du esporarik sortzen eta glukosa hartzitzen du, baina ez laktosa [1]. Glukosa hartzitzen duenean ez du gasik sortzen.

Bakterioak gizakiaren heste-traktua besterik ez du kolonizatzen; animaliengan ez dago. Sortzen duen disenteria, beraz, giza gaitza da.

Exotoxina indartsua ekoizten du, enterotoxina eta neurotoxina dena (Shiga toxina). Toxina horrek kalte izugarriak egiten ditu hesteetako zeluletan, beherako bortitzak sortuz (odola eta mukiarekin) [2].

Patogenia

Shigella dysenteriaek disenteria eragiten du. Gaitza mikrobioz kutsatutako elikagai eta urak hartzean harrapatzen da (kutsadura fekala duten ur eta elikagaiak). Salmonelosiaren aldean, disenteria harrapatzeko infekzio dosia oso txikia da: Shigella gutxi batzuk (10-200 bakterio) gai dira gaixotasuna sortzeko [2].

Euliek bektore moduan dihardute: elikagaietan jartzerakoan gorotz-kutsadura eragiten dute, oso arriskutsua izan daitekeena gorotzetan bakterio patogenoak egonez gero.

Bakteriar disenteriaren sintoma nagusiak sabeleko mina, ondoeza, sukarra eta beherako ugariak dira, sarritan muki eta odolarekin. Gaitzak egun batzuk irauten du eta ondo tratatzen da antibiotikoekin (andui erresistenteak agertu arren). Infekzioa hesteetan kokatzen da eta ez du bakteriemia eragiten.

Gaitzaren diagnostikoa laborategian burutzen da koprokultibo baten bidez: bakterioa isolatu behar da hazkuntza-ingurune egokiak erabiliz, eta froga biokimiko eta antigenikoekin konfirmatu behar da.

Gehienetan bakteriar disenteria arazorik gabe sendatzen bada ere, haurrengan konplikazio larriak ekar ditzake.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.