bakterioen kolorazio-teknika, gentziana-morez koloretutako mikroorganismo-prestakin bat disoluzio iodo-ioduratu batekin erreakzionarazi eta berriro fuksinaz koloratzean datzana From Wikipedia, the free encyclopedia
Gram tindaketa bakterioen espezieak bi talde handitan sailkatzeko metodo enpirikoa da: Gram positiboak (koloratzaile nagusia atxikitzen dutenak) eta Gram negatiboak (koloratzaile nagusia galtzen dutenak). Bakterioen zelula hormaren propietate fisiko eta kimikoetan oinarritzen da. Gram positiboek zelula horma lodiago eta trinkoago dute, eta ondorioz erabilitako lehen koloratzailea (bioleta kristala) errazago finkatzen dute.
Metodoak bere asmatzailearen izena darama, Hans Christian Gram (1853–1938) zientzialari daniarrarena alegia. Honek, teknika hau garatu zuen 1884an, pneumokokoak eta Klebsiella pneumoniae bakterioak elkarrengandik bereizi ahal izateko.
Tindatze prozeduran bioleta kristala, lugol, alkohol eta safranina erabiltzen dira. Gram positiboak bioletaz tindaturik agertzen dira, eta Gram negatiboak gorriz (bioleta kristala galtzen baitute safraninaren kolorea hartuz).
Gram tindaketa oso lagungarria da laborategian bakterioak identifikatzeko. Bakteriar identifikazioan saio biokimikoek eta antigenikoek garrantzi handia badute ere, Gram tindaketak baieztatu dezake aurreko frogek emandako diagnostikoa.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.