Schleswig-Holstein

From Wikipedia, the free encyclopedia

Schleswig-Holsteinmap

Schleswig-Holstein[1] (alemanez: Schleswig-Holstein, ˈʃleːsvɪç ˈhɔlʃtaɪn ahoskatua; danieraz: Slesvig-Holsten, ˌsle̝ːsvi ˈhʌlˌste̝ˀn ahoskatua; behe-alemanez: Sleswig-Holsteen; iparraldeko frisieraz: Slaswik-Holstiinj) Alemaniako iparraldeko land edo estatu federala da. 15.731 km2 ditu eta 2.834.259 biztanle. Hiriburua Kiel du.

Datu azkarrak Schleswig-Holstein, Administrazioa ...
Schleswig-Holstein
Schleswig-Holstein
Thumb
Bandera
Thumb
Armarria
Administrazioa
Herrialdea Alemania
HiriburuaKiel
Land buruaPeter Harry Carstensen (CDU)
ISO kodeaDE-SH
Bozak Bundesraten4 (69tik)
Geografia
Koordenatuak54°28′12″N 9°30′51″E
Thumb
Azalera15.763 km²
Demografia
Biztanleria2.815.955, 2.806.531, 2.889.821, 2.896.712, 2.953.270, 2.927.542 biztanle
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Informazio gehigarria
https://www.schleswig-holstein.de/
Itxi

Geografia

Thumb
Schleswig-Holsteingo mapa.

Jutlandia penintsulako hegoaldean, Danimarkaren hegoaldean, Ipar itsasoaren eta Itsaso Baltikoaren artean dago; Holstein eta Schleswig antzinateko dukerriek eratutako eskualdea da.

Alemaniako iparraldeko lautada zabalak hartzen du estatu osoa. Kostaldeetan, aintzira ugari daude, gehienak polder bihurtuak. Golko luzeak barneratzen dira, gainera, kostaldean, eta uharte asko dago, Ipar itsasoaren ertzean, batez ere. Eider, Stör eta Trave dira ibai garrantzitsuenak.

Hiri handienak lau hiri askeak eta ondoren Hanburgoren inguruan dauden hiriak dira.

Horietaz gain, beste hiri historiko batzuk ere daude, esate baterako, Schleswig eta Husum.

Ekonomia

Laborantza eta arrantza izan dira estatu horretako ekonomia-jarduera tradizionalak. Arrantza oso oparoa da, batez ere Itsaso Baltikoan, eta nekazaritzak (garia, garagarra, bazkarako landareak, azukre-erremolatxa) garrantzi handia du gaur egun ere.

Industria (janari-industria, ontziolak, ehungintza, tresneria elektrikoa eta mekanikoa) 1950. urtetik aurrera garatu zen Kiel hirian, Lübeck eta Flensburg hirietan, Ekialdeko Alemania ohitik Schleswig-Holsteinen kokatu ziren 1.200.000etik gora etorkinez baliatuta neurri handi batean.

Banaketa administratiboa

Thumb
Barrutiak eta hiriak

Schlewig-Holstein estatua 11 barrutik (Kreis) osatzen dute:

  1. Dithmarschen barrutia
  2. Lauenburg barrutia
  3. Nordfriesland barrutia
  4. Ostholstein barrutia
  5. Pinneberg barrutia
  6. Plön barrutia
  7. Rendsburg-Eckernförde barrutia
  8. Schleswig-Flensburg barrutia
  9. Segeberg barrutia
  10. Steinburg barrutia
  11. Stormarn barrutia

Lau hiri aske (Kreisfreie Städte) ere badaude:

  1. Kiel (KL)
  2. Lübeck Hansa hiria (HL)
  3. Neumünster (NMS)
  4. Flensburg (FL)

Historia

Thumb
Jutlandiako penintsulako mapa. Gorriz: Ipar Jutlandia eta Ipar Schleswig (egun, Danimarka). Marroiz: Hego Schleswig (egun, Alemania). Horiz: Holstein, Jutlandiako zati ez dena, baina penintsula horretan dagoena.

Schleswig eta Holsteingo lurraldeen historia batera joan dira luzaroan. XII. mendean sortu zen Schleswigeko Dukerria, Danimarkako koroari lotua, baina hegoaldeko lurraldeko biztanle gehienek germaniar moldeei eutsi zieten.

1326an batu ziren lehenengoz Schleswig eta Holstein. Tirabira askoren ondoren, 1865ean, Schleswig-eko lurraldeaz jabetu zen Prusiako koroa eta Holsteingoaz Austria, Danimarka menderatu ondoren. Bi estatu horiek ez ziren ados jarri, eta, azkenean, Prusia nagusitu zen bi lurraldeetan.

1920an, Danimarkaren barnean egotea erabaki zuten Ipar Schleswig-eko biztanle gehienek.

1946an sortu zen Schleswig-Holsteingo land edo lurraldea Mendebaldeko Alemanian.

Politika

2012ko maiatzaren 6an izan ziren Schlewig-Holsteineko parlamenturako azken hauteskundeak. Oso parekatua izan zen bozketa. Honako hauek dira emaitzak:

Informazio gehiago Alderdia, Bozkak ...
AlderdiaBozkakEhunekoakDiputatuak
Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua (CDU)408.573 % 30,822
Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata (SPD)403.783 % 30,422
90 Aliantza/Berdeak174.752 % 13,210
Alderdi Demokratiko Askea (FDP)108.902 % 8,26
Alemaniako Alderdi Pirata108.740 % 8,26
Hegoaldeko Schlewigeko Hautesleen Elkartea (SSW)61.022 % 4,63
Ezkerra (Die Linke)29.868 % 2,20
Gainontzeko alderdiak32.032 % 2,40
Itxi


Biztanleak

Gutxiengo bat danieraz mintzatzen da. Erlijioari dagokionez, Erreformaren garaitik hona oso protestantea izan da beti. Gaur egun oraindik % 54,3k ebanjelikotzat du bere burua eta katolikoak % 6 baino ez dira.

Schleswig-Holsteindar ospetsuak

Irudi-galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.