Sava
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sava[1] (bosnieraz, kroazieraz, eslovenieraz: Sava; serbieraz: Сава, Sava; alemanieraz: Save, Sau; hungarieraz: Száva) Europako ibairik nagusienetako bat eta Danubioren ibaiadar handienetako bat da, 990 kmko luzera eta 97.713 km²ko arroa dituena. Ibaiak Eslovenia, Kroazia, Bosnia-Herzegovina eta Serbia zeharkatzen ditu.
Sava Sava (bs) (cr) (sl) Сава (sb) Save (de) Száva (hu) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 945 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°20′39″N 14°09′19″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 95.719 km² |
Arro hidrografikoa | Sava Basin (en) eta Black Sea Basin (en) |
Ur-emaria | 1.722 m³/s |
Bokalea () | Danubio |
Savak bi iturri nagusi ditu: Sava Dolinka (ezkerretik) eta Sava Bohinjka (eskuinetik). Bilgunea Esloveniako Lesce eta Radovljica artean dago. Hortik Belgradon Danubiora isuri arte 945 km-ko ibilbidea du, baina Sava Dolinkaren ibilbidea kontuan hartuta, hau da Esloveniako Alpeetatik, 990 km dira.
Sava Danubioren eskuinaldeko ibaiadar nagusia da eta bigarren handiena Tisza eta gero.
Sava ibaiak Europako hiru hiriburu lotzen ditu: Esloveniako Ljubljana, Kroaziako Zagreb eta Serbiako Belgrado.
Hiriburuak ez ezik beste hiri nagusi batzuk ere zeharkatzen ditu:
Savaren emaria 1950-2013 bitartean neurtua izan da Sremska Mitrovicako estazioan (Danubiora isuri baino 139,2 km lehenago)[2][3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 87.996 km² ditu, arro osoaren % 90. Emari handiena apirilean du (2.480 m³/s), eta txikiena abuztuan (638 m³/s).
Savaren batez besteko emariak (m³/s), Sremska Mitrovican neurtuak
Datuak: 1950 eta 2013 artean
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.