Una (ibaia)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Una (ibaia)map

Una Kroazia eta Bosnia eta Herzegovinako mendebaldea zeharkatzen duen ibaia da. Sava ibaiaren zuzeneko adarra da, eta honek Danubiorekin bat egiten du gero. Ibaiaren arroak 10.400 km ditu eta milioi bat lagun bizi dira eskualdean[1].

Artikulu hau Danubio arroko ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Una (argipena)».
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Una (ibaia)
Thumb
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera207 km
Geografia
Thumb
Koordenatuak44°23′58″N 16°06′14″E
Honen parte daUna National Park (en)
Estatu burujabe Kroazia
Kroaziaren banaketa administratiboa Lika-Senj eskualdea
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera10.400 km²
Arro hidrografikoaDanube basin (en)
Ur-emaria202 m³/s
Bokalea
()
Sava
Itxi

Una Stražbenica mendiaren ipar-ekialdeko muinoetan jaiotzen da, eta igarotzen da herri hauetatik: Martinbrod, Kulen Vakuf, Ripac, Bihac, Bosanska Krupa, Bosanska Otoka, Novi Grad (lehen Bosanski Novi), Bosanska Kostajnica eta Dubica. Sava ibaira iristen da, Jasenovac-etik gertu, Kroazian.

Unara bertara ematen duten ibaiak dira Unac, Sana, Klokot eta Kruνnica dira.

Ibaiaren ibarretan 170 sendabelar mota hazten dira. Horietako bat Campanula unensis da, espezie endemikoa. 28 arrain-mota bizi dira, eta handiena Danubioko izokina da (Hucho hucho).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.