Sisak
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sisak (eslovenieraz: Sisek; serbieraz: Сисак; alemanez: Sissek; hungarieraz: Sziszek; latinez: Siscia), Kroaziako Sisak-Moslavina eskualdeko hiriburua da, izen guzti hauek adierazten duten bezala aintzinatik ezaguna.
Sisak Sisak | ||
---|---|---|
town in Croatia (en) | ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | Kroazia | |
Probintzia | Sisak-Moslavina eskualdea | |
Izen ofiziala | Sisak | |
Jatorrizko izena | Sisak | |
Posta kodea | 44000 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 45°29′14″N 16°22′34″E | |
Azalera | 422,75 km² | |
Altuera | 98 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 40.121 (2021eko abuztuaren 31) 12.235 (2021) | |
Metropolia | 47.699 | |
Dentsitatea | 95 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 044 | |
Hiri senidetuak | Gabrovo (en) , Heidenheim an der Brenz, Remchingen, Szombathely, Jihlava eta Leszno | |
Matrikula | SK | |
http://www.sisak.hr/ |
Sava, Kupa eta Odra ibaiek bat egiten duten tokian kokaturik dago, Kroazia erdialdean, Zagreb hiriburutik 57 kilometro hego-ekialdera. Sisak Kroaziako ibai-portu handiena da eta ibaietarako itsasontzi industria nagusia du.
Hiru ibaien elkargunea izanik duela 2500 urte bazen herrixka zeltiar bat, Segestica izena zuena. Erromatarrek inbaditu zutenean Panonia probintziaren hiriburu izatera ere iritsi zen Siscia. Dioklezianoren jazarpenean Sisciako Kirino martiri kristaua (kroazieraz Svetog Kvirin) torturatu eta ia hil egin zuten baina ihes egitea lortu zuen. Gaur egun Sisakeko patroia da.
XVI. mendean gotorleku triangeluarra eraiki zuten, 1593an kroaziarrei eta karniolarrei (esloveniarrei) gotorleku honek turkiarrei aurre egiteko eta garaipena lortzeko balio izan zien. Sisakeko bataila izan zen turkiarrek Europan jasan zuten lehenengo porrot handia eta kroaziarrak gidatu zituen Toma Bakač Erdedi Bana Europa guztian famatu bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerran haurren kontzentrazio-esparru bat izan zen Sisaken.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.