Samoera
Samoar Uharteetan mintzatzen den hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Samoar Uharteetan mintzatzen den hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Samoera[1][2] (Gagana Sāmoa, [ŋaˈŋana ˈsaːmoa]) Samoa uhartediko hizkuntza da eta, ingelesarekin batera, Samoa eta Amerikar Samoako hizkuntza ofiziala. Austronesiar hizkuntzen kidea da; samoeraren hizkuntza hurbilena tongera da eta samoerarekin ahaidetasuna duten beste hizkuntzak, adibidez, indonesiera, hawaiiera eta Taiwaneko jatorrizko hizkuntzak dira (hau da, amisera eta bununera, adibidez).
Samoera | |
---|---|
Gagana fa'a Sāmoa — Gagana Samoa | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Samoa uhartedia eta samoar diaspora |
Hiztunak | 369.957 |
Ofizialtasuna | Samoa Amerikar Samoa |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Austro-Tai hizkuntzak austronesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntzak malaysiar-polinesiar hizkuntza nuklearrak erdialde-ekialdeko hizkuntza maysiar-polinesiarrak ekialdeko malaysiar-polinesiar hizkuntzak ozeaniar hizkuntzak erdialde-ekialdeko ozeaniar hizkuntzak Ozeano Bare erdialdeko hizkuntzak polinesiar hizkuntzak erdialdeko polinesiar hizkuntzak ellicear hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | aditza-subjektua-objektua |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | sm |
ISO 639-2 | smo |
ISO 639-3 | smo |
Ethnologue | smo |
Glottolog | samo1305 |
Wikipedia | sm |
ASCL | 9308 |
IETF | sm |
Samoeraren dialektoen arteko desberdintasunak oso txikiak dira;[3] beraz, hiztunek zailtasunik gabe ulertzen dute elkar, eta gehienetan ez da esaten samoerak dialektoak dituela, baina hizkuntza formala eta hizkuntza informala ez dira berdinak.[4][3] Samoera latindar alfabetoaren aldaera batez idazten da. Idazketa mota horrek 18 hizki ditu, baina hiru (H, K, R) maileguetan bakarrik erabiltzen dira; makron ikurra bokal luzeak adierazteko eta «‘» ikurra [ʔ] hotsa adierazteko erabiltzen ditu.
Errolda ugariren arabera, Lurrean samoeraren 350.000–400.000 hiztun bizi dira, haien erdia Samoa uhartedian.[3][5] Zeelanda Berriak (batez ere Auckland hiriak) samoar kopuru handia du –114 000 gutxi-gorabehera– eta haien artean 81 000k samoeraz dakite. Zeelanda Berrian gehien hitz egiten den hirugarren hizkuntza da, ingeles eta maorieraren ostean. 2016an egindako erroldaren arabera, 44.875 hiztun Australian bizi ziren.[6]
Samoeraren astea (Vaiaso o le Gagana Sāmoa) samoar hizkuntzaren Zeelanda Berriko jai ofiziala da, bertako jaurlaritzak eta beste erakunde ugarik (UNESCO haien artean) euskarritua; jai hori lehen aldiz Australian 2010an egin zen. George Pratt britainiar misiolariak argitaratu zituen samoerazko lehen gramatika eta hiztegia 1862an.
1834an[3] samoerak bere idazketa lortu zuen, hura latindar alfabetoan oinarrituz eta 14 hizkiz osatua. h (he), k (ka) eta r (ro) hizkiak –[h], [k] eta [r] hotsak adierazten dituztenak– maileguetan bakarrik erabiltzen dira.[7] Samoeraren ortografia ez dago oraindik ere guztiz errotua, beraz, ikurrak (adibidez, makron ikurra bokal luzeak (Ā, Ē, Ī, Ō, Ū) adierazteko) sarritan ez dira idazten; ikur hauek hitzak bereizteko erabiltzen dira sarritan bakarrik (alderaketa moduan, o eta ‘o hitzek esanahi ezberdinak dituzte).[8]
|
|
Polinesiako hizkuntza guztiek (rapa nui izan ezik) bezala, Europarren etorreraren aurretik samoerak ez zuen idazketarik.[9] 1777an William Andersen Eskoziako naturalistak, James Cooken hirugarren bidaian, lehenengo samoerazko hitzak idatzi zituen. Honako hauek ziren:
Hitz hauek, zalantzarik gabe, samoar jatorria zuten. Gaur egungo samoeran oso hitz antzekoak –tamāloa («gizon»), tama‘ta‘i («emakume» (begirunearekin esanda)), sole («mutila!» (deitzeko))– aurkitzen baititugu.[9] William Mariner britaniako publizistak hainbat samoar abesti idatzi zituen, baina ez zituzten itzuli Williamek samoera ez zekielako eta, beraz, abestietako hitzak oker idatzi zituen.[9]
Europarrak uharteetara etorri zirenean Biblia samoerara itzuli nahi zuten eta, beraz, idazketa-sistema sortu beharra zegoen. Samoeraren alfabetoa 1834an sortu zen[3] eta 1834an lehenengo liburua «E tala A, E, F» izenekoa, ortografiaren ikasgaiak eta samoeraz idatzitako hainbat testu zituena, argitaratu zuten. Bertako ortografia, gaurkoarekin alderatuta, bestelakotasun batzuk ditu. 1836an ortografia horretan aldaketak egin zituzten: b hizkia erabili beharrean p hizkia erabiltzen hasi ziren eta ng, gn erabili beharrean – g hizkia, baita makron eta «‘» ikurrak ere.[10]
Piter Turner misiolariak samoerarekin ere lan egin zuen: hainbat ereserki eta Katiximaren zatia itzuli zituen, baita 1836an Itun Berriaren zatia ere. Erabiltzen zuen ortografia bestelakoa zela ezaguna da.[11] XIX. mendearen erdian samoerazko erlijio liburuak ez zituzten bakarrik misiolariek argitaratzen, samoarrek ere bai.[12]
Samoera polinesiako hizkuntzen kidea da, austronesiar sendikoa. Morfologiari dagokionez, hizkuntza analitiboa da eta, horren ondorioz, euskararen antzekoa ez dena.[3]
Lexiko eta gramatikan oinarritutako klasifikazioek samoera tokelauerarekin batera jartzen dute, baita Ekialdeko Polinesiako hizkuntzekin (rapa nui, maoeiera, hawaiiera, tahitiera) ere; hizkuntza hauek Polinesiako hizkuntzen «muina» osatzen dute.[4]
Samoera Samoa eta Amerikar Samoaren, ingelesarekin batera, hizkuntza ofiziala da. Biak hezkuntzan erabiltzen dira. Politika ofizialaren arabera, ikasketa ia guztiak ingelesez egin behar dira, beraz, samoar guztiek ingelesez ondo dakite; horregatik haurrek ingelesez samoeraz baino hobeto dakite sarritan.[13]
«Ethnologue»aren arabera, 1999an hizkuntzak 413 257 hiztun zituen eta haien erdia Samoar uharteetan bizi zen.[5] Zeelanda Berrian (Aucklanden nagusiki, % 59,4) ere hiztun kopuru esanguratsua du samoerak: 2013an egindako erroldaren arabera, lurralde horretan bizi ziren samoarren artean (144 138 pertsona) 86 403 hiztun zeuden.
Samoera gehien hitz egiten den hirugarren hizkuntza da Australian, ingeles eta maorieraren ostean; bertako biztanleriaren % 2,2ak samoeraz hitz egiten dute.[14]
Gaur egun samoerak bi aldaera ditu, «hizketa ona» (o le tautala lelei) eta «hizketa txarrak» (o le tautala leaga) izenekoak, hau da, hizketa formala eta informala. Hizketa informalean k beti idazten da t-ren ordez (horregatik haiei «T-hizkuntza» eta «K-hizkuntza» deritze batzuetan) eta g — n-ren beharrean, baita maileguetan r hizkia ere ez da inoiz erabiltzen: tupe — kupe «diru», nofo — gofo «egon», Kirisimasi — Kilisimasi «Eguberria» (en. Christmas).[15]
«T-hizkuntza» (formala) eliza, eskola, abesti eta irratian erabiltzen da; samoar gehienek hizketa formala samoeraz dakiten atzerritarrekin hitz egiterakoan erabiltzen dute. «K-hizkuntza» (informala) lagunarte eta sendian erabiltzen da.[16] Samoerak begirunea adierazteko hitz bereziak ere baditu. Adibidez, ohiko «jan» esanahia duen hitza 'ai da eta begirunea adierazteko erabiltzen dena tausami edo taumafa da.[17]
Samoeraren dialektoen arteko bestelakotasunak oso txikiak dira, beraz, gehienetan ez da esaten samoerak, beste munduko hizkuntza asko ez bezala, dialektoak dituela.[3]
Samoerak, beste Polinesiako hizkuntza askok bezala, kontsonante gutxi ditu (alderaketa bezala, esan behar da munduko hizkuntza batzuek 40 baino kontsonante gehiago dituztela, kaukasoko ipar-ekialdeko hizkuntzak haien artean) – 13 bakarrik[18]; bi ([r] eta [h]) maileguetan bakarrik erabiltzen dira:
Samoerazko kontsonanteak | Ezpainkariak | Ezpain-horzkariak | Horzkariak | Aho-gingilezkoak | Eztarrikoak | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Trabariak | Herskariak | Ahostunak | /ʔ/ | ||||
Ahoskabeak | /p/ | /t/ | /k/ | ||||
Igurzkariak | Ahostunak | /v/ | |||||
Ahoskabeak | /f/ | /s/ | /h/ | ||||
Ozenak | Sudurkariak | /m/ | /n/ | /ŋ/ | |||
Albokariak | /l/ | ||||||
Dardarkariak | /r/ |
Batzuetan hiztunek hitzetako kontsonanteak tokiz aldatzen dituzte: mānu — nāmu «usaimen», lava’au — vala’au «deitu, hel egin» etb.[19] [h] eta [r] hotsak maileguetan bakarrik erabiltzen direnez, hiztun askok [h] inoiz ez dute ahoskatzen eta [l] hotsa [r]-ren ordez ahoskatzen dute; hitz jatorretan erabiltzen ez diren hotsak (atzerriko gizakien izenetan, adibidez) hots antzekoez ordezkatzen dira: Makerita — en. Margaret ([g] hotsa samoeran ez da erabiltzen samoerazko g hizkiak [ŋ] hotsa adierazten baitu), Tāvita — en. David.[20]
[t] hotsa i-ren aurretik [ts]-ren antzekoa da; alofonoak dira. [p], [t] eta [k] hotsak bokalen artean ahostun bihur daitezke. [ʔ] bi bokal berdinen artean ez da ahoskatzen sarritan. [r] hotsa [ɹ] gisa ahoskatua izan daiteke hots hau ingelesetik eratorri baitzen.[21] /l/ hotsa a, o eta u-en ostean [r] biguna, [d] hotsaren antzeko gisa ahoskatzen da, baita i-ren aurretik ere.[19]
Samoerazko bokalak iraupenaren arabera labur edo luzeak dira; samoerak, beste Polinesiako hizkuntzek bezala, 5 bokal bakarrik ditu.[18]
Laburrak | Luzeak | |||
---|---|---|---|---|
Aurrekoak | Atzekoak | Aurrekoak | Atzekoak | |
Goikoak | [i] | [u] | [iː] | [uː] |
Ertainekoak | [e] | [o] | [eː] | [oː] |
Behekoak | [a] | [aː] |
Samoerazko izenek bi numero izan ditzakete: singulara eta plurala (izenordainek duala ere dute, hau da, «gu biak», adibidez, adierazten duena). Artikulu definitea («-a» atzizkia euskaran) –le– singularraren adierazle nagusia da, eta plurala, izen zehatzak esan nahi badira, artikuluaren ezaz adierazten da: le tama «mutila» — tama «mutilak».[25]
Bederatzi hitzek singularra eta plularean forma ezberdinak dituzte[26]:
Izen ez zehatzak esan nahi badira, artikulua aldatzen da «ez zehatz» bihurtuz[27]:
Artikulu «ez zehatza» aginte, galderazko eta ezezko esaldietan erabiltzen da.[27]
E lē partikuluaren bidez ukapena adierazten da: ‘O oe ‘o le vale «Ergela zara» — E lē ‘o a‘u ‘o se vale «Ez naiz ergela».[28]
Samoerazko kasuak partikula eta preposizio ugarien bidez adierazten dira.[29]
Samoerazko aditz askok singular eta pluralean forma ezberdinak dituzte: siva «dantzatu» (singularra) — sisiva (plurala); pluraleko forma erroaren silaba bat bikoiztuz sortzen da, hurrengo hitzetan izan ezik[36][37]:
Bai aditzek, bai izenek numero berdina izan behar dute: ’O le tamaitiiti moe ’umi «Luzaroan lo egiten duen haurra» — ’O le tamaiti momoe ’u’umi «Luzaroan lo egiten duten haurrak». Batzuetan pluraleko aditzak singularraren adierazlea duten izenekin erabiltzen dira, adibidez, ’o le ’āiga «sendi» eta ’o le fānau «haurrak» izenekin (euskaran pluraleko esanahia izan arren, azken hitza singularrean dago samoeran).[32]
Samoerak ez du kopularik (euskaran «izan» eta «egon» aditzak ditugu horretarako): ’O ai le tegata lea? «Nor da gizaki hau?» — ’O l’ou tinā lea «Hauxe nire ama da»; ’O nominatiboaren adierazlea da, l’ou «nire», tinā «ama», lea «hauxe».[38]
Samoerazko denbora partikula ugariz adierazten da; aditzen aurretik jartzen dira. Adibidez, sā partikulak lehenaldiko ekintza bat adierazten du: Sā siva le tama «Mutilak dantzatzen zuen» — Sā sisiva tama «Mutilek dantzatzen zuten».[25]
Samoerazko ukapena (esaldiak aditz bat duenean) lē «ez» eta le’i «oraindik ez» partikulen bidez adierazten da; aditzaren aurretik jartzen dira: 'Ou te lē fia 'ai «Ez naiz gose», E le’i sau «Oraindik ez da etorri».[43]
Samoerazko aditzak inoiz ez dira aldatzen inperatiboan: siva «dantzatu» (singulara) — siva! «dantzatu!», sisiva «dantzatu (plurala)» — sisiva! «(zuek) dantzatu!».[25]
Samoerazko izenondoak era ugarietan osatzen dira. Adibidez, a atzizkia gehituz: ‘ele’ele → ’ele’elea «lokatz» → «zikin». Batzuetan fa’a aurrizkia gehitzen da: ’o le tu fa’asamoa «Samoako ohitura».[44]
Bai izenak, bai aditzak izenondoen ordez idatz daitezke: ‘o le mama auro «urrezko eraztuna» («eraztuna urrea» zehazki itzuliz); ’o le la’au ola «zuhaitz bizia (bizirik dena)».[44]
Koloreak esan nahi dituzten izenondoak bikoiztutako morfemez osatuak dira: samasama «horia (kolorea)», baina izenekin erabiltzen direnean hitzaren zati bat galtzen da: ‘o le ’ie sama «janzki horia».[44]
Samoerak ez ditu konparatiborik («-ago» atzizkia euskaran) edo superlatiborik («-ena» atzizkia euskaran) izenondoak alderatzeko.
Kasu honetan «Hauxe ona da, baina horixe ez da ona» edo «Hauxe ona da, baina horixe txarra da» bezalako esaldiak erabiltzen dira: e lelei lenei, ʻa e leaga lenā.[45]
Superlatiboaren beharrean aditzondoak erabiltzen dira: aʻiaʻi, naʻuā, tasi etb., adibidez: ʻua lelei tasi «Gauza hau oso ona da».[45]
Samoerak pertsonak adierazten dituzten izenordainen sistema garatua du[46]:
Izenordaina | Euskaraz |
---|---|
a‘u | «ni» |
‘ita, ta‘ita | «ni (zirraragarriro)» |
‘oe | «hi, zu» |
ia | «bera, hura» |
tā‘ua (‘i t‘au) | «gu biak (ni eta zu)» |
mā‘ua (‘i mā‘ua) | «gu biak (zu baztertuz)» |
‘oulua | «zuek biak» |
lā‘au (‘i lā‘au) | «haiek biak» |
tātou (‘i tātou) | «gu (ni eta zu)» |
mātou (‘i mātou) | «gu (ni eta haiek)» |
‘outou | «zuek (bi gizaki baino gehiago)» |
lātou (‘i lātou) | «haiek (bi gizaki baino gehiago)» |
Forma «zirraragarria» laguntza eskatu beharra dagoenean erabiltzen da, adibidez.[33] Norabidea adierazten duen i partikularen ordez izenordainekin beste hitz batzuk erabil daitezke norabidea adierazteko: mai «niregana» eta atu «zuregana», adibidez.[47]
Hurrengo izenordainak denborazko partikulen ostean eta aditzen aurretik beti jartzen dira; izenordainen atal berezia osatzen dute[48]:
Izenordaina | Euskaraz |
---|---|
‘ou, o‘u, -‘u | «Ni» |
ta | «Ni (zirraragarriro)» |
‘e, e | «hi, zu» |
ia, na | «bera, hura» |
tā | «gu biak (ni eta zu)» |
mā | «gu biak (zu baztertuz)» |
lua | «zuek biak» |
lā | «haiek biak» |
tātou | «gu (ni eta zu)» |
mātou | «gu (ni eta haiek)» |
tou | «zuek «bi gizaki baino gehiago» |
lātou | «haiek (bi gizaki baino gehiago)» |
Galderazko esaldi batek artikulua ez duenean ai galderazko izenordaina erabiltzen da, «nor?» esanahia ere duena: ’O ai lou igoa «Zein da zure izena?» («Nor da zure izena?» zehazki itzuliz); artikulua dagoenean ā «zer?, zein?» hitza erabiltzen da: ’O le ā le mea lea? «Zer da hau?» («Zer (da) gauza hau» zehazki itzuliz).[49]
Samoerak bi partikula –a eta o– ditu jabetza adierazteko ditu. Lehenengo partikula gauza ez zatigarriak eta fenomenoak adierazten dituzten hitzekin erabiltzen da[50]:
eta bigarren partikula ahaidetasuna (salbuespen ugariekin) eta zerbaiten zatiak adierazten dituzten hitzekin erabiltzen da, baita eraikinak, jantziak, sentipenak adierazten dituzten hitzekin ere[50]:
Alderatzeko: ’o le 'upu a le ali’i «buruzagiaren hitza» — ’o le 'upu o le pese «abestiko hitza» (abestiaren zatia dena).
Ez dago beti argi zein partikula erabili behar den. Batzuetan biak jarri daitezke, baina esanahia ez da berbera izango halere: o' le fale a Seu — ’o le fale o Seu «Seuren etxea (etxe honetan bizi da)» — «Seuren etxea (berak eraikia)». Hainbat hitzek a izan behar dute, baina horiek o izaten dute halere: ’o le fa’amalu o le fafine «Emakumearen euritakoa», 'o le tāne a Makerita «Makeritaren senarra» (ahaidetasuna adierazten duen hitza da, beraz, o erabili behar da arauaren arabera, baina a erabiltzen da halere).[51]
Europarren etorreraren aurretik 10 000 baino handiago diren zenbakiak ez zituzten erabili samoarrek; horrelako gauzak «zenbaezintzat» hartzen ziren.[52]
Hainbat izate era berezi batean zenbatzen dira. Adibidez, gizakiak zenbatzean toʻa aurrizkia gehitzen zaie zenbakiei: toʻatasi «gizaki bat», eta kokoak zenbatzean oa atzizkia gehitzen da: fāgaoa «zortzi koko».[45]
Zenbakia | Samoera |
---|---|
0 | noa, selo (mailegua) |
1 | tasi |
2 | lua |
3 | tolu |
4 | fa |
5 | lima |
6 | ono |
7 | fitu |
8 | valu |
9 | iva |
10 | sefulu, gafulu, fulu |
11 | sefulu ma le tasi, sefulu tasi |
12 | sefulu ma le lua, sefulu lua |
20 | luafulu, lua sefulu |
30 | tolugafulu, tolu sefulu |
40 | fagafulu, fa sefulu |
50 | limagafulu, lima sefulu |
60 | onogafulu, ono sefulu |
70 | fitugafulu, fitu sefulu |
80 | valugafulu, valu sefulu |
90 | ivagafulu, iva sefulu |
100 | selau, lau |
200 | lua lau, lua selau |
300 | tolugalau, tolu selau |
1000 | afe |
2000 | lua afe |
10000 | mano, sefulu afe |
100000 | selau afe |
1000000 | miliona (mailegua) |
Samoerazko zenbaki ordinalak ohiko zenbakien berdinak dira: ʻo le lua «bi, bigarren», «lehenengo» esanahia duen hitza izan ezik – ʻo le muamua (edo ʻo le uluaʻi).[45]
Samoeraren hitz ordena nagusiak VSO («aditz-subjektu-objektu») eta SVO («subjektu-aditz-objektu») dira. Txineran bezala, hitzak ia inoiz ez dira aldatzen; horren beharrean, samoerazko izenek eta aditzek partikula ugari dituzte, haien aurrean jartzen direnak; izen bat bere partikulekin beti aditz baten ostean jartzen da.
ʻO partikula izenaren ostean erabiltzen da hurrengo hitza gizaki baten izena bada: ʻo le fafine ʻo Makerita «Makerita izeneko emakumea».
Artikulua izenaren aurretik jartzen da beti; kasuen adierazleak artikuluaren aurretik jartzen dira beti: Sā nonofo i le fale «Etxean bizi ziren», sā lehenaldiaren adierazlea da, nonofo «bizi (pluralean)», i inesiboaren adierazlea da, le artikulu definitea da, fale «etxea». Modu eta denbora adierazleak aditzaren aurretik jartzen dira beti.
Samoeraren lexikoa beste polinesiako hizkuntzen lexikoaren antzekoa da; erro berdinetatik eratorritako hitz asko dituzte, adibidez, samoeraz atua, hawaiieraz akua, maorieraz atua «jaungoiko» etab.[4]
Maileguen artean ingelesetik hartutako hitzak nagusitzen dira.