From Wikipedia, the free encyclopedia
Puma (Puma concolor) felidae familiako espeziea da. Ameriketan jatorria duen bigarren felidorik handiena, jaguarraren ondoren. Espezie generalista da, kontinenteko ia habitat guztietan bizi dena[1].
Puma | |
---|---|
Pleistozeno - Holozeno, 0,3 Ma-0 Ma | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Carnivora |
Familia | Felidae |
Generoa | Puma |
Espeziea | Puma concolor Linnaeus, 1771 |
Azpibanaketa | |
| |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 94 egun |
Haginkadaren indarra | 108 |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Puma katu lirain eta bizia da: gorputz luzea du eta bere tamaina txikiagatik, lehoi emearen antza handia du; horregatik, Amerikako lehoi zein mendi lehoi izenez ere ezagutzen da. Burua gorputzarekin konparatuz gero, nahiko txikia da.
Sorbaldarainoko altuera 60-80 zentimetro bitartekoa da eta sudurretik isats ertzerainoko luzera 2,4 metrora iritsi da inoiz; hala ere, 1,5 eta 2,75 metroren ingurukoa da.
Iparraldeko pumak hegoaldekoak baino handiagoak eta astunagoak dira.
Arren batez besteko pisua 53-72 kg-koa da eta emeena, 34-48 kg. Munduko laugarren felido handiena da, lehoinabar afrikarraren parean, horiek batez bestean pisutsuagoak eta sendoagoak izan arren. Ez dira lehoinabartat jotzen, orro egiteko gaitasunik ez dutelako: pantera familiaren deskribapen zehatzean, panteratzat hartzen da orro egiteko gai den felidoa, eta sailkapen fin horretan, tigreak, lehoiak, jaguarrak eta lehoinabarrak daude soilik.
Pumak harrapa dezakeen edozein harrapakin jaten du, intsektuak nahiz ungulatu handiak: gogokoenak oreinak eta tamaina antzekoko ungulatuak ditu. Armadiloak, txerri basatiak, altzeak, narrastiak eta hegaztiak ere ehizatzen ditu.
Oso animalia bizkorra eta malgua da: felido guztien artean, jauzirik luzeenak eta altuenak egin ditzake. Abilezia hori aprobetxatuz, jauzi batekin harrapakinaren lepoa heldu eta airerik gabe zein odol fluxurik gabe utziz hiltzen du; behar izanez gero, harrapakin handiak muturra estaliz ere ito ditzake. Harrapari trebe eta indartsuak da: animalia bost aldiz handiagoak hiltzeko gai da, altze ar handiak, kasu.
Ipar Amerikatik (Alaska eta Kanadako iparraldea izan ezik) Hego Amerikaraino hedatzen da eta kontinente horretako herrialde askotan bizi da, nahiz eta azken hamarkadetan haren presentzia nabarmen jaitsi den.
Hainbat azpiespezie ditu:
- Hego Amerikako ekialdeko puma (Puma concolor anthonyi) Nelson & Goldman, 1931.
- Argentinar puma (Puma concolor cabrerae) Pocock, 1940.
- Hego Amerikako iparraldeko puma (Puma concolor concolor) Linnaeus, 1771.
- Erdialdeko Amerikako puma (Puma concolor costaricensis) Merriam, 1901.
- Ipar Amerikako puma (Puma concolor couguar) Kerr, 1792.
- Hego Amerikako hegoaldeko puma (Puma concolor puma) Molina, 1782.
Pumak ez du harrapari naturalik, lehian dabiltzan etsai asko bai, ordea. Iparraldeko guneetan hartz arreekin eta otso taldeekin lehiatzen da, hartza askoz ere handiagoa baita eta otsoak taldeetan ibiltzen baitira (otso bakarti batek ez dio arriskurik sortzen). Hegoaldean, berriz, jaguar handiago eta indartsuarekin lehiatzen da.
Dena den, harekin lehia bizien duen animalia otsoa da, biek ala biek harrapakin berberak dituztelako, eta bien arteko borrokak eta elkar hilketak ugariak izaten dira. Pumek otso bakartiak sarritan hiltzen dituzte lehia horren borrokagatik, baina otsoak taldeetan daudenean, egoera erabat aldatzen da, eta sarritan pumak hil edo uxatu egiten dituzte.
Pumak munta handia du bere habitateko kate trofikoan.
Arriskuan edo arriskuan sartzeko zorian diren animalien sailkapenaren zerrendak kezka txikitik ia arriskuan dagoen espeziera aldatu du, azken ikerketek arrisku ahulera igotzeko aukera baztertu gabe. Izan ere, azken urteotan pairatzen ari den uxatzea kontuan hartu behar da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.