Remove ads

Molekula anfifilikoa edo anfipatikoa mutur hidrofilo bat (polarra, urarekin harremantzen dena) eta mutur hidrofobo bat (apolarra, ura errefusatzen duena) dituen molekula da[1]. Mutur bi hauek elkarrengandik urruntzeko joera izango dute baina loturik daudenez ezin dira banatu. Hainbat lipidoren kasua da, eta uretan aurkitzen direnean egitura bereziak eratzen dituzte, hala nola, mizelak, liposomak eta geruza bikoitzeko mintzak[1].

Thumb
Fosfolipidoa molekula anfipatikoa da, buztan apolarrak eta buru polar bat baititu.
Remove ads

Etimologia

Grekerazko αμφις, amphis ("biak") eta φιλíα, filia (maitasuna, laguntasuna) hitzen elkarketatik dator, izan ere mutur bat urarekin harremantzen baita eta bestea lipido eta disolbatzaile organiko apolarrekin.

Anfipatiko izena ere erabiltzen da. Hau ere grekeratik dator eta amphis ("biak") eta pathy (sufritu, sentitu) hitzen elkarketaren ondorioa da[1].

Egitura kimikoa

Thumb
Gangliosido baten egitura: Buru hidrofiliko handia du, hainbat monosakaridoz osaturikoa, eta horrez gain bi buztan hidrofobiko ditu..

Mutur hidrofoboa

Mutur hidrofoboa orokorrean hidrokarburo kate luze bat izaten da, gantz-azido bati dagokiona eta CH3–(CH2)n antzeko formula izaten duena, n≥4 delarik[1]. Esteroideen kasuan lau eraztun dituen esteranoa ere guztiz hidrofobikoa da.

Mutur hidrofiloa

Talde funtzionalek osatzen dute, oxigeno, nitrogeno, fosforo edo sufrearen presentziagatik hidrogeno zubiak eratzeko gaitasuna izaten baitute. Honako talde hauek agertzen dira:

Remove ads

Egiturak

Molekula anfipatikoen mutur hidrofoboek beren artean lotura hidrofoboak eratzen dituzte, adibidez Van der Waalsen indarrak. Lotura ahulak izaten dira baina kateak luzeak badira kopuru handitan agertzen dira eta eremu hidrofoboa trinkotu egiten dute. Buru polarrek ordea beren aldetik hidrogeno zubiak eratzen dituzte urarekin eta horrela hainbat egitura bereizagrri sortzen dira.

Mizelak

Sakontzeko, irakurri: «Mizela»
Thumb
Mizelaren egitura.

Ura eta lipido anfipatiko bat duen nahastura bat astintzerakoan uhertasun handiko disoluzio bat sortzen da baina berehala hasten dira sustantzia biak banatzen. Lipidozko esfera txikiak eratzen dira orduan, hauek dira mizelak. Buztan apolarrak egituraren barnean kokatzen dira eta beren arteak loturak sortzen dituzte. buru polarrak ordea esferaren azalera guztiak kokatzen dira, urarekin harremantzeko gaitasuna dutelako[2].

Mizelak eratzeko gaitasuna duten molekulei tentsoaktiboak esaten zaie, eta hauen artean ditugu xaboiak eta detergenteak. Izatez saponifikazioa jasan duten gantz-azidoak dira, hidrokarburo kate luze bat eta sodio atomoa duen karboxilo batez osaturik daudena. Uraren gainazaleko tentsioa jeisten dute eta olio orbana zatikatu egiten da mizela txikitan[3].

Liposomak

Sakontzeko, irakurri: «Liposoma»
Thumb
Liposomaren egitura.

Esfera itxurako burbuilak dira eta mizelak baino handiagoak izaten dira, 25-500 nm arteko diametroa izaten dute[4]. Burbuilaren barruan ura dago. Fosfolipidoek eratzen dute burbuila hori eta burbuilaren mintza bi geruzatakoa izaten da. Ez dira modu naturalean agertzen, mintzen egiturak aztertzeko saiakeratan bakarrik lortu dira[5]. 1960. hamarkadaren erdialdera deskribatu ziren aurreneko aldiz[6].

Egitura hauek sustantziak garraiatzeko erabil daitezke, hala hidrosolugarriak nola liposolugarriak. Terapia genikoan erabiltzen dira, gene mutanteak ordezkatuko dituzten gene osasuntsuak zelula ituetaraino eraman ahal izateko. Biomedikuntzan, botikak eta molekula aktiboak zeluletara garraiatzeko ere erabiltzen dira[6][7].

Mintz bikoitzeko geruzak

Sakontzeko, irakurri: «Zelula mintz»

Zelula mintza lipido molekula anfipatikz osaturik dago. Fosfolipidoak, glukolipidoak eta kolesterola beren muturren izaeraren arabera orientatzen dira eta liposomen antzera bi geruzatako mintza osatzen dute[8].

Remove ads

Molekula anfipatiko motak

Lipidoak

Lipidoak dira izaera anfifilikoa duten molekula nagusiak. Hainbat taldetan aurkitzen ditugu[2]:

Proteinak

Proteinak ere badira anfifilikoak. Hirugarren egitura lortzen dutenean aminoazidoen erradikaletako kateen arteko loturak eratzen dira. Proteina globularretan erradikal hidrofobikoak (Gly-Pro, Ile-Pro-Met...) egituraren barnealdean kokatzen dira eta erradikal hidrofilikoak aldiz (Asp-Ser, Tyr-Glu...) proteinaren azalean[1].

Remove ads

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads