Isopreno-unitatez osatutako hidrokarburo asegabe naturalen izen generikoa. Landare askok ekoizten dute, batez ere koniferoek. Lurringintzan, botiketan, koloratzaileetan eta abarretan erabiltzen dira From Wikipedia, the free encyclopedia
Terpenoak isoprenoen (2-metilbuta-1,3-dieno) polimeroak dira[1]. Lipido ez saponifikagarrien taldean sartzen dira. Landareen olio usaintsuetan agertzen dira gehienbat, baina izaki bizidun guztietan aurkitu dira.
1850 hamarkadan aurkitu ziren lehenengo terpenoak trementinatan eta trementinari alemanieraz terpentin esaten zaio.
Isoprenoen polimerizazioz osatzen dira eta hauen kopuruaren arabera sailkatzen dira. Hala ere azido mebalonikoa moldatuz osatzen direla ikusi da, isopreno isolaturik ez baita naturan aurkitu.
Terpenoek aldaketa kimikoren bat jasaten dutenean terpenoideak sortzen dira, normalean oxidazioz. A bitamina eda adibide bat.
Trementinan aurkituriko terpenoak bi isopreno ditu. Terpeno hori hartu zen hasiera batean oinarrizko unitatetzat eta sailkapena honen multiploen arabera egiten da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.