Gangliosido
Nerbio-sistema zentraleko ehunetan aurkitu ohi den glikoesfingolipido-mota bat, azido sialiko molekula bat edo gehiago lotua duena From Wikipedia, the free encyclopedia
Gangliosidoak oligosakarido multzo bat duten glukolipidoak dira. Nerbio-sistema zentraleko zeluletan oso ugariak dira.

Egitura eta motak
Gangliosidoak zeramidaz (esfingosina + gantz-azidoa), oligosakarido batez eta azido sialikoz osaturik daude. Azido sialiko hau amino talde bat duen azukre azidoa da. Azido sialiko ugariena Azido N-Azetilneuraminikoa da (NANA). Molekula anfipatikoa da.
60 gangliosido desberdinetatik gora identifikatu dira dagoeneko.
Garrantzi biologikoa
Nerbio-sistema zentraleko zeluletan aurkitzen dira eta bertan mintzeko lipidoen %6a osatzen dute[1]. Zelula mintzen kanpoaldeko geruzan kokatzen dira eta gangliosidoen buru polarrak hormona glikoproteiko zehatz batzuen errezeptoreak dira.
Historia
Ernst Klenk zientzilari alemaniarrak isolatu zituen aurrenekoz 1942 urtean. Garuneko ganglioen zeluletan aurkitu zituenez gangliosido izena eman zien[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.