Mahoma

Arabiar buruzagi politikoa eta Islamaren sortzailea From Wikipedia, the free encyclopedia

Mahoma

Mahoma edo Mahomet[1][2] (izen tradiziodunak) edo Muhammad (izen modernoa, arabieratik transkribatua), izen osoa Abu l-Qasim Muhammad ibn Abd Allah al-Hashimi al-Qurashi (arabieraz: محمد, transliterazioa: Muḥammad; Meka, Arabia, gaur egun Saudi Arabia, 570eko apirilaren 26aren inguruan - Medina, Arabia, 632ko ekainaren 8a) islamaren sortzaile eta profeta nagusia da.[3]

Datu azkarrak estatuburu, Bizitza ...
Mahoma
Thumb
estatuburu

622 - 632
Bizitza
JaiotzaMeka, 571ko apirilaren 20a
BizilekuaMeka
Medina
Talde etnikoaArabiarra
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMedina, 632ko ekainaren 8a (61 urte)
Hobiratze lekuaSacred Prophetic Chamber (en)
Familia
AitaAbd Allah ibn Abd al-Muttalib
AmaAmina bint Wahb
Ezkontidea(k)Khadija  (595 -  619)
Sawda bint Zamʿa (en)  (619 -  632)
Aisha  (619 -  632)
Hafsa bint Umar  (624 -  632)
Zaynab bint Khuzayma (en)  (625 -  627)
Zaynab bint Jahsh (en)  (627 -  632)
Juwayriyya bint al-Harith (en)  (628 -  632)
Ramla bint Abi Sufyan  (628 -  632)
Rayhana bint Zayd ibn ʿAmr (en)  (629 -  631)
Safiyya bint Huyayy (en)  (629 -  632)
Umm Salama (en)  (629 -  632)
Mariya al-Qibtiyya  (630 -  632)
Maymunah bint al-Harith (en)  (630 -  632)
Seme-alabak
Familia
LeinuaBanu Hashim (en)
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakartzaina, consignor (en) , merkataria, profeta, predikaria, politikaria eta buruzagi militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakExpeditions of Muhammad (en)
Badreko gudua
Battle of Uhud (en)
Battle of the Trench (en)
Battle of Khaybar (en)
Battle of Hunayn (en)
Tabukeko gudua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaHanifa
islama

Itxi

Musulmanek uste dute Islamaren ardatzak Mahomaren aurrekoak direla, eta, haien ustez, Adam, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak ziren. Haien arabera, Jainkoak, Gabriel goiaingeruaren bitartez, errebelazioa egin zion Mahoma profetari.

Mahoma Háshim-en klaneko kide zen, quraix tribukoa. Musulmanen tradizioaren arabera, Alak (Jainkoak) Koraneko pasarteak errebelatu zizkion Mahomari sortzen ari zen komunitate musulmana (umma) gidatzeko bere predikamentuetan. Mahomak predikatu zuen erlijioari, islam deritzo, «Jainkoarekiko mendetasuna» esan nahi duena, eta bere funtsezko fede printzipioa da Jainko bakarra dagoela eta Mahoma Jainkoaren mezularia.

Mahoma Abdullah ibn Abd al-Muttalib eta Amina bint Wahben semea zen. Bere aita, Abdullah, Abd al-Muttálib ibn Hashim Quraix tribuko buruzagiaren semea, Mahoma jaio zen egunaren inguruan hil zen; ama, Amina, Mahomak sei urte zituenean hil zen, eta umezurtz geratu zen gaztetan. Aitona Abd al-Muttaliben eta aitaren aldeko osaba Abu Taliben zaintzapean hazi zen. Tradizioarekin arabera, hurrengo urteetan, Mahomak aldian-aldian Hira kobazulora, mendiko leize batera, erretiratzeko ohitura hartu zuen otoitz egitera. 40 urte zituela, 610. urte inguruan, Mahomak jakinarazi zuen Gabriel goiaingeruak bisitatu zuela kobazuloan eta Jainkoari buruzko bere lehen errebelazioa jaso zuela. 613an, Mahoma errebelazio horiek publikoki predikatzen hasi zen[4], esanez: «Jainkoa Bat» dela, Jainkoarekiko (Alaren) «sumisio» osoa (islam) dela bizitzeko modu zuzena (dìn) eta bera profeta dela eta Jainkoaren mezularia, islameko beste profeten antzekoa.

Mahomaren jarraitzaileak gutxi izan ziren hasieran, eta Mekako politeisten aldetik liskarrak izan zituzten 13 urtez. Etengabeko jazarpenari ihes egiteko, Mahomak, 615ean, Abisiniara bidali zituen bere jarraitzaile batzuk Mahoma bera eta bere jarraitzaileak, 622an, Mekatik Medinara (garai haietan «Yazbaietz» izenez ezaguna) migratu baino lehen. Gertaera horrek, Hejirak, markatzen du egutegi musulmanaren hasiera. Medinan, Mahomak tribuak batu zituen Medinaren konstituziopean. 629ko abenduan, zortzi urtez tribu mekatarrekin aldizkako borrokak izan ondoren, Mahomak 10.000 musulman konbertituko armada bat bildu zuen, eta Meka hirira joan zen. Oposizio gutxi aurkitu zuten hartze horretan, eta hiria odol isuri gutxirekin hartu zuten. 632an, agurraren erromesalditik itzuli eta hilabete batzuetara, gaixotu, eta hil egin zen. Hil zenerako, Arabiako penintsularen zatirik handiena islamera bihurtua zen.

Mahomak hil arte jaso zituen errebelazioek (ayah) Koranaren bertsoak osatzen dituzte, musulmanek «Jainkoaren Hitza» gisa hartzen dutena hitzez hitz, erlijioaren oinarria dena. Koranaz gain, Mahomaren (sunna) irakaspenak eta praktikak transmititutako txostenetan (Hadith) eta bere biografian (xaria) agertzen direnak, lege islamikoaren iturri gisa ere erabiltzen dira.

Musulman gehien-gehienek, islamaren korronte nagusiak barne, hala nola sunismoa eta xiismoa, Mahoma «profeten azkena» edo «profeten zigilua» dela uste dute (arabieraz: خاتم النبيين‎, erromanizatuta: jātim an-nabīyīn; edo arabieraz: خاتم الأنبياء‎, erromanizatuta: jātim al-anbiyā), zeina Jainkoak bere mezua eguneratzeko bidalitako mezularien kate luze baten gailurra den eta Abraham, Moises eta Jesus Nazaretekoa haren aurrekoak. Hala ere, ahmadiarrentzat, Mahoma da gizateriari lege erlijioso bat ematen azkena, baina ez azken profeta[5].

Drusoek bere profeten artekotzat ezagutzen dute[6][7].​​ Bahaismoak profetatzat edo «Jainkoaren Agerpena» gisa gurtzen du; Mahomaren irakaspenak druso erlijioaren sortzaile Bahá'u'lláh-en irakaspenek gaurkotu zituen[8].

Bizitza

Lehen urteak

Mahoma Mekan jaio zen 570ean, Quraix tribuko familia aberats batean. Aita Abd Ala ibn Abd al-Mutalib zen, hashimi klaneko kidea, eta Mahoma sortu baino lehen hil zen. Tradizioaren arabera, haurra basamortuko familia beduino batera eraman zuten jaio eta laster, uste baitzuten desertuko bizitza Mekakoa baino osasuntsuagoa zela[9]. Beraz, bi urte bete arte, Halima izeneko amatzakoarekin bizi izan zen. Sei urte zituenean, ama hil zen, eta umea aitona Abd al-Mutalib-en gain geratu zen. Aitona bi urte geroago hil zenez, osaba Abu Talib, Ali ibn Abi Taliben aita, arduratu zen haurraren heziketaz[10].

Gaztaroan, Damasko eta Meka artean aritu zen merkataritzan, Khadijaren esanetara. Khadija, Juwaylid (arabieraz: خديجة بنت خويلد) merkatariaren alaba, alargun aberatsa zen, Mahoma baino 20 urte zaharragoa. Mahomak 25 urte zituelarik, harekin ezkondu, eta lau alaba izan zituzten[10]: Zainab, Ruqayyah, Umm Kulzum eta Fatima[11]. Bi seme ere izan zituztela dirudi, Al-Qasim eta Abdullah, baina berehala hil ziren; Mariyah Al-Qibtia koptoarekin ere beste ume bat izan zuen Medinan: Ibrahim, oso gazterik hil zena, 17 edo 18 hilabeteekin.

Mahomak Arabiatik Siriara zihoazen karabanak antolatzen zituen, eta baliteke batzuetan bera ere joatea. Mekara iristen ziren judu eta kristauekin hitz egiteko aukera asko izan zuenez gero, Biblia nahiko ongi ezagutzen zuen[12].

Jainkoaren profeta

610 aldean, Mahomak 40 urte zituela, Gabriel goiaingerua (arabieraz: جبريل, Jibril) azaldu omen zitzaion Mekatik gertu dagoen mendi batean[10]. Jainkoak (Alak) bidaltzen zizkion bertsoak buruz ikasi, eta behin eta berriro errepikatzeko agindua jaso zuen; geroago, bertso horiek Koranean idatzi ziren. Gabrielek azken profeta zela esan zion, eta Jainkoaren hitza predikatzen hasi behar zuela. Mekako biztanleek jarraitzen zuten betidaniko politeismoaren aurrean, erlijio berria monoteista zen[3], eta Azken Epaiaren Eguna iragartzen zuen.

Koranaren arabera, Mahoma analfabetoa zen (ummi). Gabrielek agertu zion Jainkoaren hitza errezitatzen zien jarraitzaileei, eta, hori behin eta berriro errepikatuz, ikasi egin zuten. Profeta hil zenean, inongo aldaketarik gabe jaso nahian, idatziz jarri zuten; hartatik aldentzen ziren bertsioak galaraziak izan ziren[13] Uthman ibn Affan kalifaren garaian (651-652an).

Hejira

Sakontzeko, irakurri: «Hejira»
Thumb
Mahoma Kaaban (Nakkaş Osman, 1595 inguru, Istanbul). XVI. mendetik aurrera, Mahomaren aurpegia beloz estalia irudikatzen hasi zen.

Senideak izan zituen lehen jarraitzaileak, eta, ondoren, esklabo eta beduino asko elkartu zitzaizkion[3]. Jarraitzaileak ugaritzea mehatxu izaten hasi zen tribuetako buruzagientzat. Tribu haien aberastasuna Kaaban zetzan, Mekako erlijio gune garrantzitsuenean. Mahoma politeismoaren aurka zegoen, eta horrek arrisku handia zekarkion bere tribu Quraix-i, Kaabaren zaintzaile baitziren. Hori izan zen Mahomari eta haren jarraitzaileei egin zitzaien jazarpenaren arrazoi nagusietako bat.

Bizitza arriskutsu bihurtu zen, eta Mahomaren jarraitzaileek Mekako merkatarien bortizkeria pairatu zuten. 619an, Jadiya emaztea eta Abu Talib osaba hil ziren. Tristuraren urtea deitu izan zaio. Bere burua arriskuan ikusirik, Mahoma Ta'ifeko oasira joan zen babes bila; baina bertakoek egotzi egin zuten, ez baitzuten Mekako merkatariekin[12] haserretu nahi. Horren ondoren, Jathribeko dizipulu batzuekin jarri zen harremanetan; 622ko ekainaren 23an, Aqaban, Itsaso Gorriaren bazterrean, hitzarmen bat sinatu zuen Jathribeko ordezkariekin, Mekatik 400 km iparraldera zegoen oasi-herri horretan (geroago Medina deitua), Mahomaren 70 jarraitzaile onartzeko[14].

622ko uztailaren 16an abiatu ziren Mekatik Mahoma eta jarraitzaileak[14]; ihes hori, Hejira (arabieraz: هجرة), musulmanen egutegiaren hasiera urtetzat hartzen da harrezkero. Aqaban eite politikoa hartu zuten profetaren ekintzek. Komunitate politiko-teokratiko baten buru bilakatu zen, aldi berean profeta eta agintari zela. Mahomaren lana ez zen jadanik fede berria zabaltzera mugatu[3].

Ezkontza politika eta egonkortasuna

  • Khadija hil ondoren (619), Sawda bint Zamʿa-ekin (555-644) ezkondu zen. Orduko Sawdak 65 urte inguru zituen, Mahomak baino 15 gehiago.
  • Ondoren, 50 urte inguru zituela, Abu Bak adiskidearen alaba Aisha gaztearekin (605/610-678) ezkondu zen. Gerora, Mahoma hil ondoren, Abu Bakr izan zen musulmanen buru. Askoren ustetan, Aishak 6 urte zituen eta Mahomak 54, ezkontza hark 9 urte bete arte kontsumatu ez bazuten ere. Beste batzuen iritziz, Abu Bakren alabak zaharrago behar zuen garai hartan.
  • 625ean, Umarren alaba Hafsa bint Umar-ekin (602-667) ezkondu zen. Hura izan zen Abu Bakr-en ondorengo. Ezkontza horien bidez, Mahoma eta haren jarraitzaile nagusien arteko harremanak finkatuz joan ziren. Ezkontza gehiago ere izan ziren.
  • Mahomaren alaba Fatima Alirekin ezkondu zen, Mahomaren lehengusuarekin.
  • Beste alaba bat, Ruqayyah, Uzmanekin ezkondu zen, baina Ruqayyah hil egin zen.
  • Uzman koinata Umm Kulzumekin ezkondu zen, hau da, Mahomaren beste alaba batekin.

Gizon horiek izan ziren ondoko urteetan Mahomaren ondorengo; beraz, lehenengo lau kalifak Mahomarekin erlazionaturik zeuden ezkontzez. Musulmanek rashidun (arabieraz: الخلفاء الراشدون) deitzen diete, «zuzenduak».

Gerra Santua

Mahomak jarraitzaileen (musulmanen) eta erlijio komunitatearen (islamaren) jokabidea osorik gidatu eta antolatuko zuen lege bat ezarri zuen. Estatu berriaren arrakasta handiagotu egin zen, ordu arte leinuetan sakabanaturik bizi ziren arabiar guztiek bat egitearen aldeko jarrera agertu zutenean. Guztientzako hizkuntza poetikoa izan zen batasun hori aurrera eramateko bidea[3].

Mahomak Medinan egin zuen lanaren helburua Islama eta inguruko erlijio monoteistak bereiztea zen, eta, aldi berean, ekintza militar handiak aurrera eramatea fede berriaren arerioen kontra: Jihad edo Gerra Santua. Gerra piztu zen Meka eta Medinaren artean, eta, 630ean, garaile sartu zen Mekan; hango idoloak ezabatu zituen; erlijio berria ezarri, eta etsaiei barkatu zien; horrek ospe handia eman zion arabiarren artean. 631n, beste garaipen batzuk lortu zituen tribu etsaien kontra. 632rako, Arabiar penintsula osoa Islamera bihurtua zen Siria eta Palestinarekin batera, eta Islama zabaltzen ari zen etengabe. Mahomak izan zuen arrakastaren arrazoiak alde batetik predikurako gaitasuna eta garaipen militarrak izan ziren, eta, bestetik, ordu arte zatikaturik egon zen arabiar herriari egoera horretatik irtenarazteko izan zuen kemena. Ordena politiko eta militar berriak batasun sendoa, eta herri zentzua eman zien arabiar leinuei[3].

Heriotza

Gaixotasun labur baten ondoren, Mahoma 632ko ekainaren 8an hil zen, Medinan, burua Aisharen altzoan zuela. Musulmanen tradizioaren arabera, 63 urte zituen[15].

Mahomaren ondorengoak

Mahoma hil ondoren, Abu Bakr, Aisharen aita, aukeratu zuten kalifa, bera baitzen profetaren gogokoa; haren ondorengoak Omar eta Uthman izan ziren. Uthman hil ondoren, Ali, Mahomaren lehengusu eta suhia, hautatu zuten kalifa, baina ez aho batez. Aliren aldekoak eta aurkakoak, Muawiyah I.a buru zutenak, Siffingo guduan borrokatu ziren.

Gatazka horrek zatiketa eragin zuen musulmanen artean, eta bi multzo eratu ziren: sunitak eta xiiak. Suniten ustean, aginpideak herriak aukeratutako kalifen esku egon behar zuen; kalifa horiek ez ziren hutsezinak, eta Koranaren tradizioa eta Sunna errespetarazi behar zuten. Xiiak gutxiengoa ziren; haien ustez, berriz, aginpideak Mahomaren suhi Aliren eta haren ondorengoen esku behar zuen egon. Oinordekotza hark zekarren berekin, gainera, kalifak erlijio buruzagi hutsezinak izatea, profetaren odola baitzuten haren alaba Fatimaren bidez. Zatiketa horrek liskar handiak sortu zituen Islamaren baitan. Borroka haiek zirela eta, inperio musulmana estatu askotan zatitu zen berehala. Kalifa Omeiarren eta Abbastarren arteko gerrak, X. mendeaz geroztik, gero eta handiagotu ziren zatiketa haien adierazgarri izan ziren[16].

Mahomaren ondorengoei, sayyid (edo xarif) izena ematen zaie. Herrialde musulmanetako hainbat lider eta noblek Mahomaren ondorengotzat jotzen dute beren burua: Iparraldeko Afrikako fatimatar dinastiak, egungo Jordaniako errege familiak, Aga Khan titulua erabiltzen duten iman ismaildarrek...

Mahomaren esangura historikoa

Thumb
Masjid al-Nabawi, Medinan. Meskita horretan, Mahomaren eta Abu Bakr eta Úmar ibn al-Jattab-en lehen bi kalifen hilobia dago.

632an hil aurretik, Mahomak islama indar sozial, militar eta erlijioso gisa ezarri zuen, eta Arabia bateratu zuen. Hil eta hamarkada batzuetara, bere ondorengoek Persia, Egipto, Palestina, Siria, Armenia eta Afrikako iparraldearen zati handi bat konkistatu zituzten, eta bi aldiz setiatu zuten Konstantinopla, baina ezin izan zuten bereganatu, eta horrek eragotzi zien Europako ekialderantz egitea.

711 eta 716 artean hasi zen iberiar penintsularen ia zortzi mendeko arabiar konkistaren aldeko borroka, eta, 732an, Mahoma hil eta ehun urtera, arabiarrek Mendebaldeko Europa konkistatzeko egin zuten aitzinamendua Frantziaren bihotzean gelditu zuten Poitiersko guduan.

Ghaznavidarren mendean, islama Indo ibaiaren ekialdeko Indiako estatu nagusietara zabaldu zen X. mendean, gaur egun Indiako iparraldea dena. Islamaren hedapenak inbasio militarrik gabe jarraitu zuen Afrika eta hego-ekialdeko Asiako hainbat eskualdetan. Islamak mila eta seiehun milioi jarraitzaile baino gehiago ditu gaur egun, eta munduko bigarren erlijio handiena da, kristautasunaren ondoren[17]. Dena den, fededunen kopurua zehaztea zaila da, lege islamiarraren arabera apostasia heriotzarekin zigortu behar baita. Gertaera horrek eragotzi lezake nortasun erlijiosoa adieraztea gehiengo musulmaneko eremuetan.

Mahomarenganako benerazioa

Musulmanek Mahoma maite, eta benerazioa dute harenganako:

  • Mahomari buruz hitz egitean, Profeta gisako tituluekin batera aipatzen da, eta, izenaren ondotik, harenganako bedeinkazioak datoz eta, xiien kasuan, haren familiarenganako «bedeinka beza Jainkoak eta eman biezaio bakea» formularekin. (sal-la allahu 'alaihi (wa alihi) wa sal-lam صلّى الله عليه (و آله) وسلّم) edo «bakea eta otoitza berarekin egon bitez» (alaihi as-salatu wa-s-salam عليه الصلاة والسلام).
  • Musika musulman asko dago Mahoma gurtzen duena, batez ere sufien musika elizkoia.
  • Musulman batzuek jai handiz ospatzen dute Mahomaren jaiotza, baina ez da tradizio hedatua, eta askok uste dute islamaren izpirituaren eta arau koranikoen aurkako berrikuntza dela.
  • Hadithen historia kanonikoez gain (Mahoma eta bere kideen bizitzari buruzko esaera bilduma hura, Al Muwatta eta Sahih al-Bujari hil eta bi mende inguru geroago idatziak), kontaezinak dira haren jaiotza eta bizitzari buruzko kontaketak.

Mahomaren irudiak

Thumb
Mahoma izena arabieraz. Idatzizko irudikapenak Mahomaren ilustrazioak egiteari uko egiten dioten taldeentzako aukera dira.

Koranak ez ditu, berez, debekatzen Mahomaren irudiak, baina badira hadith gutxi batzuk (tradizio osagarriak) musulmanei zuzenean debekatu dietenak edozein egoeratan giza irudien errepresentazio bisualak sortzea[18][19]. Musulman suni garaikide gehienek uste dute, oro har, profeten irudi bisualak debekatu beharko liratekeela, eta batez ere Mahomaren irudiak[20]. Kontzeptu giltzarria da, islamaren ustez, irudiak erabiltzeak idolatria sustatzen duela, zeren irudiak ordezkatzen duen kontzeptua kontzeptua bera baino garrantzitsuagoa bihurtzeko joera duelako. Arte islamiarrean, Mahoma aurpegia belo batez estalita edo, sinbolikoki, sugar gisa irudikatuta agertu ohi da; hala ere, beste irudi batzuek, batez ere Pertsiakoak[21][22] edo Otomandar Inperioaren agintaldian egindakoak, osorik erakusten dute.

Ikuspegi islamiarra anitza da, eta musulman batzuek ikuspegi malguagoa mantentzen dute. Batzuek, bereziki Irango xiiek, errespetuzko irudiak onartzen dituzte[23][24], eta Mahomaren ilustrazioak erabiltzen dituzte liburuetan eta dekorazio arkitektonikoan, suniak iraganeko hainbat une eta lekutan bezala, nahiz eta azken horiek, gaur egun, jarrera ikonoklastetarantz jotzen duten eta Mahomaren edozein irudi arbuiatzen duten, musulmanak ez direnek sortu eta argitaratutakoak barne.

VII. mendez geroztik, islamaren Profetaren izenak hainbat estereotipo ezagutu ditu. iturri askok gehiegizko eta batzuetan okerreko estereotipoak aipatzen dituzte. Estereotipo horiek ekialdean jaio dira, baina mendebaldeko kulturek adoptatu edo garatuko dituzte. Mahoma eta bere erlijioa mendebaldean sartu zenean, erreferentzia horiek funtzio nagusia betetzen dute: profeta faltsua, printze sarrazenoa, sarrazenoen jainkotasuna, piztia biblikoa, kristautasunaren zismatikoa, izaki satanikoa, Koranaren egilea eta Antikristoa[25].

Mahomari egotzitako objektuak

Istanbuleko Topkapi jauregiko mantu santuaren eta erlikia sakratuen pabiloian, Mahomarenak izan ziren objektuak daude ikusgai, hala nola mantu santua, profetaren arkua eta ezpata, Mahomaren hilobiaren lurra eta bere oinaren arrastoa brontzez markoztatua, baita bizarreko ilea eta hortz bat gordetzen duen erlikia-ontzia ere.[26][27][28][29][30]

Kronologia

Mahomaren kronologia

Data eta leku garrantzitsuak
Mahomaren bizitzan


c. 570
570
570
576
578
c. 583
c. 595
610
c. 610
c. 613
c. 614
c. 615
616
c. 618
619
c. 620
622
c. 622
622
c. 622
c. 623
624
c. 624
625
c. 625
626
c. 627
627
627
c. 627
c. 627
628
c. 628
628
629
629
630
c. 630
c. 630
630
c. 631
c. 632
632
632
c. 632
c. 632


Balizko jaiotza data (apirilak 20), Mekan
Arabiako hegoaldeko antzinako kulturaren amaiera
Mekaren aurkako eraso abisiniarraren huts egitea
Amaren heriotza
Aitonaren heriotza
Merkataritza-bidaiak egiten hasten da: Siria
Jadiya ezagutu, eta harekin ezkontzena da
Iturrien arabera mezu bat jaso du: Meka
Islamaren profeta gisa aurkezten du bere burua: Meka
Predikuak hasten ditu: Meka
Jarraitzaileak izaten hasten da: Meka
Musulmanen migrazioa: Abisinia
Banu Háshimen boikota hasten da
Medinako gerra zibila: Medina
Banu Háshimen boikota bukatzen da
Hainbat tribu islamera bihurtzen ditu: Medina
Yathrib zuzentzen du, Medina hiria
Ka'abako panteoiaren aurka predikatzen du: Meka
Mekako biztanleek Mahomari eraso egiten diote
Musulmanen eta beste klan batzuen konfederaioa
Medinako konstituzioa
Badreko gudua (Quraix): Badr
Musulmanek Quraix garaitzen dute: Meka
Mekako biztanleek Mahoma garaitzen dute: Uhudeko gudua
Banu Nadir tribu juduaren kanporatzea
Dumat al-Jandalen eraso egiten du: Siria
Etsaien setioak huts egin zuen: Medina
Lubakien gudua
Banu Qurayzaren suntsitzea
Bani Kalben menderatzea: Dumat al-Jandal
Islama batzen du: Medina
Hudaybiyyah-ko ituna
Musulmanak Mekako santutegira sartzen dira
Oasi juduaren konkista: Jáibar
Lehenengo Haj peregrinazioa
Bizanziora egindako erasoa porrot egiten du: Mu'tah
Mekaren erasoa eta eskuratzea
Hunayngo gudua
al-Ta'if-eko setioa
Mekaren konkista
Arabiako penintsulako tribuak menderatzen ditu
Gassanidarrei eraso: Tabuk
Haj agur erromesaldia
Heriotza (ekainaren 8a): Medina
Tribuen matxinada Arabian zehar
Abu Bakr (kalifa) ordena berrezartzen du

Iturriak

Mahomaren bizitzaren berri Koranaren bidez jaso dugu. Ezagutzen den biografia zaharrena Ibn Ishaqen Jainkoaren profetaren bizitza (768) da, Mahoma hil eta 120 urtera idatzia; al-Waqidiren biografia 822. urtekoa da.

Erreferentziak

Bibliografia

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.