From Wikipedia, the free encyclopedia
Al-Ḥusain ibn ‘Alī ibn Abī Ṭālib (arabieraz: الحسين ابن علي ابن أبي طالب; Medina, 625eko urriaren 10a – Karbala, 680ko urriaren 10a), Husain ibn Ali[1] deitua, Mahomaren iloba izan zen, zehazki Mahomaren alaba Fatima az-Zahraren eta Alī ibn Abī-Tāliben bigarren semea. Islam xiitak gurtzen duen pertsonaia bat da, eta haren martirioa oroitzen du Ashura izeneko ospakizunean. Nolanahi ere, musulman sunitek ere errespetatzen dute, Mahomaren etxekoa izateagatik. Ama gazte hil zelarik, bi anaiek harreman ona izan omen zuten aitonarekin, baina haien aitak kalifatoa zela-eta izan zituen borroketan ere sartuta egon ziren. Al-Husayn Yezdegerd II.a azken enperadore sasandarraren alabetako batekin ezkondu zen, Shahrbanurekin. Iman bilakaturik, Karbalako guduan hil zuten. Gerra haren ondorioz abbastar iraultza piztu zen, Omeiatar Kalifa-herriaren bukaera ekarri zuena.
Husain ibn Ali | |||
---|---|---|---|
Husain ibn Aliren irudi imajinarioa. Irudi gehiago | |||
669 - 680 ← Hasan ibn Ali - Ali ibn al-Husayn Zayn al-'Abidin (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Medina, 625eko urriaren 10a | ||
Herrialdea | Rasidar kalifaldia Omeiatar Kaliferria | ||
Lehen hizkuntza | Arabiera klasikoa | ||
Heriotza | Karbala, 680ko urriaren 10a (55 urte) (54 urte) | ||
Hobiratze lekua | Imam Husayn Mausoleum (en) | ||
Heriotza modua | borrokan hilda: guduan hila | ||
Hiltzailea | Shemr (en) | ||
Familia | |||
Aita | Ali ibn Abi Talib | ||
Ama | Fatima az-Zahra | ||
Ezkontidea(k) | Layla bint Abi Murrah al-Thaqafi Umm Ishaq bint Talhah (en) Shahrbanu (en) Rubab bint Imra al-Qais (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Arabiera klasikoa | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra, teologoa eta poeta | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Battle of the Camel (en) Battle of Siffin (en) Battle of Nahrawan (en) Battle of Karbala (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Narrazio gehienen arabera, Husain Hejira Ondorengo 4. urteko Sha'abaneko 3. egunean jaio zen Medinan (626ko urtarrilaren 11an). Bere aitona Mahoma profeta izan zen, bere aita Ali eta bere ama Fatima, profetaren alaba. Gurasoak Banu Hashim klanekoak ziren, Quraix tribukoak. Umeari izena ipini ziona Mahoma profeta izan zen, eta umearen jaiotza ospatzeko ahari bat sakrifikatu zuen. Fatimak bere ilea moztu zuen eta haren pisua zilarretan eman zuen limosna gisa.[2][3][4][5]
Hasieran, Mahomaren etxean hazi zuten Husain. Husain eta bere anaia Hasan hainbat hadithetan aipatzen dira. Hadith hauetako batzuk xiitek aipatzen dituzte Mahomaren ondorengoek Imam izateko eskubidea dutela aldarrikatzeko. Batez ere, hadith hau: "Hasan eta Husain Paradisuko gazteen jaunak dira".[2][6][5][3][7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.