Remove ads
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Lana[4] ([lana]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri eta ibar txiki bat da, Lizarrako merinerrikoa.
Lana | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Lana | ||
Alkatea | Eduardo Lana Martínez (AIVL, indep.) | ||
Posta kodea | 31283 | ||
INE kodea | 31139 | ||
Herritarra | lanar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°42′22″N 2°14′49″W | ||
Azalera | 41,43 km² | ||
Garaiera | 577 metro | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 156 (2023: 1) | ||
Dentsitatea | 0,04 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 25,38 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 6,29 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 10,80 (2018: %7,04) |
52,6 kilometro koadrokoa, eta 182 biztanle zituen 2014 eta 166 2017. urteko erroldaren arabera.
Lana ibarra Lokizko mendilerroaren azpian dago.
Lana Galbarra kontzejuan, itsas mailatik 550 metro gorago, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]
Mugakide ditu Harana ibarra (Araba) eta Larraona iparraldean; Lokiz mendilerroa ekialdean; Antzin eta Mendaza hegoaldean; eta Zuñiga mendebaldean.
Bost herri dira udalerriko kide: Biloria, Galbarra (herriburua), Gastiain, Narkue eta Ulibarri. 1842ko erroldan bakoitza udalerri independente gisa agertzen da baina 1857rako, guztion batzea dela medio, Lana udalerri berriaren datuak plazaratzen dira estreinakoz.
Tradizioz nekazaritzara eta abeltzaintzara emana izan da ibar hau. Zuhaiztiak dira mugapeko zatirik handiena (3.659 ha); hurrengoak larreak (943 ha) eta laborantza lurrak (704 ha) dira. Behi, ardi, zaldi, zerri eta ahuntz azienda nagusiak izan dira, mendi larratuan hazita. Gaur egun untxia, hegaztiak eta zerriak nabarmentzen dira.
Ikazkintza industria lan ohikoa izan zen aspalditik eta berriki arte. Mila bat metro kubo zur eta egur ateratzen dituzte urtero.
Lanako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,02 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Lanako gaur egungo udaletxea 1982an eraiki zen eta solairu bakarra dauka. Atari txiki bat dauka eta fatxada porlanez eta harriz egina dago. Antzinako udaletxearen egoitza elizaren ondoan egon zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Lanako udaletxeko idazkaria, Piedramillerako, Muesko eta Sorladako idazkari ere bada.
Azken urteetan Lanako alkatea Eduardo Landa Martinez da. 2007ko udal hauteskundeetan Agrupación Independiente de Lóquiz (AIL) taldearen izenean hautatu zuten; talde horrek udaleko bost ordezkarietatik lau lortu zituen. Ez zen baliogabeko botorik izan eta boto zuriak lau izan ziren (%3,17). Abstentzioa %32,26ekoa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Eduardo Lana Martinez (AIL) | 56 | Bai |
Monica Martinez Martinez (AIL) | 45 | Bai |
Miguel Angel Landa Calletano (AIL) | 42 | Bai |
Jose Miguel Lander Sarta (AIL) | 40 | Bai |
Pedro Felix Pierola Garcia (AIVL) | 39 | Bai |
2011n ere Eduardo Landa aukeratu zuten alkate baina kasu honetan Agrupación Independiente del Valle de Lana (AIVL, 4 zinegotzi) taldearekin.
Hauek izan dira Lanako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Jose Luis Gil Unamuno[6] | 1979 | 1983 | San Saturnino |
1983 | 1987 | Agrupacion Electoral Val de Lana[6] | |
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
2003 | 2007 | ||
Eduardo Landa Martinez | 2007 | 2011 | Agrupacion Independiente de Loquiz |
Eduardo Landa Martinez | 2011 | 2015 | Agrupacion Independiente del Valle de Lana |
Eduardo Landa Martinez[7] | 2015 | 2019 | Independenteak |
Jose Javier Galdeano Asarta[7] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Independiente San Anton[8] |
Jurramendi Mankomunitateko eta Lokizko Donibane Mendizerrako Juntako kidea da Lana.
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Lana eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldan, herritarren % 5,56k zekien euskaraz hitz egiten.
Montxo Armendariz zinema zuzendariak, 1982an, ikazkinen bizimodua kontatzen duen Tasio filma egin zuen. Zuñigako semea zen Anastasio Otxoa benetako pertsonaren bizitzan oinarriturik dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.