Larragoa

Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Larragoamap

Larragoa[4] ([laraɣo.a]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 116 biztanle ditu, 2014. urteko erroldaren arabera. Iruñea hiriburutik 74 kilometro mendebaldera dago. Gaztelerazko forma du herriak izen ofizial bakartzat: Larraona.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Larragoa
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Thumb
Larragoaren ikuspegia.
Thumb
Bandera

Larragoako armarria
Armarria


Thumb
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaLizarraldea (Ameskoagoiena ibarra)
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Larraona
AlkateaOscar Luis Urra (Agrupación Electoral Larraona)
Posta kodea31175
INE kodea31143
Herritarralarragoar
Geografia
Koordenatuak42°46′50″N 2°15′22″W
Azalera8 km²
Garaiera772 metro
Distantzia74 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria105 (2024:  5)
 53 (%50,5)(2019) (%46,7) 49 
Dentsitatea11,23 bizt/km²
Zahartzea[1]% 37,85
Ugalkortasuna[1] 50
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,6 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.larraona.es/
Itxi

Geografia

Inguru naturala eta kokapena

Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadeko ipar-mendebaldean, Arabako mugatik hurbil. Lizarra eta Gasteiz elkartzen dituen NA-7185 errepideak zeharkatzen du herria.

Larragoak Urbasa mendilerroarekin egiten du muga iparraldean, Aranaratxerekin ekialdean, Arabarekin mendebaldean, eta Galipentzu eta Lanarekin hegoaldean.

Klima eta landaredia

Udalerri osoan ez da klima bera: mendebaldeko gune menditsuetan klima atlantikoa da nagusi, urtean batez beste 1.600 mm-tik gorako prezipitazioak eta 8 ºC dituela. Udalerriaren erdialdean eta ekialdean, berriz, klima azpimediterraneoa da, prezipitazioak urriagoak dira, 1.200 eta 1.400 mm bitartekoak, eta tenperatura 10 °C ingurukoa izaten da. Urteroko egun euritsuak 130 izaten dira batez beste.

Jatorrizko landaredia haritzek eta pagoek osatzen dute; pagoak, batez ere, mendebaldeko gune menditsuetan ageri dira. Lizarrerriko udalerri askotan ez bezala, Larragoak jatorrizko landarediari dagozkion hainbat zuhaitz espezie gordetzen ditu oraindik ere.

Estazio meteorologikoa

Larragoan, itsasoaren mailatik 771 metrora, Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[5]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


Demografia

Informazio gehiago Larragoako biztanleria ...
Larragoako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Itxi

2008ko erroldaren arabera, herrian ez da etorkinik bizi.

Politika

Udaletxea

Errepidearen ondoan dagoen beheko solairu eta gainean solairu bakarreko eraikina da. Margoturiko hiru fatxada dauzka eta eraikinaren arkitektura inguruko eraikin tipikoen berdina da. Udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Larragoako udaleko idazkaria, Aranaratxe eta Eulateko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Zuria Kalea, z/g

Udal hauteskundeak

Herri txiki honetan beste batzuetan gertatu den bezala[6], 2007an ez zen udal hauteskunderik izan Larragoan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[7].

2008an izendatutako alkatea, María Flora Gabiria Andueza alegia, 2011ko hauteskundeetan karguan berretsi zuten, kasu honetan Agrupación Electoral Larraona (AEL) taldearen izenean. Beste 4 zinegotzi ere aukeratu zituzten.

Alkateak

Hauek izan dira Larragoako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Crescencio Garcia Barrena[8] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Benjamin Sagasti Larramendi[8] 1983 1987 Agrupacion Independiente de Larraona
1987 1991
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi 1991 1995 Kudeaketa batzordea
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi 1995 1999 Independenteak
1999 2003
Saturnino Andueza Ruiz de Larramendi 2003 2007 Kudeaketa batzordea
Maria Flora Gaviria Andueza 2007 2011 Kudeaketa batzordea
Maria Flora Gaviria Andueza 2011 2015 Agrupacion Electoral Larraona
Maria Flora Gaviria Andueza[9] 2015 2019 Kudeaketa batzordea
Tomas Andueza Riezu[9] 2019 2023 Agrupacion Electoral Larraona
Oscar Luis Urra[10] 2023 Jardunean Agrupacion Electoral Larraona

Azpiegitura eta garraioak

Automoviles Urederra autobus konpainiak Larragoa Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak ibilbide hau egiten du:

Zerbitzuak

Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuez arduratzen da Larragoa eta eskualdeko beste hainbat herritan.

Kultura

Euskara

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Deikaztelu eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.