Aranaratxe
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Aranaratxe[5] Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da, Lizarrako merindadekoa. 77 biztanle zituen 2014. urtean. Iruñea hiriburutik 72 kilometro mendebaldera dago.
Aranaratxe | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Pilotalekua eta eliza. | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Lizarra | ||
Eskualdea | Lizarraldea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Aranarache <> Aranaratxe[1] | ||
Alkatea | Alfonso Ulibarri Iparragirre (AEA, indep.) | ||
Posta kodea | 31271 | ||
INE kodea | 31021 | ||
Herritarra | aranaratxear | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°46′46″N 2°13′42″W | ||
Azalera | 5,1 km² | ||
Garaiera | 781 metro | ||
Distantzia | 72 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 70 (2023: −1) | ||
Dentsitatea | 1,37 bizt/km² | ||
Zahartzea[2] | % 21,9 | ||
Ugalkortasuna[2] | ‰ 45,45 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[2] | % 0 (2011) | ||
Desberdintasuna[2] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[2] | % 3,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[3][4] | % 10,60 (2018: %-31,9) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.aranarache.es/ |
Herriaren izena [aɾanaɾatʃe] ahoskatzen da.
Herria Nafarroa Garaiko mendebaldean dago, Lizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean. Udalerritik igarotzen da NA-7185 errepidea, Lizarra-Gasteiz.
Aranaratxek Urbasako mendizerrarekin egiten du muga iparraldean, Eulaterekin ekialdean, eta Larragoarekin mendebaldean.
Udalerriko landaredia klima azpimediterraneoari dagokio, nahiz eta zenbat eta iparralderago egin, klima hezeagoa den. Udalerriaren hegoalde eta iparraldean dauden mendizerretan klima atlantiarra da nagusi, prezipitazioak herrigunean baino ugariagoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 8 eta 10 gradu bitartekoa eta prezipitazioak 1.200 eta 1.400mm ingurukoak dira. Urteroko egun euritsuak 120 dira herrigunean, eta 140 edo gehiago gune menditsuenetan.
Aranaratxeko biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bi etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,53 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Udaletxe berria 1965ean eraiki zen, inguruko eraikinen antzeko estiloan. Herriko idazkaria Eulate eta Larragoako udaletan ere egiten du lan. Aranaratxeko udalak alkatea eta lau zinegotzi dauzka. Aranaratxeko udaleko idazkaria, Larragoa eta Eulateko idazkari ere bada.
Aranaratxeko alkatea (eta hautetsi bakarra[6]) AEA (Agrupación Electoral Aranaratxe) herri ekimeneko Jesús Landa Peñas atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Baliogabeko botoak lau izan ziren (emandako boto guztien %8,20) eta boto zuriak ere lau izan zen (%8,70). Abstentzioa %39,76koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Aukeratua? |
Jesús Landa Peñas (AEA) | 84 | Bai |
2011n zerrenda beraren izenean hiru zinegotzi aukeratu zituzten; alkate Alfonso Ulibarri Iparragirre izendatu zuten.
Alderdi politikoa | 2015[7] | 2011[8] | 2007[9] | 2003[10] | 1999[11] | 1995[12] | 1991[13] | 1987[14] | 1983[15] | 1979[16] | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Aranaratxe Hautesle Elkarte | %48,48 | 3 | %79,55 | 3 | %91,30 | 1 | %98,18 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %62,22 | 5 |
Hauek izan dira Aranaratxeko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
1979 | 1983 | UCD[17] | |
1983 | 1987 | ||
1987 | 1991 | ||
1991 | 1995 | ||
1995 | 1999 | ||
1999 | 2003 | ||
Francisco Javier Irurzun Iñiguez[18] | 2003 | 2007 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Jesus Landa Peñas[19] | 2007 | 2011 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Alfonso Ulibarri Iparraguirre | 2011 | 2015 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[20] | 2015 | 2019 | Agrupacion Electoral Aranarache |
Maria Asuncion Arrastio Corres[20] | 2019 | Jardunean | Agrupacion Electoral Aranarache |
Automoviles Urederra autobus konpainiak Aranaratxe Lizarrarekin batzen du. Autobus lineak, honako ibilbidea egiten du:
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Aranaratxe eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %41,94k zekien euskaraz hitz egiten.
2009ko urtarriletik, Aranaratxe udalerriaren izen ofiziala Aranarache <> Aranaratxe da.[1]
2017ko ekainaren 22an, Nafarroako Parlamentuak Aranaratxe eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Abuztuaren 10ean San Lorentzo baselizarako erromeria ospatzen da.
Antzin-Ameskoako Zerbitzu Sozialen Mankomunitatea, zaborra bildu, ura hornitu eta bestelako zerbitzuak emateaz arduratzen da Aranaratxen eta eskualdeko beste hainbat herritan.
Jasokundearen eliza, Aranaratxe erdigunean kokaturik, Erdi Aroan eraiki eta XVII. mendean handituriko eliza gotikoa da. Horrez gain, San Lorentzo baseliza, oinarri laukizuzeneko XVI. mendekoa, barruan San Lorentzoren egurrezko irudi erromanista daukana.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.