euskara eta herri-ondarea lantzen duen irabazirik gabeko fundazioa From Wikipedia, the free encyclopedia
Labayru Fundazioa, lehenago Labayru Ikastegia, 1977an sortu zen irabazirik gabeko fundazioa da. Hainbat arlo lantzen ditu: irakaskuntza, itzulpengintza, herri-ondarearen bilketa, euskararen erabileraren normalizazio-planak, etnografia, lexikografia…[1][2][3][4]
Labayru Fundazioa | |
---|---|
Dakigunetik ez dakigunera, Bizkaieratik batura eta Hizketa bizitik hizkuntza idatzira | |
Datuak | |
Mota | argitaletxea, fundazioa eta ikertaldea |
Herrialdea | Espainia |
Jarduera | |
Kidetza | Euskal Editoreen Elkartea |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | fundazioa |
Historia | |
Sorrera | 1977 |
Jasotako sariak | Fair Saturday (2023) |
webgune ofiziala |
Horrez gain, Derioko bere Euskal Bibliotekan Euskal Herriari eta hizkuntzari dagozkion gaien ondare aberatsa gordetzen du: liburutegia, hemeroteka, argazki-artxiboa, ikus-entzunezkoak, kartelak eta papergintza mota guztiak (liburuxkak, pegatinak, egutegiak…).[2][5]
Labayru Fundazioa bizkaiera idatziaren arautze-, ikertze- eta bultzatze-lanetan erreferentziazko erakundea da: corpusak batzen eta lantzen, jarraibideak ematen, lan didaktikoak sortzen eta irakasten. Euskara tituluetarako zentro homologatua da.[2]
Hauek dira Labayru Fundazioaren esloganak: "Dakigunetik ez dakigunera", "Bizkaieratik batura" eta "Hizketa bizitik hizkuntza idatzira". Ander Manterola eta Mikel Zarateren artean asmatu zuten ikasketaren progresioa definitzeko.[6]
Labayru Fundazioaren sorreran bi jazoerak egin zuten bat: batetik, Derioko seminarioan euskara-ikastaroak abian jartzea, eta, bestetik, Elhuyar Patronatua sortzea.
1970ean jarri ziren martxan udako euskara-ikastaroak, Derioko Udako Euskal Ikastaroak izenez ezagunak, eta harrezkero hutsik egin gabe antolatzen dira, urtez urte. Ander Manterola, Karmelo Etxenagusia eta Mikel Zarate izan ziren eskola horien bultzatzaileak.
Handik zapi urtera ─1977an, hain zuzen ere─, fundazioaren parte izatera pasatu ziren, bai euskara-ikastaroak, bai ordura arte egindako etnografia-ikerketak, bai itxura hartzen zihoan Euskal Biblioteka.
Sortzaileak honako hauek izan ziren: Jon Arrieta, Juan José Aspuru, Javier Astorki, Mª Concepción Barrutia, Juan Beitia, Luis Benito del Valle, Txomin Bereziartua, Bernabé Jauregi, Nikola Madariaga, Jon Malaxetxebarria, Ander Manterola, José Mª Mugica, Teresa Rotaetxe, Mikel Sáenz de Cabezón, Juan Mª Uriarte, Ignacio Uribarri, Juan Luis Villota, Begoña Zearra eta Sabin Zubiri.
Hastapenetan, Fundazioak langile gutxi izan zituen. Apurka-apurka, beharrizanak eraginda, Fundazioaren arlo desberdinetan irakasle eta ikerlariak sartuz joan dira. Gaur egun 40 langile inguru daude lanean bertan.
2014an, Plan Estrategiko bat prestatu zuen Labayru Fundazioak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko.
Fundazioak hiru zuzendari izan ditu: Gaspar Martínez (1977-1985), Ander Manterola (1986-2009), Adolfo Arejita (2009-2021) eta Igone Etxebarria (2021etik gaur egunera arte).[3]
Fundazioak jarduera-eremua asko zabaldu du azken urteetan. Besteak beste hauek dira fundazioaren jarduerak:
« | Ondare zabala utzi du Labayru Ikastegiak: 17.000 ikasletik gora alfabetatu edo euskaldundu dira Ikastegiko eskoletan; hamaika Etniker talde zuzendu dira bertatik; 150 lagun baino gehiago ibili dira beharrean Ikastegian bertan edo bere proiektuetan; euskal bibliotekan, 67.000 aletik gora daude batuta; 90.000 sarrera dituen hiztegia argitaratu du, esakuneekin eta adibideekin hornituta; argitalpenak, 400dik gora, euskal arlokoak denak (gramatikak, literatura-sorkuntza, klasikoak, ondarea eta etnografia, ikasteko metodoak, ariketa-koadernoak eta abar); argazkien eta kartelen bilduma handia... | » |
—Jokin Gorozika (Deia, 2016-04-15)[3] |
Artezkaritza
Zuzendaritza-taldea
Batzar Nagusia 300 laguntzaile inguruk osatzen dute, eta urtean baten elkartzen dira. Artezkaritza-kontseiluak aukeratzen ditu Ohorezko Kideak, betiere kontuan izanda zein ekarpen egin dizkion euskal kulturari edo fundazioari.
Sari edo aitormen hauek jaso ditu fundazioak:
Labayruren argitalpenek ere hainbat sari jaso dituzte:
Labayru Fundazioaren argitalpen guztiak (130 baino gehiago) webgunean daude ikusgai.[11][12]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.