pertsona juridiko From Wikipedia, the free encyclopedia
Fundazioa irabazi-asmorik gabeko erakundea izateagatik bereizten den pertsona juridiko mota bat da. Fundazioak, sortzaileek emandako ondare propioa izanik, bere xede sozialean aurreikusitako helburuak lortu behar ditu, baina bere ondarea ere zaindu behar du, helburuak lortzeko bitarteko gisa. Fundazioen gobernu-organoari babesletza deitzen zaio.
Fundazioaren helburuak irabazi-asmorik gabekoa izan behar badu ere, horrek ez du eragozten fundazioak jarduera ekonomikoa izatea eta bere ondarea aberasten duten jardueretan aritzea, azken helburua hobeto betetzeko baliabideak biltzea denean.
Euskal Autonomia Erkidegoan fundazioak 9/2016 legeak, ekainaren 2koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoak, gobernatzen ditu. Horrek ezartzen ditu fundazioek bete behar dituzten gutxieneko lege-zereginak[1]. Testu horretan ezartzen da fundazioen erregistro bat sortuko dela eta babesetza-organo bat egongo dela.
Nafarroako Foru Komunitatean 13/2021 Foru Legeak, Nafarroako Fundazioe buruzkoak, arautzen ditu fundazioen betebeharrak eta zereginak[2]. Horrek ere erregistroa eta babesletza ezartzen ditu.
Ipar Euskal Herrian Frantziako 87-571 legeak, mezenazgoari buruzkoak, arautzen ditu fundazioak[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.