euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, Gipuzkoa, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) euskal idazlea, espeleologoa, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, Arartekoa eta euskaltzaina izan zen. Bere obra batzuetan Otsalar ezizena erabili zuen.
Juan San Martin | |||||
---|---|---|---|---|---|
1989 -
1964 - | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Eibar, 1922ko ekainaren 23a | ||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||
Heriotza | Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a (82 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arartekoa, idazlea, arkeologoa, argazkilaria, espeleologoa, kazetaria eta poeta | ||||
Espainiako Gerra Zibilaren garaian erbestera joan behar izan zuen, familiarekin batera, beste hainbatek egin bezala.
1989an aukeratu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko. 2006ko azaroaren 17an Eibarko seme kuttun izendatu zuten.[1]
Artikuluak argitaratzen 1950eko hamarkadan hasi zen. 1959an kaleratu zuen lehen liburua: Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Poemak idazteko Otsalar ezizena erabili zuen, 1960ko hamarkadan erreferentzi bihurtuz. 1964an euskaltzain oso izendatu zuten.
Euskara batua sortzearen aldeko Ermuko zinean (1968), besteak beste, Eibarko Idazle eta euskaltzale gazte batzuk ere egon ziren. Ipar Euskal Herrian Euskal Idazkaritzak 1964an onartutako gomendioak onartuz eta erabiliz, denbora laburrean ohitura bihurtu zituzten. Geroago, 1970ean Batasunaren Kutxa liburuaren sarreran, Baionan eta Eibarren Ermuko zina berretsi eta sinatutako hirurogeita hiru euskaltzale eta idazleen zerrenda argitaratu zen. Horien artean baziren lehen aipatutako eibartarrak: Imanol Laspiur, Juan San Martin, Serafin Basauri eta Bego Etxebarria.[2][3]
40ko hamarkada amaieran Aranzadi Zientzia Elkartearen espeleologia sailean lanean hasi zen, Eibar inguruko kobazuloen katalogazio eta esplorazioan, Jesus Elosegi Irazustaren zuzendaritzapean. Zenbait esplorazio handitan ere aritu zen, hala nola Gesaltza-Arrikrutz sarean (Oñati: haren topografia egin zuen, Felix Ruiz de Arkauterekin batera),[4] Aitzbeltz leizean (Mendaro, Gipuzkoako orduko leizerik sakonena)[5] eta San Martin leizean (Erronkari). Azken horretan, 1960 urtean, La Vernako tunela zulatzea ahalbidetu zuen topografia taldean aritu zen; eta Aranzadi Galeria aurkitzeko egin zen eskaladaren arduradunetako bat izan zen.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.