Lantzen diren ikerketa esparruak Juan San Martinek bere bizitzan zehar landutakoak dira: Antropologia, linguistika, filologia, toponimia, filosofia, literatura, botanika, artea, historia, kazetaritza, etnologia, mendizaletasuna eta zuzenbidea.
2001etik 2009ra bitartean urtero egin zen beka deialdia, beka urtebeterakoa zen eta beka-deialdi bakoitzean ikerketa-esparru horietako bitan aurkez zitezkeen lanak. 2009z geroztik beka bi urterik behin zabaldu da, ikerketa-esparru bakarra sartu da deialdi bakoitzean eta ikerketa lana egiteko epea 18 hilabetekoa da.
Bekari esker 11 ikerketa-lan amaitu eta horietatik 7 argitaratu dira eta Eibarko Juan San Martin Udal liburutegian daude eskuragarri.[1]
Hauek dira urte horietako datuak: irabazlea/k, egindako ikerketa-lanaren izenburua eta argitaratuta dagoen kasuetan, loturak:
2007: Aitzol Loiola Idiakez. Gaztedia Eibar herriaren giza eraikuntza-eraldakuntzan.
2009: Javier Muñoz Fernandez. Argitalpena: Gerra osteko Euskal Herriaren eraikitzea. Eibarko berreraikuntza lanak.[7]
2011: Haritz Monreal Zarraonandia. Mendizaleen literatura: narratiba biografikoaren azterketa konparatiboa.
2013: Maialen Odriozola Martija. Eibarnautak bertatik bertara.[8]
2015: Josu Ozaita Azpiroz eta Jaime Altuna Ramirez. Halloween edo Animen Gauaren ospakizunen inguruan Euskal Herrian eman den bilakaera eta partaideen diskurtso, bizipen eta praktiken azterketa. Argitalpena: Itzalitako kalabazen berpiztea. Arimen Gau, Halloween eta Gau Beltzaren haur-ospakizunen ikerketa etnografikoa.[9][10]
Otaegi,Joxe Azurmendi. (2007-12-01).[hhttps://www.ueu.eus/argitaletxea/liburuak/humboldt-hizkuntza-eta-pentsamendua Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua. ]UEUISBN9788484380993.(Noiz kontsultatua: 2019-03-31).