Jan Battitt Larralde
euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jan Battitt Larralde Etxeberri[1] (Hazparne, Lapurdi, 1804ko urtarrilaren 26 – Donibane Lohizune, Lapurdi, 1870eko martxoaren 21), Lapurdiko bertsolaria izan zen.[2]
Jan Battitt Larralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1804ko urtarrilaren 26a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Donibane Lohizune, 1870eko martxoaren 21a (66 urte) |
Familia | |
Aita | Beñat Larralde |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua, bertsolaria eta idazlea |
![]() |
- Artikulu hau mediku bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Biografia
Bere aita Beñat Larralde Bordaxuri ere bertsolaria izan zen; ama Mari Etxeberri (hazpandarra) zuen. Beste Bordaxuri ere, Martin Larralde, familiakoa zen.
Medikuntza ikasi zuen eta osagilea izan zen Donibane Lohizunen.[3]. Urte luzez Lore Jokoetan esku hartu zuen.
Lanak
Bertsoak idatzi zituen, batez ere aitarekin. Harenak dira, besteak beste, Lore Jokoetan saritutako hauek:
- Herriko besta (1856). Urruñan lehen saria.
- Eskualdunak (1858). Urruñan ohorezko aipamena.
- Ama haurra sehaskan lohakartzen (1859). Urruñan lehen saria.
- Xori ohantzea (1860). Urruñan ohorezko aipamena.
- Gizon sobrea eta edalea (1860). Ohorezko aipamena.
- Bioleta (1862). Urruñan ohorezko aipamena.
- Xorinoa Kaiolan (1863). Urruñan ohorezko aipamena.
- Muthil zaharra (1864). Saran lehen saria.
- Eria ezagutzaz betea errexinoletarrentzat (1865). Saran ohorezko aipamena.
- Biolchoa bertsoa hil ondoren argitaratu zen, 1896an.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.