Beñat Larralde
Lapurdiko bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Beñat Larralde Hiriart[1], ezizenez Bordaxuri[2] (Hazparne, 1771ko irailaren 18 - Hazparne, 1853ko otsailaren 15) bertsolaria izan zen.
- Artikulu hau Beñat izeneko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Remove ads
Biografia
Hazparnen jaio eta bertako Eiheraberria etxean bizi izan zen. Lanbidez oihalgintzan eta tratulari aritu zen.
1804ko abuztuaren 20an Hazparneko Mari Etxeberrirekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten: Jan Battitt (hau ere bertsolaria izan zena) eta Jana Mari[3]. Aldi berean Martin Larralde beste Bordaxuriren osaba zen.
Lanak
Bat-batean eta bertso jarriekin aritu zen. Ezagunenak:
- Hazparneko misioei buruzkoak.
- Nemourseko dukeei buruzko bertsoak: 1845eko irailaren 9koak. Phare de Bayonne agerkariaren segida izan zen Phare des Pyrénéesen argitaratua[4].
- Montpensierreko dukearen ezkontzari buruzkoak: 1846ko urriaren 30ean Baionako Adour egunkarian agertuak.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads