Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Irulegiko arnoa Nafarroa Behereko arno mota da, Irulegi inguruko mahastietan ekoitzia. Jatorri-izendapena duen Ipar Euskal Herriko mahasti bakarra da, 1970. urtetik sor-marka duena.
Mahastiaren historia Done Jakue Bideari lotuta dago. Orreagako fraideek XI. mendean sortu zuten, erromesei eskaintzeko asmoz. Pirinioetako Ituna 1659an sinatzean, fraideek mahastia utzi behar izan zuten eta biztanleek bere gain hartu zuten.
1912an ia desagertu egin zen, mahats-zorria (filoxera) intsektuaren eraginez. 1970ean jatorria babesten duen sor-marka eman zion Frantses Gobernuak. Egun, Irulegi jatorri-izendapenarekin ardoa ekoizten, 50 bat ardogilek dihardute.
Maurice Edmond Sailland Curnonsky "gastronomoen printzeak" Irulegikoa "neskak dantzarazten dituen ardoa" dela esan zuen[1].
Antzina, hainbat mahats mota erabiltzen ziren: Xuri zerratia, Kroxenta, Pikapota, Izkiriota, Axeria edo Zorra Negra, Kamalua, Mantzinga, Bordalesa, Erre Mantxaua eta Pino beltza[2].
Sor-markaren barnean dauden mahastien eremua 200 ha ingurukoa da, Garazi eta Baigorri-Ortzaize eskualdeetako udalerri hauetan banaturik[3]: Aintzila, Anhauze, Arrosa, Azkarate, Baigorri, Bidarrai, Buztintze-Hiriberri, Donazaharre, Duzunaritze-Sarasketa, Irulegi, Izpura, Jatsu, Lasa, Lekunberri eta Ortzaize.
Ardo ekoizpena 5500 hektolitrokoa da, gutxi gorabehera honela banatua: % 70, ardo beltza; % 20 ,ardo gorria; eta % 10, ardo zuria.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.