From Wikipedia, the free encyclopedia
Mahats-zorria edo filoxera[1] (Daktulosphaira vitifoliae) Phylloxeridae familiako intsektua da, mahatsondoaren bizkarroia.
Mahats-zorri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Hemiptera |
Familia | Phylloxeridae |
Generoa | Dactylosphaera |
Espeziea | Dactylosphaera vitifoliae (Fitch, 1855)
|
Intsektu hori berdaxka da, milimetro bete inguru luzekoa.
Filoxerak hostoetan jartzen dituen arrautzetatik ateratzen diren harrak sustraietara jaisten dira, eta trataera egokia ematen ez bazaio mahatsondoari, 3-4 urtean ihartu egiten da. Hala ere, intsektu horren inguruan egindako ikerketa ugarik erakutsi dute filoxerak ez dituela hondatzen ez mahatsondo amerikarraren erroak ezta mahatsondo europarraren hostoak ere. Hortaz, Filoxerari aurre egiteko, nahikoa da mahatsondo amerikarraren erroetan mahatsondo europarra txertatzea.[2]
Estatu Batuetatik ekarri ziren mahatsondoekin sartu zen Europan, eta 1863an sumatu ziren haren presentziaren lehen ondorioak; XIX. mendearen amaierarako europar kontinenteko mahatsondoen bi heren hondatuak zituen.[2] 1896an agertu zen lehendabizikoz Nafarroa Garaian, Etxaurin hain zuzen ere. Buztin-lurrek eta uda beroek hiru aldetik zabaldu zuten intsektua: hegoalderantz, Tafallarantz eta Erriberrirantz; ekialderantz Agoiz eta Irunberriko mahastietara; eta Viana eta Los Arcoserantz. Hiru urte geroago, 1899an, Ebro zeharkatu zuen, Sajazarra (Errioxa) eta Borja eta Tarazonaraino (Zaragoza).[3][4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.