Duzunaritze-Sarasketa
Nafarroa Behereko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Duzunaritze-Sarasketa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Garazi eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 7,0 kilometrora. Altuera 195 eta 782 metro artekoa da, eta 12,04 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 206 biztanle zituen.
Duzunaritze-Sarasketa | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Beherea, Euskal Herria | |||
![]() Duzunaritze herriko ikuspegia Sarasketatik | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Beherea | ||
Eskualdea | Garazi | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Frantzia | ||
Eskualdea | Akitania Berria | ||
Departamendua | Pirinio Atlantikoak | ||
Elkargoa | Euskal Hirigune Elkargoa | ||
Barrutia | Baiona | ||
Kantonamendua | Euskal Mendialdea | ||
Izen ofiziala | Bussunarits-Sarrasquette | ||
Auzapeza (2014-2026) | Bruno Jauriberry (independente) | ||
Posta kodea | 64220 | ||
INSEE kodea | 64154 | ||
Herritarra | duzunariztar, sarasketar | ||
Kokapena | |||
Koordenatuak | 43°09′47″N 1°10′04″W | ||
Azalera | 12,04 km2 | ||
Garaiera | 195-782 metro | ||
Distantzia | 7,0 km (Donibane Garazitik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 206 (2018: 2) | ||
Dentsitatea | 14,12 biztanle/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,83 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 118,34 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 75,86 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % -2,76 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 5,17 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak | % 75,98 (2010) | ||
Erabilera | % 49,46 (2011) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1841eko maiatzaren 12a (uztarketa) |
Bertako biztanleak duzunariztarrak eta sarasketarrak dira.
Izena
Duzunaritze-Sarasketa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
- frantsesez: Bussunarits-Sarrasquette ("bysynagíts zagazkét" ahoskatua)[3]
- okzitanieraz: Bussunarits-Sarrasqueta ("busunaríts zarrazkéta" ahoskatua)[4]
- aragoieraz: Buzúnariz-Sarrasqueta ("buzzúnarizz zarrazkéta" ahoskatua)
- gaztelaniaz: Usúnariz-Sarrasqueta ("uzúnarizz zarrazkéta" ahoskatua)
Udalerria osatzen duten hiru herrien izenen gidoien bidez, elkarren ondoan jartzea besterik ez da: Duzunaritze eta Sarasketa.
Duzunaritze izena, batzuetan, Buzunaritze bezala idatzia denez, frantsesaren eraginez edo antzinakoan idatzia egoteagatik, udalerri hau ere ager daiteke, baina modu okerrean, Buzunaritze-Sarasketa bezala idatzia.
Berriz, Sarasketa izena, batzuetan, Sarrasketa bezala idatzia denez, frantsesaren edo okzitanieraren eraginez, udalerri hau ere ager daiteke, baina modu okerrean, Duzunaritze-Sarrasketa bezala idatzia.
Geografia
Duzunaritze-Sarasketa Hergarai ibarran dago.
Mugakideak
Ingurune naturaka
Udalerria Garazi eskualdean dago, erdialdean hain zuzen ere, eta, beraz, lautada emankor batean dago, baina, aldi berean, goragune ertaineko mendiak ditu.
Klima
Duzunaritze-Sarasketako klima
|
Herriak
Historia
Erdi Aroan, Duzunaritzek eta Sarasketak parrokia bera partekatzen zuten, udalerri ezberdinak izan arren. Honek, udalerriko egungo eliza, bi herrien artean zaldiz kokatzea eragin zuen.
Frantziako Iraultzan, Gratian Dagorret herriko apaizak erbesteratu behar izan zuen.
1841eko maiatzaren 12an, Duzunaritze eta Sarasketa udalerriek bat egin zuten Duzunaritze-Sarasketa udalerri berria sortzeko.[6]
Demografia
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | 1841 | 1846 | 1851 | 1856 | 1861 | 1866 | 1872 | 1876 | 1881 | 1886 | 1891 | 1896 | 1901 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
276 | 294 | 275 | 295 | 314 | 294 | 536 | 544 | 528 | 466 | 444 | 424 | 436 | 447 | 458 | 438 | 408 | 388 | 370 |
1906 | 1911 | 1921 | 1926 | 1931 | 1936 | 1946 | 1954 | 1962 | 1968 | 1975 | 1982 | 1990 | 1999 | 2006 | 2011 | 2016 | 2018 | |
364 | 364 | 317 | 319 | 303 | 324 | 305 | 291 | 237 | 209 | 205 | 189 | 182 | 179 | 162 | 170 | 203 | 203 |
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Ekonomia
Udalerriaren ekonomia, inguruko herri askoren moduan, laborantzan dago oinarriturik. Irulegiko arnoa egiteko mahastiak aurki daitezke bertan. Hala ere, udalerriaren iparraldean bada harrobi bat.
Politika
Auzapezak
Hasiera | Amaiera | Auzapeza | Alderdia |
---|---|---|---|
1995 | 2008 | Jean Sallaberry | |
2008 | 2014 | Philippe Poydessus | |
2014 | karguan | Bruno Jauriberry | |
falta diren datuak osatu egin behar dira |
Erakunde publikoakoak
2017ko urtarrilaren 1era Duzunaritze-Sarasketa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]
Garraioa
Hergarai Bizik eskatutako Garraio Solidarioa zerbitzu presta dio udalerrian.[8]
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Garazi eskualdeko herri guztiak sailkatu zituen, Arnegi izan ezik, ekialdeko behe-nafarrera euskalkian, Amiküze eta Oztibarre eskualdetan hitz egiten zena.[9]
Koldo Zuazok, 2010ean, Duzunaritze-Sarasketak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[10]
Ondasun nabarmenak
Duzunariztar eta Sarasketar ezagunak
- Bernart Etxepare (1480-1560), apaiza eta euskal idazlea.
- Klaudio Harluxet (1939-1994), informatikari, politikari eta euskaltzalea.
- Martin Landerretxe (1842-1930), euskal idazle eta euskaltzaina.
Irudiak
- Hilerri gurutzea
- Paisaia udalerrian
- Sarasketako bidegurutzea
- Etxe tradizionalgo ataria
- Duzunaritzeko elzia
Oharrak
- /dus̻unaʁ̞its̻e s̺aʁ̞as̺keta/ ahoskatua (laguntza)
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.