Iñaki Alegria

informatikari eta ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia

Iñaki Alegria
Remove ads

Iñaki Alegria Loinaz (Intxaurrondo, Donostia, Gipuzkoa, 1957ko irailaren 21a -) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da.[1] Informatika Fakultatean lan egiten du 1981etik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean.[2] 1988an Ixa taldea sortu zuen taldeko kideetako bat izan zen. Xuxen zuzentzaile ortografikoaren eta euskarako itzultzaile automatikoen (Matxin, Opentrad, Elia.eus...) sortzaileetako bat izan da.

Datu azkarrak errektore, Bizitza ...
Remove ads
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian

EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izandakoa da (2011-2014), baita lehenago Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sail horren burua ere. UEUko zuzendaria izan zen 2014tik 2018ra.[3]

Remove ads

Ikerlaria

Thumb
[Betiko hautsitako esteka]Egunkaria, 1995[4]
Thumb
Mans Hulden eta Iñaki Alegria 2013an. Biak ikertzaile hizkuntzaren prozesamenduan.

Hizkuntzaren prozesamenduaren arloan aritzen den Ixa Taldeko ikertzailea da. Ixa Taldearen sortzailea izan zen Arantza Diaz de Ilarraza, Xabier Arregi Iparragirre, Xabier Artola Zubillaga eta Kepa Sarasolarekin batera. Ixa Taldea erreferentziazkoa izan da eta da aipatutako arloan, nola Euskal Herrian hala nazioartean. Ikerketa-lan horrek gizartean eta, batez ere, euskal komunitatean eta euskal kulturan izan duen eragina ere nabarmentzekoa da. Xuxen zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoak dira tresna ezagunenak, baina badira beste asko ere. Hori dena aitortu zuen, besteak beste, 2013an jasotako Abbadia Sariak.[5]

Alegriak 1995an defenditu zuen doktore tesian euskararen analisi morfologiko automatikoaren eta Xuxen zuzentzaile ortografikoaren muinak landu zituen Miriam Urkiarekin batera.[6][7]

Geroago, Morfologia konputazionala: euskararen morfologiaren deskribapena liburua argitaratu zuten bien artean 2002an.[8] Analizatzaile morfologikoa geroago ere hainbat tresnatan erabili da, esaterako, UZEIk Euskaltzaindiaren enkarguz osatutako XX. mendeko corpus estatistikoa automatikoki lematizatzeko oinarria izan zen.

Thumb
Xuxen-en[Betiko hautsitako esteka] aurkezpen egunean 1993an.

2010ean Mans Hulden-en laguntzarekin zuzentzaile ortografikoaren software libreko bertsio azkar bat sortu zuen. Euskarazko testu zaharrak normalizatzeko lanak ere egin dituzte geroago,[9] baita ingelesezko eta euskarazko poesiak aztertzeko ere.[10]

Besteak beste, EHUko, Eusko Jaurlaritzako, Madrileko Ministerioko eta Europar Batasuneko deialdietako hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. ELEKA SL enpresaren sorrera bultzatu zuen; enpresa hori spin-off gisa sortu zen 2002an. Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[11][12]

2018an HiTZ ikerketa-zentroa sorkuntzan ere parte hartu zuen, Ixa eta Aholab taldeen indarrak batuz. Hizkuntza-teknologia ardatz duen zentro berri horretan 63 ikertzailek egiten dute lan egun (2021eko otsaila).

Robot bertsolariak

2012an Donostiako Campusean Hitzaren gunearen inaugurazioan robot bertsolariak entzuteko aukera prestatu zuen Informatika Fakultateko hiru ikertalde koordinatzen (Robotika eta Sistema Autonomoen ikerkuntza taldea, Aholab eta IXA ikerkuntza taldea).[13][14][15][14] Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHUko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[16]

Iñaki Alegriarekin batera Bertol Arrieta, Aitzol Astigarraga, Manex Agirrezabal eta Basilio Sierra informatikari bertsozaleak aritu ziren ikerketa horretan, Mans Hulden ikertzaile finlandiarra ere aritu zen geroago. Bertsolaritzarako errima-aurkitzaile informatiko bat sortu zuten 2001ean.[17] Bertsoak asmatzen laguntzeko Bertsotarako arbel digitala izeneko web-zerbitzua sortu zuten.[13] Bertsolari Txapelketa Nagusi batzuetako bertsoak analizatu zituzten tresna informatikoekin.[18] 2012an eta 2014an Ibaetako campusean bertso-saio xelebre pare bat antolatu zuten bertsolari eta roboten artean.[19][20][21][22]

Remove ads

UEUkidea

UEUkidea da 1984tik. Klaudio Harluxeten urratsei jarraituta aitzindarietako bat izan zen konputagailuen egitura euskaraz lantzen. Oraindik informatika saila eratu gabe zegoela, 1982ko UEUko udako ikastaroetan hitzaldi bat eman zuen konputagailuen egiturari buruz.[23] Geroago 1984an gai horri buruz irakasgai bat zabaldu zuen euskaraz EHUko informatika Fakultatean eta 1985ean liburu bat argitaratu zuen.[24][25][26] UEUko Informatika saila 1984an eratu zuten eta Informatikako ikasketak euskalduntzeko prozesuari arrakastaz ekin zioten. Horrela 1998/99 ikasturtean, Informatika Fakultateko ingeniarien lehen promozioak bukatu zuen urtean, derrigorrezko 244 kredituak (31 ikasgai eta bukaerako proiektua) eta hautazko 39 kreditu (6 ikasgai) eskaintzen ziren euskaraz. Ingeniaritza Teknikoan ere derrigorrezko kreditu guztiak eta hautazko hainbat kreditu eskaini ziren euskaraz hasieratik.[2]

Udako Euskal Unibertsitatearen barruan 1984ean Informatika Saila eratu zuen taldeko kidea izan zen Alegria,[27] baita 1996tik aurrera UEUn antolatu ziren Informatikari Euskaldunen Bilkuren sortzailea ere.

Urte guzti horietan 6 urtez UEUko zuzendaritza-taldean (Talde Eragilea) ibili ondoren, Alegria UEUko zuzendaria izan zen gero 2014tik 2018ra. Ikerlari gazte euskaldunak biltzeko Ikergazte kongresua hasi zen antolatzen urte horietan. . Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzeko asmoz bi urterik behin antolatzen da 2015etik. Lehenengoa Durangon izan zen, 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen.[28]

Thumb
Alegria eta 2017ko Ikergazte kongresuko irabazleekin.

Euskarazko graduak eskaintzeko Online unibertsitate bat sortzeko prozesu bat ere abiatu zen urte horietan, lau urte horietan lortuko zela espero zen baina ez zen posible izan ohiko unibertsitateetan erresistentziak izan zirelako, eta erakundeetan babesa nahikorik egon ez zelako.[29][30] UEUko Talde Eragilean jarraitu zuen Alegriak eta geroago, 2019an, UEUk lehenengo bi urrats egin zuen bide horretan, GOI ikastegia sortzea eta irakaskuntza master ofiziala online ematen hastea. Euskal Herriko Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu zen GOI ikastetxea UPV/EHUko ikastegi atxiki izateko. Lankidetza horretatik, 2020-21 ikasturtetik aurrera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra elkarrekin eskaintzen dute EHUk eta GOI ikastetxea. EHUk aurrez aurreko modalitatean, eta GOIk online modalitatean.[31][32]

Remove ads

Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)

1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxeberria, Laura Mintegi eta Iñaki Alegria bera izan ziren.[33][34][35]

Euskarazko idazlanak

Aldizkarietan

Thumb
Xuxen II (1999)[36]

Sarean.eus ingurune digitalean ohiko kolaboratzailea da 2016tik,[37] informatikan sortzen diren joera berriak aztertzen ditu bertan. SENEZ aldizkarian artikuluak idatzi ditu itzulpengintza automatikoaz, Ekaia eta Elhuyar Zientzia eta teknologia aldizkarietan hizkuntzaren prozesamenduaz, BAT soziolinguistika aldizkarian euskarari teknologiak egiten dion ekarpenaz. Bestalde, Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 100 lan baino gehiago erakusten ditu.[38]

Liburuak

Alegriaren liburu aipagarrienak hauek dira:

Thumb
Eduardo Galeanoren liburuaren itzulpena, Latinoaamerikaren zain urratuak
Remove ads

Sariak eta errekonozimenduak

Remove ads

Erreferentziak

Ikus, gainera

Loading content...

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads