Informatikaria eta ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Olatz Arbelaitz Gallego (Errenteria, Gipuzkoa, 1970ekoazaroaren 7a) informatikaria EHUko Informatika Fakultateko irakaslea eta ikertzailea da, gaur egun irakasle osoa da. ALDAPA ikerketa taldeko zuzendarikidea da, eta bertan Adimen ArtifizialaOsasunean eta Ikasketa Automatikoko Eredu esplikagarriak eta bidezkoak lantzen ditu. Hainbat urtez Informatika Fakultateko zuzendaritza-taldeko kide izan da, eta une honetan EHUko Berdintasun Batzordeko eta 2018tik EHUko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kidea da.[1][2][3]
Ikergazte Informatikari euskaldunen bilkurak Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak
Teknologia arloan emakumeen presentzia areagotzeko eta ikusgarri egiteko ekintzak ere bultzatzen ditu. Esate baterako, “Emakumeak Zientzian” ekimenaren koordinatzailea da. [4][5]
Halaber, UEUko Informatika saileko sailburua izan da urtetan, eta 2015etik Ikergazte kongresuko koordinatzailea da.[6]
Algoritmoak, Datu-meatzaritza, Paralelismoa, Adimen Artifiziala eta Ikasketa Automatikoaren arloetan aritzen den ALDAPA taldeko ikertzailea da, taldearen sortzaileetako bat da bera. 2002an defenditu zuen doktore-tesian VRPTW sistema arin eta sendo bat sortu zuen hainbat ibilgailuren ibilbideak optimizatzeko, denen artean helburu komun bat bete behar dutenean. Tesi horretan aplikazio praktiko bat ere sortu zuen Nafarroako enpresa batentzat; enpresa horretan egunero asmatu behar da zeintzuk diren ibilbide optimoak bere kamioientzat, kamioiek inguru geografiko zabal batean erregaia eskaeren arabera banatu ahal izateko.[7]Olatz Arbelaitzek hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu du, eta arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu. Nazioarteko 120 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[8]
2015, 2017, 2019, 2021 eta 2023ean Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan da Ingeniaritza/Arkitektura arloan. 2019, 2021 eta 2023an Ikergazte kongresu osoko kudeatzaile akademikoa ere izan zen.[11][12]
Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[17][18] Informatika Fakultatean XXI mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da.[19][20]
Emakumeak zientzian taldearekin ere hainbat ekarpen egin ditu Arbelaitzek.[21] 2022ko otsailean Emakumeak Zientzian programaren barruan, "Informatika: mezuak ezkutatu kriptografia erabiliz" tailerrerako prestatutako bideoa. DBHko ikasleentzat kriptografiarako sarrera bat.[22] 2021ekoan ipuin bat eta magia joko bat erabili zuten zenbaketa bitarraren kontzeptua azaltzeko.[23] Sistema bitarr horretan kontatzeko modua lore eurizaleen ipuinaren bidez ere azaldu zuten.[24] Lehen Hezkuntzako ikasleei algoritmoak azaltzeko grabatutako ipuinak plazaratu zituzten.[25][26]