Txelo Ruiz Vazquez
From Wikipedia, the free encyclopedia
Txelo Ruiz Vazquez (Irun, Gipuzkoa, 1959ko apirilaren 9a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Informatika Fakultatean 1986az geroztik, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailean. EHUko Informatika Fakultateko dekanordea izan zen 1991 eta 1995 urte bitartean eta Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia sailaren burua ere bai (2008-2012). 2017tik 2021era arte Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea izan da Euskal Herriko Unibertsitatean, Nekane Balluerka errektorearen taldean.[1][2][3]
Txelo Ruiz Vazquez | |
---|---|
![]() (2006) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Irun, 1959ko apirilaren 9a (66 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea E-makumeak |
sc.ehu.es… eta ehu.eus… | |
![]() |
Ikerlaria
Industria Ingeniaritzan doktorea da (1988). Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) aritzen da ikerketan. Talde honek robot mugikorrak eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du.[4] Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte.[5] Lau ikerketa-proiektu zuzendu ditu, Ruizek eta beste 10 proiektutan parte hartu du. Nazioarteko 30 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[6]
Irakaslea
Ekarpen nabarmenak egin ditu alde pedagogikotik, konputagailuen teknologiako irakasgaietan (Sistema digitalak eta Zirkuitu elektrikoak) ikasleen motibazioa pizteko eta hauen parte hartzea sustatzeko,[7][8] irakaskuntza arazo eta proiektuen bidez eta ikasleen arteko lankidetzaren bidez planteatzen duten metodologiak aplikatuz, batez ere.[9][10][11]
UEUkidea
UEUkidea da eta gutxienez ikastaro bat eta zazpi hitzaldi eman ditu bertan.[12]
Liburuak

- Olatz Arbelaitz Gallego, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Izaskun Etxeberria Uztarroz, Amaia Ibarra Lasa, Txelo Ruiz Vazquez Sistema digitalen diseinu-hastapenak. Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak. 2005 UEU[13]
- Olatz Arbelaitz Gallego, Txelo Ruiz Vazquez Zirkuitu elektriko eta elektronikoen oinarrizko analisia 2001 UEU[14]
Zirkuitu elektrikoak liburuaren azala - UZEIk 1993an argitaratu zuen lehenengo Informatika hiztegiaren 12 egileetako bat izan zen (Iñaki Alegria Loinaz, Xabier Arregi Iparragirre, Olatz Arregi Uriarte, Agustin Arruabarrena Frutos, Xabier Artola Zubillaga, Lore Azkarate Villar, Pili Lizaso Murua, Miel Loinaz Beristain, Montse Maritxalar Anglada, Txelo Ruiz Vazquez, Kepa Sarasola Gabiola, Elena Zubelzu).[15]
- Arbelaitz Gallego, Olatz / Arregi Uriarte, Olatz / Arruabarrena Frutos, Agustín / Etxeberria Uztarroz, Izaskun / Ibarra Lasa, Amaya / Ruiz Vázquez, Txelo Principios de diseño de sistemas digitales. Conceptos básicos y ejemplos. (Universidad del País Vasco, 2008) 978-84-9860-090-2[16]
- Txelo Ruiz Vazquez. Análisis básico de circuitos eléctricos y electrónicos. (Pearson Educación, 2004) 978-84-205-4044-3 [17]
Zirkuitu elektrikoen liburuko azalean "elektroiak" elikatze-iturritik (E) pasatzean voltak hartzen dituzte eta gero berriro jaisten dira erresistentziatik (R), eta kondentsadoretik (C).[18]
e-makumeak
Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez. [19][20] Informatika Fakultatean XXI mendea hasi zenean jaitsiera nabarmena egon zen neska ikasleen portzentajean. Aurretik neska eta mutilen proportzioa parekidea izaten zen, baina geroago %12ra ere jaitsi zen nesken portzentajea. Ruizek eta e-makumeak taldearen arabera arrazoi nagusietako bat izan daiteke informatika zer den ez dela ondo ezagutzen, "informatikariaren" estereotipoaren arabera hainbatentzat informatikaria mutil azkar "friki" eta asoziala da.[21] Informatikarekin, ordea, gizarterako hainbat ekarpen egin daitezke pertsonen arteko komunikazioa hobesteko, edo Ruizen RSAIT Ikerketa Taldearen ikerkerketan lantzen dituzten benetako robot sozialak.[4]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.