From Wikipedia, the free encyclopedia
Oier Lakuntza Irigoien (Iruñea, Nafarroa, 1985eko abenduaren 29a) kimikaria, ikerlaria eta bertsolaria da. 2007an Kimika ikasketak bukatu zituen Nafarroako Unibertsitatean, eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean kimika kuantikoan doktoretza egin zuen Donostian.[1]
Oier Lakuntza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1985eko abenduaren 29a (38 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta kimikaria |
Nahiz eta Wolfram sindromea duen (gaixotasun larria), bere kimika ikerketak amaitu zituen. Gaixotasunak diabetesa, entzumen eta ikusmen arazoak, eta beste arazo batzuk sortu dizkio.[2][3]
2012ko urtarrilean, Espainiako Gizarte Segurantzarekin arazoak zituela eta, hainbat egunkarietan agertu zen. Ikasketetan lortutako espediente bikainaren ondorioz, ikerketa egiteko diru laguntza lortu zuen, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoretza egin ahal izateko. Bi urte eta erdiren ondoren, Gizarte Segurantzak 11.500 euro eskatzen zizkion, laguntza hori jasotzen zuen minusbaliotasun laguntzarekin bateragarria ez zela eta.[4][5][6] Azkenean Gizarte Segurantzak eman zion.[7]
Gaur egun ikerlari moduan dago Gasteizeko enpresa batean. Oier Lakuntzari ordenagailuak hitz egiten dio. Guk pantailan ikusten duguna hitz bihurtzen dio. Ziztu bizian robot batena dirudien ahots mekanikoak hamaika letra eta ikur deskribatzen dizkio erretolika zibernetiko amaigabean. Goi mailako zientzia kontuetan, halere, ez omen da oso iaioa makina, eta kimika teorikoaren formulak deskribatzerakoan lan bikoitza ematen dio, ikerlanak egiterakoan. Hala ere, ezinbesteko laguna du eta elkarrekin gauza asko egiten ari dira.
Nafar euskaldun hau Ur handitan telebista saioan agertu zen otsailaren 27an[8] Ilune Dufaurekin batera eta bertan, besteak beste, Wolfram sindromeari buruz hitz egin zuen.
Paz Ziganda ikastolan hasi zen bertsoa lantzen, eta ondoren Iruñeko bertso eskolan trebatu zen. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari txapelketako txapeldunorde izan zen 2002an.
2006an Mariano Izeta sariketa irabazi zuen. 2004 urtean hartu zuen parte lehen aldiz Nafarroako Bertsolari Txapelketan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.