ikertzailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Elena Lazkano Ortega (Donostia, Gipuzkoa, 1969ko irailaren 26a) Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da. Informatika Fakultatean lan egiten du, Konputazio-zientziak eta adimen artifiziala sailean.[1][2]
Elena Lazkano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1969ko irailaren 26a (55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea UCLouvain |
Tesi zuzendaria | Basilio Sierra |
Doktorego ikaslea(k) | Aitzol Astigarraga Pagoaga |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Lantokia(k) | Donostia eta Lovaina |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen lizentziatura Informatikan, gero Lovainako KUL unibertsitateko master bat egin zuen Adimen artifizialari buruz, eta 2004an doktore titulua lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean robotika mugikorren gaiaren inguruan.
Informatika Fakultateko Robotika eta Sistema Autonomoen taldea (RSAIT) koordinatzen du Basilio Sierra irakaslearekin batera. Talde honek robot mugikorrak, robotika soziala eta ikasketa automatikoa uztartuz lan egiten du. Beren robotak martxan erakusten dituzten hainbat bideo eskaintzen dituzte. Hainbat ikerketa-proiektu zuzendu ditu eta horietan parte hartu du, eta ikerketaren arloko enpresekin eta zentroekin kontratuak ere izan ditu.[3][4]
Lilura eragin ohi dute robotek, baina Lazkanok esan izan du oraindik lan asko dagoela egiteko, benetako robot sozialak lortzeko. Roboten gorputz adierazpenean zentratzen ari dira ikerketetan. Robotak beti mugitu izan dira modu oso robotikoan, zurrunean. eta RSAIT taldeak naturaltasuna bilatzen du horretan. 2021ean hizkeran zentratu dira, pertsonok egiten ditugun keinuak-eta sortzean; baina horiek ere, jakina, modulatu egin behar dira, robotak esaten duen testuaren arabera, aurrean duen pertsonaren egoera emozionalaren arabera edo jasotzen duen enpatiaren arabera.[1][5]
Bere argitalpenak nazioarteko kongresuetan 30 baino gehiago dira.[6] Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean berak egindako ekarpenak hamar baino gehiago dira.[7] Donostiako Informatika Fakultateko ordezkari gisa parte hartu izan du Jakiunde-k antolatzen dituen Jakin-mina hitzaldi zikloetan, gazteen garapen intelektuala eta pertsonala bizkortzera dago bideratuta dago hitzaldi horiek.[8] First Lego League-Euskadi elkartearekin ere lankidetzan aritu izan da, gazte robotikazaleentzako ekintzak antolatuta.
BertsoBot robot bertsolaria da, Ixa taldearekin eta Aholab taldearekin batera garatzen zuten proiektua. Bertsolaritza euskal kulturaren adarra da, abestuz, errimatuz eta neurtuz egiten den berbaldia. Bertsolaritzak batean biltzen ditu robot adimenduna garatzeko beharrezkoak diren hainbat abilezia, hala nola: ahots-seinalearen ulermena, ordenagailu bidezko ikusmena bertsolariak eta oholtza gaineko beste ezaugarriak ezagutzeko, nabigazioa, elkarrekintza publikoarekin, gorputz-espresioa, etab. Erronka berria bihurtu zen taldearentzat robot bertsolaria garatzea. 2013an saio bat prestatu zuten. Galtxagorri eta Tartalo robotek euren lehen plaza egin zuten, EHU-ko Gipuzkoako Campuseko gelategiko portxetan. Andoni Egaña, Felix Zubia, Maialen Velarde eta Oier Lakuntza bertsolariak lagun hartuta, ordu erdi pasatxoko bertso-saioa egin zuten.[9]
Handik lau urtera ”Bertsobot: Gizaki-Robot arteko komunikazio eta elkarrekintzarako portaerak” izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen Aitzol Astigarraga informatikari bertsozaleak. Elena Lazkano eta Basilio Sierraren zuzendaritzapean.[10][11][12]
Informatikako Ingeniaritzan emakumeek duten egoeraz informazioa biltzeko eta zabaltzeko e-makumeak bilguneko partaidea izan da hainbat urtez.[13][14] 1987an informatika ikasten hasi zenean, lehen mailan, erdi eta erdi ziren ikasle neskak eta mutilak. Geroago proportzioa jaisten joan zen 2015ean % 10eko minimora heldu. Gizarteak aukera handiak galtzen ditu robotika edo informatika bezalako gai estrategikoetan emakumeen parte hartzea txikia bada. Ikuspuntu horretatik begiratuta pozgarria da 2020an lehen mailako nesken portzentajea %15era igo dela jakitea . Beste ingeniaritza batzuetan, aldatu egin dira gauzak, eta lortu dute nesken kopurua handitzea, %25-30 ingurura. Orain, irakasle gisa, bai: larriagoa ikusten dut egoera.
Lasterka aritzearen zalea, hainbat herri lasterketatako sailkapenean ageri da Lazkano.
Marrazkizalea da Lazkano, oso marrazki bitxiak egiten ditu, detaile ugariko komiki bihurriak, informatikako gaiei buruzkoak ere bai. Egin dituenen artean aipagarriena da zirkuitu elektrikoei buruzko liburuko azalean agertzen dena. Liburua ez zen berea, Olatz Arbelaitz eta Txelo Ruiz lankideena baizik, baina berak sortu zuen azaleko irudia non zirkuitutik mugitzen diren elektroiak zaku-lasterketa batean parte hartzen duten pertsonaia bihurriak diren. Marrazkian modu alaitsuan pasatzen dira "elektroiak" erresistentziatik, kondentsadoretik eta elikatze-iturritik.[15]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.