From Wikipedia, the free encyclopedia
Robotika roboten zientzia eta teknologia da. Roboten diseinuaz, aplikazioez eta manufakturazioaz arduratzen da. Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala eta kontrol ingeniaritza.[2] [3]Robotikaren beste zenbait arlo garrantzitsu aljebra, automata programagarriak eta egoera-makinak dira.
Robot terminoa 1920ean Karel Capek-ek idatzitako RUR antzezlanaren arrakastarekin eman zen ezagutzera. Termino hori ingelesera itzultzean, morroi lana esanahia duen "robota" hitz txekiarra "robot" gisa itzuli zen.[4]
Robotikaren historia oso lotuta egon da gizakiek gizakien lanzama arinduko duten giza itxurako izakiak sortzeko nahia gauzatzeko tramankuluen eraikuntzarekin. Leonardo Torres Quevedo (GAP) espainiar ingeniariak ( telegrafia bidezko haririk gabeko lehenengo urruneko agintea, xake jokalari automatikoa, lehenengo aireko transbordadorea eta beste hainbat aparatu eraiki zituenak) ""automatika" hitza sortu zuen gizakiei esleitutako zereginak automatizatzeko teoriari erreferentzia egiteko.
Karel Čapek idazle txekiarrak 1921ean erabili zuen "Robot" terminoa, morrontza edo lan behartua esanahia duen ""robota"" hitz txekiarretik eratorria "Rossum's Universal Robots /R.U.R." izeneko antzezlan dramatikoan. Robotika terminoa, berriz, Isaac Asimovek sortu zuen robotak estudiatzen dituen zientziari erreferentzia egiteko. Asimovek ere Robotikaren hiru legeak sortu zituen. Fikziozko zientziak gizakiak robotak mundu berriak bisitatzen, botereaz jabetzen edo, besterik gabe, etxeko lanen zama arintzen irudikatu ditu.
Data | Garrantzia | Robotaren izena | Asmatzailea |
---|---|---|---|
K. a I mendea eta lehenago | 100 makina eta automata baino gehiagoren deskribapenak, sua duen tramankulu bat, haize-organo bat, txanpon baten bitartez funtzionatzen zuen makina bat, eta lurrin makina bat barne, Heron Alexandriakoaren Pneumatica eta Automata-n. | Autonoma | Ktesibios Alexandriakoa, Filon Bizantziokoa, Heron Alexandriakoa, eta beste hainbat |
1206 | Giza itxurako lehenengo robot programagarria | Lau musikari robotizatuak zituen itsasontzia | Al Jazarí |
c. 1495 | Giza itxurako robotaren diseinua | Zaldun mekanikoa | Leonardo da Vinci |
1738 | Jan, hegalak astindu eta iraizteko ahalmena duen ahate mekanikoa. | Digesting Duck | Jacques de Vaucanson |
1800eko hamarkada | Tea zerbitzatzen duten, geziak jaurtitzen dituzten eta margotzen duten jostailu mekaniko japoniarrak. | Karakuri jostailuak | Hisashige Tanaka |
1921 | "Robot" izeneko fikziozko lehenengo automata azaltzen da, "R.U.R."-en. | Rossum's Universal Robots | Karel Čapek |
1930eko hamarkada | Giza itxurako robota erakusten daErakusketa Unibertsalean, [1939| 1939a]] eta 1940 urteen artean | Elektro | Westinghouse Electric Corporation |
1948 | Portaera biologiko sinplea duen robotaren erakusketa[5] | Elsie eta Elmer | William Grey Walter |
1956 | Lehenengo robot komertziala, George Devol eta Joseph Engelberger ikertzaileek sortutako Unimation konpainiak sortua eta Devolen patente batean oinarritua.[6] | Unimate | George Devol |
1961 | Lehenengo robot industriala instalatzen da | Unimate | George Devol |
1963 | Lehenengo "palletizing" robota[7] | Palletizer | Fuji Yusoki Kogyo |
1973 | Sei ardatz elektromekanikodun lehen robota | Famulus | KUKA Robot Group |
1975 | Manipulaziorako beso programagarri unibertsala, Unimation-en produktua | PUMA robota | Victor Scheinman |
2000 | Bi zangoren bidez desplazatu daitekeen eta gizakiekin elkarreragin dezakeen androidea | ASIMO | Honda Motor Co. Ltd |
Jarraian, sailkapen arruntena aurkezten da:
Arkitektura robotaren konfigurazio orokorraren motak definitzen du, metamorfikoa izan daiteke. Metamorfismoaren kontzeptua nahiko berria da, eta robotak berak bere konfigurazioan egindako aldaketen bidez lortzen duen malgutasun funtzionala definitzeko erabiltzen da. Metamorfismoak hainbat maila onartzen ditu, oinarrizkoenetatik hasi (tresna edo eragile-terminalaren aldaketa) eta konplexuetaraino, hala nola, haren zenbait elementuren edo egiturazko azpisistemen aldaketa.
Robot izenpean izendatu daitezkeen gailu eta mekanismoak, azaldu den moduan, oso desberdinak izan daitezke eta, ondorioz, zaila da analisi zorrotz eta kritiko bati eutsiko dion sailkapen koherentea ezartzea. Arkitekturaren arabera egiten den roboten sailkapena ondorengoa da: artikulazio aniztunak, mugikorrak, androideak, zoomorfikoak eta hibridoak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.