Karel Čapek

From Wikipedia, the free encyclopedia

Karel Čapek

Karel Čapek (Malé Svatoňovice, Austria-Hungariako Inperioa, 1890eko urtarrilaren 9a - Praga, Txekoslovakia, 1938ko abenduaren 25a) eleberrigile eta drama-idazle txekiarra izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Karel Čapek
Thumb
Bizitza
JaiotzaMalé Svatoňovice, 1890eko urtarrilaren 9a
HerrialdeaCisleithania  (1890 -  1918)
 Txekoslovakia  (1918 -  1938)
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaVinohrady (en) eta Praga, 1938ko abenduaren 25a (48 urte)
Hobiratze lekuaVyšehrad hilerria
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
AitaAntonín Čapek
Ezkontidea(k)Olga Scheinpflugová  (1935eko abuztuaren 26a -  1938ko abenduaren 25a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaArte Fakultatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Hizkuntzaktxekiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, eleberrigilea, errealizadorea, argazkilaria, antzerkigilea, kazetaria, zientzia-fikzio idazlea, haur literaturaren idazlea, idazlea, filosofoa, margolaria, literatura-kritikaria, saiakeragilea eta poeta
Lantokia(k)Herbehereak
Hradec Králové
Praga eta Brno
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaBrothers Čapek (en)
Izengoitia(k)K. Č., B. Č., Karel Plocek eta Karel Vašek
Genero artistikoazientzia-fikzioa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia

IBDB: 7041
Thumb
Itxi

Txekieraren eraberritzaile nagusia izan zen.

Biografia

1916. urtean eman zituen ezagutzera bere lehen idatziak. Geroago antzerki-lanak (drama utopikoak) eta eleberriak idatzi zituen. Bere obrarik ezagunena R.U.R. edo Rosumovi Univerzální Roboti drama da (1921). Aipaturiko lanean robota (bortxazko langilea) izena sortu zuen. Harenak dira, halaber, Vec Makropolus (Makropoulos afera, 1922), Bílá nemoc (Izurri zuria, 1937) eta Matka (Ama, 1938) dramak eta Tovarna na absolutno (Absolutuaren lantegia, 1922) eta Valka s mloky (Arrabioen gerra[1], 1936). T.G. Txekoslovakiako Masaryk lehendakariarekin egindako elkarrizketa batzuk ere argitaratu zituen 1935ean.

Bere zientzia-fikziozko idazki guztiek gizakiaren hondamendia dakarte gogora. Nazien gorakadaren garaian gorpuztu zen ikuspegi ezkorra dute ezaugarri. Obra horiez gainera, bidaia liburuak idatzi zituen (Italiako gutunak, 1923; Ingalaterrako gutunak, 1924) eta psikologia arazoak aztertu zituen trilogia batean: Hordubal (1933), Povretron (Meteoroa, 1934) eta Obycejny zivot (Ohiko bizitza bat, 1934).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karel Čapek Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.