bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala From Wikipedia, the free encyclopedia
Hizkuntza bakartua (hizkuntza isolatua ere deitua) bertze ezein hizkuntzarekiko ahaidetasun genetiko ezagunik ez duen hizkuntza naturala da. Adibidez, hizkuntza bakartuak dira euskara, ainuera, buruxaskia eta japoniera, beste hainbat eta hainbat hizkuntzaren artean.
Gaur egun bakartuak diren hizkuntzetatik, guztiak ez dira beti bakartuak izan: denboraren iragaitearekin bakartu dira batzuk, haien ahaide guztiak iraungita, hala nola Brasilgo pirahã hizkuntza, mura hizkuntza-familiako azken umea baita; dokumentaturik daudenez geroztik hona, beti bakarturik izan dira, aldiz, bertze batzuk.
Hizkuntza bakartuak ez dira hizkuntza eraikiak nahastu behar, nahiz eta hizkuntza-familia batekoak ere ez izan, artifizialki sortu dira eta ez dute hizkuntza natural gisa eboluzionatu.
Ezagun diren hizkuntza bakartuen zerrenda da ondokoa, hizkuntzaren izena eta haren erabilgunea bildurik dituena.
Hizkuntza | Non erabilia |
---|---|
Adaia | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Aikaná | Brasilgo Rondônia. |
Alagilaka | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Andoquea | Kolonbian eta Perun. |
Atakapa hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Louisianan. |
Ainuera | Japonia Iparreko Hokkaidon. |
Baenana | Brasilen. |
Beothuka | Kanadako Ternuan. |
Betoia | Kolonbian. |
Biralea (Ongota) | |
Buruxaskia | Pakistan Iparrean. |
Calusa hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Floridan. |
Camsá | Kolonbian. |
Canichana | Bolivian. |
Cayubaba | Bolivian. |
Cayusea | Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen Washingtonen. |
Chimarikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Chitimacha | Ameriketako Estatu Batuetako Louisianan. |
Coahuiltecoa | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Mexiko Ipar-Ekialdean. |
Cofána | Kolonbian eta Ekuadoren. |
Cotonamea | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Mexiko Ipar-Ekialdean. |
Cuitlateka | Mexikoko Guerreron. |
Cullea | Perun. |
Elamitikoa | Elameko hizkuntza zena, gaurko Irango hegomendebaldean. |
Esselena | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Etruskoa | Italia erdi-mendebaldeko Etruria haraitzinako herriko hizkuntza zena. |
Euskara | Euskal Herrian |
Gamela | Brasilgo Maranhãon. |
Gorgotoquia | Bolivian. |
Haida hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Alaskan eta Kanadako Britainiar Kolunbian. |
Huamoéa | Brasilgo Pernambucon. |
Huavea | Mexikoko Oaxacan. |
Iberikoa | Iberiako herri zenbaitetako hizkuntza zena. |
Irantxe hizkuntza | Brasilgo Mato Grosson. |
Itonamaa | Bolivian. |
Jalaa | Nigeria Ipar-Eguzkialdeko hizkuntza. |
Japoniera | Japonian. |
Jotía | Venezuelan. |
Jukaghirikoa | Siberiako iparraldean. |
Kalto edo Nahalia | Mendebaldeko Indian. |
Karankawa hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen. |
Kariría | Brasilgo Paraíban, Pernambucon, eta Cearán. |
Karoka | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Ket hizkuntza | Siberian Jenisei ondoan. |
Koayá hizkuntza | Brasilgo Rondônian. |
Konomihu hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Koreanikoa | Korea. |
Kukurá hizkuntza | Brasilgo Mato Grosson. |
Kutenai hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Idahon eta Montanan, eta Kanadako Columbia Britanikoan. |
Kwadi hizkuntza | |
Kusunda hizkuntza | Nepalgo hizkuntza iraungi-hurrena. |
Laal hizkuntza | . |
Mapudunguna | Txilen eta Argentinan. |
Maratinoa | Ipar-ekialdeko Mexikon. |
Mekejir hizkuntza (Shabo hizkuntza) | . |
Meroitikoa | Meroeko Erresumaren hizkuntza zena, Sudanen. |
Movima hizkuntza | Bolivian. |
Munichi hizkuntza | Perun. |
Nambikwarera | Brasilgo Mato Grosson. |
Naolan hizkuntza | Mexikoko Tamaulipasen. |
Natchez hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Mississippin eta Louisianan. |
Natú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon. |
Nivkh hizkuntza edo Gilyak hizkuntza | Amur ibaiaren beheitian eta Sakhalin uhartean. |
Omurano hizkuntza | Perun. |
Otí hizkuntza | Brasilgo São Paulon. |
Pankararú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon. |
Pirahã hizkuntza | Brasilen. |
Puquina hizkuntza | Bolivian. |
Quinigua hizkuntza | Mexiko Ipar-Eguzkialdean. |
Sabela hizkuntza | Ekuadoren eta Perun. |
Salinan hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Sandawe hizkuntza | Tanzanian. |
Seri hizkuntza | Mexikoko Sonoran. |
Siuslaw hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen. |
Solano hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen eta Ipar-ekialdeko Mexikon. |
Sumerikoa | Sumerreko hizkuntza zena. |
Taiap hizkuntza | |
Takelma hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Oregonen. |
Tarairiú hizkuntza | Brasilgo Rio Grande do Norten. |
Tarascoa | Mexikon |
Tasmanikoa | Tasmania. |
Tauxiro hizkuntza | Perun. |
Tequiraka hizkuntza | Perun. |
Tikunera | Kolonbian, Perun, eta Brasilen. |
Timucua hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Floridan eta Georgian. |
Tonkawa hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Texasen. |
Tunica hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Mississippin, Louisianan, eta Arkansasen. |
Warao hizkuntza | Guianan, Surinamen, eta Venezuelan. |
Waxo hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian eta Nevadan. |
Xokó hizkuntza | Spoken in Alagoas and Pernambuco, Brasil. |
Xukurú hizkuntza | Brasilgo Pernambucon eta Paraíban. |
Yámana hizkuntza | Txileko hegoaldean. |
Yana hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornian. |
Yuchi hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Georgia eta Oklahoman. |
Yuracare hizkuntza | Bolivian. |
Yuri hizkuntza | Kolonbian eta Brasilen. |
Yurumanguí hizkuntza | Kolonbian. |
Zuñi hizkuntza | Ameriketako Estatu Batuetako Mexiko Berrian. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.