Giuseppe Gasparo Mezzofanti (Bolonia, Italia, 1774ko irailaren 19aErroma, Italia, 1849ko martxoaren 15a) kardinala eta hizkuntzalaria izan zen.

Datu azkarrak kardinal, Bizitza ...
Itxi

Bizitza

Jatorri apaleko familia batean sortua, haurtzarotik beretik ohikoa baino oroimen handiagoa, musikarako entzumen zolia eta atzerriko hizkuntzak ikasteko gaitasun aparta zituela frogatu zuen.

Sorterriko Eskolapioetan ikasi zuen eta han Aita Santuen Lurraldean apopilo zeuden misiolari jesuita askorekin harremanetan jarri, haien ordena ezabatuta baitzegoen. Haiekin solasean, laster ikasi zituen suediera, alemana, gaztelania eta Hego Amerikako zenbait hizkuntza. Eskolan ikasi zituen hizkuntza hilez ere jabetu zen.

Apaizgaitegian ikasi zuen eta filosofia eta teologiako ikasketak bukatu zituen apaiz ordenatzeko arauz ezarritako gutxieneko adina baina askoz ere lehenago. Bitartean, ekialdeko hizkuntzak ikasteari ekin zion.

1797an, 23 urte zituela, apaiz ordenatu zuten eta Boloniako Unibertsitateko hebreeraren, arabieraren, ekialdeko hizkuntzen eta grezieraren katedra bere gain hartu zuen.

1799. eta 1800. urteen artean, Napoleonen armadarekin liskarretan zauritutako atzerritarrak artatu zituen erietxeetan eta horretan ari zela, atzerriko zenbait hizkuntza ikasteko aukera izan zuen. Hiria bisitatzen zuten turisten eta bidaiarien aitor-entzule izan zen.

1831n, Gregorio XVI.aren eskaera onartu eta bere jakintza Herrien Ebanjelizazioaren Kongregazioaren zerbitzuan jarri zuen.

Erroman Eliza Katolikoko txoko guztietatik bertaratutako misiolariak eta jakintsuak zeudenez, hango giro kosmopolitaz hizkuntza asko ikasteko baliatu zen Mezzofanti.

Hizkuntzak ikasteko irrika horretan, txinera ikastea izan zen ahalegin itzela eskatu zion hizkuntza bakarra: horrek behartu zuen lau hilabetez ikasteari ematera txinera jariotasunez hitz egin ahal izateko. Ordutik aurrera txineraz mintzatu zen aita Umpierresekin eta horrek berretsi zuen osoki menderatzen zuela txinera mandarina –Umpierres lehenago Macaon misiolari ibilia zen eta Herrien Ebanjelizazioaren Kongregazioko hizkuntza irakasle zen–. Mezzofanti hiperpoliglota bilakatu zen eta 39 hizkuntza menderatzen zituen, tartean euskara.[1]

Gregorio XVI.a haren lagun eta babesle egin zen eta kardinal izendatu zuen 1838ko otsailaren 12ko kontsistorioan.

Erroman hil zen 1849an. Erromako Sant'Onofrio al Gianicolo elizan hilobiratu zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.