euskal politikaria eta Donostiako oligarkiako kide (1798-1853) From Wikipedia, the free encyclopedia
Fermín Lasala Urbieta (Donostia, Gipuzkoa, 1798ko uztailaren 6a - Madril, Espainia, 1853ko apirilaren 1a) gipuzkoar politikaria eta enpresaburua izan zen. Lehenengo Karlistaldian liberalen alde egin zuenez, gerra ondoren jaioterriko alkate izendatu zuten. 1846an diputatu hautatu zuten, eta Fermin Lasala Collado bere semeak ordezkatu zuen. Garai hartako negozioetako eta politikako donostiar pertsonaia ospetsu ugari bezala, "La Balandra" elkarteko kide izan zen.
Fermin Lasala Urbieta | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Fermín de Lasala y Urbieta | ||
Jaiotza | Donostia, 1798ko uztailaren 6a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Madril, 1853ko apirilaren 1a (54 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Rita Collado y Parada (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua |
Gaztelaniazko izenez Juan Sebastián Lasala izendatzen den gizon baten eta Maria Barbara Urbietaren hirugarren semea izan zen. Lehena Tolosa Okzitaniakoa zen; bigarrena, berriz, Oiartzungoa. Aitak Lasalle zuen jatorrizko frantses abizena Donostian hura itxuraldatu aurretik.
Aita 1794an heldu zen Donostiara Konbentzioaren armadarekin. Gerora gezurtatzen saiatu arren, dirudienez, Juan Sebastián Konbentzioko tropekin etorri zen, Donostian liskarrik gabe bizi zen eta, 1796an, frantsesek Basileako Itunaz hiritik alde egin zutenean, trebe jokatu zuen kinka horretatik onik ateratzeko, beste kolaborazionista eta frantses iraultzaile batzuk ez bezala.[1]
Donostiar honek goizetik erakutsi zuen negozioetarako sena. Berak eta bere familiak goletak eta brigantinak zituzten, Donostiatik Hanburgo, Londres, iparraldeko Europa eta Kubara salgaiz zamaturik abiatu eta itzultzen zirenak.[2] Irabazi horiek une horretan handitzen ari ziren nazioarteko finantzetan inbertitu zituzten. Rothschild familiaren finantzetako bazkideak izan ziren eta, beraz, orduko teknologia berrikuntzetan eta merkatu aukeretan inbertitu zuten kapitala, zehazki burdinbidean, hark pizten baitzituen orduan aurreikuspen handienak; are, bera eta bere familia izan ziren New Yorkeko Hudson-Mohawk burdinbidearen (en) inbertitzaile nagusietako bat.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.