From Wikipedia, the free encyclopedia
Fermín Lasala Collado (Donostia, Gipuzkoa, 1832ko uztailaren 17a - Madril, Espainia, 1918ko abenduaren 17a) gipuzkoar politikaria eta historialaria izan zen. Mandas eta Villanuevako duke ezkontide titulua eskuratu zuen, Maria Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobosekin ezkondu zenean, XIV Mandas eta Villanuevako Dukesa eta XVIII Belalcazarreko Kontesa. Ez zuten ondorengorik izan.
Fermin Lasala Collado | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
(1880) | |||||||||||
1900 - 1905
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Donostia, 1832ko uztailaren 17a | ||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||
Heriotza | Madril, 1918ko abenduaren 17a (86 urte) | ||||||||||
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria | ||||||||||
Familia | |||||||||||
Aita | Fermin Lasala Urbieta | ||||||||||
Ama | Rita Collado y Parada | ||||||||||
Ezkontidea(k) | María Cristina Fernanda Brunetti Gayoso de los Cobos (1859ko ekainaren 27a - | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria eta diplomazialaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Madril | ||||||||||
Kidetza | Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Liberal-Kontserbadorea |
Donostiako Egia auzoan lurrak erosi zituen eta etxalde bat egin zuen. Emaztearen omenez Cristina Enea izena jarri zion. Bertan kokatzen da gaur egun Cristina Enea Ingurumen Baliabideen Etxea. Handik gertu, kale bat dago Mandasko Dukearen izenean, Egia kalea, Alkolea kalexka eta Mundaiz pasealekua elkartzen diren puntuan, Cristina Enea parkearen sarreran. Parte Zaharrean dagoen Lasala plazatxoak (erdian lehoi bat duena), ordea, ez omen darama bere izena, aitarena baizik: Fermin Lasala Urbieta. Hain zuzen ere, aita semeen artean bereizteko, semeari Mandasko duke deitzen zaio gehienetan.[1]
Donostiako Puyuelo kalean jaio zen, gaur Fermín Calbetón kalea. Familia dirudun batean jaio zen. Fermin Lasala Urbieta zuen aita, Jean Lassalle izeneko merkatari frantziar baten eta bere emazte euskaldunaren semea, eta osaba, berriz, Jose Manuel Collado Parada, biak ere politikoak eta enpresariak eta Donostiako eta Gipuzkoako oligarkiako kide garrantzitsuenetakoak (batez ere, bigarrena).
Gaztetan zuzenbide ikasketak egin zituen eta laster politikan sartu zen. Madrilgo Gorteetan bi aldiz izan zen diputatu (1857 eta 1869an) eta, Crédito Mobiliariorekin, Norteko burdinbidea Gipuzkoan zehar egitea sinatu zuen Parisen aldundiaren izenean. XIV. Mandas eta Villanuevako dukesarekin ezkondu zen, eta ezkontza horren bitartez Mandaseko duke ezkontide bihurtu zen.
Liberala zen, jarrera iluna agertu zuen euskal foruen aurrean eta monarkiaren alde jokatu zuen beti. Cánovas del Castilloren adiskide eta laguntzailea izan zen foruen behin betiko abolizioaren garaian. Probintzia Baskongadoetako Ekonomia Ituna sortzeko zubi lana egin zuen. 1879-1881 urteen artean, ministroa izan zen Espainian, eta Espainiako enbaxadore Parisen (1890) eta Londresen (1895). Historiarako zaletasuna zuen eta hainbat liburu argitaratu zituen:
Oso aberatsa, 85 urterekin hil zen 1918an. Hildakoan, Donostiako hiriari utzi zizkion Cristina Enea etxaldea eta parkea, baita liburutegia ere (18.000 liburukitik gora). Liburutegia Donostiako Liburutegi Nagusian, Konstituzio plazako Udal Liburutegi zaharrean dago, Mandas Dukearen Liburutegia izeneko aretoan. Artxiboa berriz, Foru Aldundiari utzi zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.