From Wikipedia, the free encyclopedia
Entoloma serrulatum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Entoloma lividum bezain toxikoa da.
Entoloma serrulatum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma serrulatum Hesler, 1967 |
Basionimoa | Agaricus serrulatus |
Sinonimoak: Agaricus serrulatus, Agaricus atrides, Leptonia serrulata.
Kapela: 1 eta 4 cm bitarteko diametrokoa, kanpai-itxurakotik ganbilera, erdian zilbordun sakonune nabarmen batekin, ertza zahartuaz zimurtuaz joaten da. Azala erradialki fibriloso-zetaduna, erdia ezkatatsua, kolore iluna (ia beltza) tonu urdinxkekin, zahartzean grisera koloregabetzen da.
Orriak: Adnatuak, lamelulekin, koskadunak, zerra-itxurako ertzarekin, zurixkak, baina laster arrosa kolorekoak bihurtzen dira.
Hanka: 2 eta 5 cm bitarteko garaierakoa, zetaduna goialdean eta leuna gainerakoan, arre-urdin kolorekoa edo morea, oinarria mizelio zuriarekin, eraztunik gabe.
Haragia: Urria, mehea, hauskorra, tonu urdinxkekin. Irin berriaren usainarekin. Espora-jalkina marroi-arrosa kolorekoa.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator; ertza barrurantz biribildua, esan nahi du. Serrulatum epitetoa latinetik dator, zerra txiki bat, esan nahi du. Orrien ertzengatik.
Toxikoa.[3]
Entoloma chalybaeum delakoarekin nahas daiteke, pixka bat txikiagoa da eta orriak ez dute ertz beltzaxkarik. Entoloma euchroum espeziearekin ere bai, kapela ez du hain unbilikatua eta kolorea ere ez du hain bizia.[4]
Uda amaieran eta udazkenean. Bakartia edo taldekoia. Mendi ertaineko hainbat basoetan. Lurzoru hezeetan.[5]
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Guadalupe, Costa Rica, Brasil, Txile, Europa, Islandia, Errusia, Kanariak.[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.