From Wikipedia, the free encyclopedia
Entoloma chalybaeum Entolomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Oso txikia eta urria delako babestu beharreko espeziea da. Ez da kontsumitzen.
Entoloma chalybaeum | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Entolomataceae |
Generoa | Entoloma |
Espeziea | Entoloma chalybeum Noordel., 1982 |
Basionimoa | Agaricus chalybeus |
Sinonimoa: Rhodophyllus lazulinus, Leptonia lazulina, Acurtis chalibaeus, Agaricus columbarius, Rhodophyllus chalybaeus, Hyporrhodius chalybaeus, Acurtis chalybaeus.
Kapela: 1,5 eta 2,5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik ganbilera, erdia deprimitu-unbilikatua, ertza ildaskatua gardentasunagatik. Kapela urdin ilun kolorekoa, ezkata fin-finekin, ez oso higrofanoa.
Orriak: Desberdinak, sabeldunak, zabal, adnatuen eta eskotatuen tartekoa, krema urdinxka kolorekoa edo arrosa espora-jalkinaren ondoren, ertz zuria.
Orri eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: 2 eta 4 cm bitarteko garaierakoa, zilindrikoa, barnehutsa, gainazal leuna edo luzetarako ezkata finekin, kapelaren kolorekoa, kotoizko oinarri zuria, mizelio burdintsuekin estalia, sustrai antzekoekin.
Haragia: Urdinxka (oinean urdin-grisa eta ilunagoa pileoan), fina, mintzezkoa. Usaingabea eta zaporegabea. Espora-jalkina arrosa kolorekoa.[2]
Etimologia: Entoloma hitza grekotik dator, ertza barrurantz biribildua esan nahi du.
Interes gastronomikorik gabea.
Entoloma serrulatum dena urdinxka da, orrien ertzak ere bai. Entoloma corvinum-ek orri zuriak ditu eta lurrean hazten da. Entoloma euchroum-ek orri zuriak ditu eta egurrean hazten da.[3]
Iraila-azaroa, baita abenduan ere. Belardietan, basoetako soilgune belartsuetan, orbeletan edo pinu gorrien eta artederretako belarretan.
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Birjina britainiar uharteak, Brasil, Europa, Kaukasia, Errusia, Papua Ginea Berria.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.