From Wikipedia, the free encyclopedia
Global Biodiversity Information Facility (euskaraz: «Bioaniztasunari buruzko nazioarteko informazio sistema») nazioarteko mailan antolatutako sarea da. Haien helburua sarearen bitartez bioaniztasunari buruzko informazioa zabaltzea da horreratako Interneteko web zerbitzuak erabiliz.
Global Biodiversity Information Facility | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | GBIF |
Mota | nazioarteko erakundea, irabazteko asmorik gabeko erakundea, research infrastructure (en) , data library (en) , lineako datu-basea, datu-base biologikoa, datu-base taxonomikoak eta global species database (en) |
Herrialdea | Danimarka |
Jarduera | |
Kidetza | Biodiversity Information Standards (en) eta DataCite (en) |
Eskumendekoak | |
Erabilitako hizkuntza | eleaniztun |
Kudeatzailea | GBIF Secretariat (en) |
Historia | |
Sorrera | 2001 |
webgune ofiziala |
Datuek erakunde eta instituzio desberdinetan dute jatorria. GBIFren egiturak datu horiek eskuragarri jartzen ditu, bilaketak atari baten bidez prestatuz. Informazio nagusiak landareen, animalien, onddoen eta mikrobioen zabaleraren inguruko informazioak eta izen zientifikoen gaineko datuak dira. Halaber, beste erakundeekin koordinatu egiten da: Biodiversity Information Standards (TDWG), Consortium for the Barcode of Life (CBOL), Biziaren Entziklopedia (EOL), Biziaren Katalogoa eta GEOSS.
GBIF erakundearen helburu nagusia bioaniztasunaren inguruko informazioak zabaltzea, horrela, garapen iraunkorra bidegarria egiteko. Lehentasun nagusiak hauek dira:
GBIF erakundeak antolaketa biologiko osoaren espektroan lotura informatikoak sortu nahi ditu, geneetatik ekosistemetara, horretarako geoerreferentziak erabiliz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.