Barasoain
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Barasoain[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Erriberriko merindadean eta Erdialdea eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 26,2 kilometrora. Altuera 490 eta 641 metro artekoa da, eta 13,94 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 602 biztanle zituen.
Barasoain | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko enparantza nagusia | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Erriberri | ||
Eskualdea | Erdialdea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Tafalla | ||
Izen ofiziala | Barásoain | ||
Alkatea (2011-2023) | Rita Roldan Murillo (talde independente) | ||
Posta kodea | 31395 | ||
INE kodea | 31045 | ||
Herritarra | barasoaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°36′54″N 1°40′16″W | ||
Azalera | 13,94 km² | ||
Garaiera | 490-641 metro | ||
Distantzia | 26,2 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 602 (2023: −19) | ||
Dentsitatea | 0,43 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 28,7 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 44,03 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,41 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 11,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 6,40 (2018: %-0,59) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1847 (independentzia) | ||
Webgunea | www.barasoain.net |
Garinoainekin batera hiri jarraitua osatuz, Zidakos eta Leotz ibaiek inguratzen duten ordoki txiki baten gainean dago Barasoain. Orbaibarreko lehen herrigunea da eta bere etxeak ibarreko arkitektura tipikoari jarraitzen diote, fatxadak erabat pilatutako harriez osatuta daudela. Martin Azpilkueta nafar ospetsuaren jaioterria, herriak zenbait jauregi nabarmen ditu, katedral itxurako Andre Maria elizaz gain.
Bertako biztanleak barasoaindarrak dira.
Barasoain toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
Mikel Belaskok adierazten du bere esanahia ziurrenik "Beraxa izeneko pertsona baten jabetzakoa" (beraxo + ain) dela, lehenengo elementua Beraxa pertsonaren izena izanik eta bigarrena jabetza adierazten duen atzizkia. Egileak dio Beraxa dela Beratza izen propioaren ixura zaharraren baliokidea.
Barasoaingo armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo berde batez eta aurrean bere kolorezko bi aurpegiko buru batez osatua dago, urrezko gurutze bat gainean. | » |
Barasoaingo banderak Barasoaingo ikurra dauka hondo berde baten gainean.
Barasoain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean.
Barasoain, Erriberriko merindadearen iparraldean dago, Iruña eta Tafalla bitartean, itsasoaren mailatik 523 metrora dagoen muino batean kokaturik. Herriko punturik baxuena 492 metroan dago, Zidakos ibaiaren ertzean, eta altuena 644 metroko Artebeltz mendia da.
Klimaren ezaugarriak mediterraneo motakoak dira, eta herriko landaredia ere, klima horren ondorio da. Neguak hotzak eta lehorrak dira (klimak ukitu kontinentala dauka), eta udak nahiko beroak, uztaila eta abuztuan 30 gradutik gorako egunak ohikoak dira. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 500 eta 700mm bitartekoak dira. Urteroko egun euritsuak 80 izaten dira.
Jatorrizko landaredia, arte eta haritzek osatua, ia erabat galdu da gizakiaren eragina dela eta. Gaur egun hektarea gutxi batzuk baino ez dira geratzen.
Barasoainen dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Barasoainen aurkituriko lehen giza arrastoak Brontze Arokoak dira.
1264an Tibalt II.a Nafarroakoa erregeak hainbat eskubide eman zizkien barasoaindarrei, horien artean, euren legeak ezarri eta betetzeko aukera. 1417an Karlos III.a Nafarroakoa erregeari eman zioten herriko parrokiaren gaineko patronatua. Barasoainen, behartsuei laguntzeko montepio edo diru-gordailua izan zen, eta 1615. urtearen inguruan sortu zen, Mexikon bizi zen Martin Leotz San Juanek eginiko dohaintzari esker sorturiko fundazioaren diruarekin. Fundazio hark gari gordailu bat zeukan, behar handieneko nekazariei laguntzeko, eta, XIX. mendearen hasieran, oraindik ere, herritarrei laguntzen jarraitzen zuen.
1665ean San Germango dukeak, Nafarroako erregeordeak, hiribildu titulua eman zion Barasoaini, Filipe IV.a erregeak agindutakoaren arabera. Herriak, horrela, 700 dukat ordaindu zituen, Portugalen aurkako gerra ordaintzeko erabili zirenak. Barasoainen ospitalea izan zen, eta horri buruzko dokumenturik zaharrena 1701ekoa da, baina litekeena da aurretik ere zabalik egon izana. Erlijioari dagokionez, 1802an Andre Maria elizak abadea eta lau onuradun zeuzkan. Onuradunetako bat abadeak izendatzen zuen, eta beste hirurak barasoaindarrek.
1492an Martin Azpilkueta jaio zen herrian, Doctor Navarrus izenaz ezagutua izan zena. 1550ean, berea zen orube batean, eraikin berri bat eraiki nahi izan zuen, bere etxebizitza eta kanpotik etor zitezkeen bisitariak hartzeko etxebizitza. Horrela, alboetan dorreak zituen harladuzko eraikin dotore bat altxatu zen, eta toki berean egondako eraikuntza zaharra, eraitsi egin zen. Coimbran zegoen Martin jaunak, eraikinaren luxua ikusita, jauregia eraisteko agindu zuen, izan ere, eraikin erraldoi hark ez zuen bere izaera xume eta apalarekin bat egiten. Azkenik, Alburquerqueko dukeak, iritziz aldarazi zuen. Jauregian, erregetzako partaide askok hartu zuten ostatu, horien artean Filipe IV.a erregeak, 1646an.
1579an herriak Arradako Juanen aurka kereila ipini zuen, Barasoaingo jaunaren titulua hartu zuelako. Jauregi hori herritik kanpo zegoen eta Dundrin izena zeukan. 1614ko urriaren 14an, Nafarroako Gorte Nagusiak epaia kaleratu zuen, eta jauregiari Dundrin izena jartzea debekatu zion Juan Arradakoari. 1620ko uztailaren 18an, Nafarroako Errege Kontseiluak sententzia berretsi zuen. 1712an jauregia Arradatarren seme baten esku zegoen, Diego Antonio Elortzaren esku, alegia. Diego Antonio Elortza, aldi berean, Barasoaingo abadea ere bazen.[9]
2023 urteko erroldaren arabera 602 biztanle zituen Barasoainek.[10]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
388 | 594 | 682 | 620 | 597 | 617 | 638 | 650 | 636 | 651 | 679 | 594 | 572 | 551 | 462 | 421 | 509 | 654 | 613 |
Barasoain eta Artaxoako udalerrien artean, Nafarroako Gobernuak 2006. urtean eraikitako "Karakidoia" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 15,00 megawattekoa da.
Barasoaingo udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Rita Roldan Murillo da, Barasoaingo Talde Independenteko hautagai gisa aurkeztu zena.
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
Barasoaingo Talde Independentea | 4 | 4 | 7 | 3 | - | - | 7 | - | 4 | 7 | 7 |
Oihanzarra | - | - | - | - | - | - | - | 2 | 3 | - | - |
Barasoaingo Herri Hautagaitza Independentea | - | - | - | - | - | - | - | 5 | - | - | - |
Orrealuna | 3 | 3 | - | 4 | - | - | - | - | - | - | - |
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udalaren egoitza eta udaletxea herrigunean dago.
Udaletxea, XVIII. mendean eraikia, elizatik gertu dago. Eraikuntza hiru zatitan banaturik dago eta lau fatxada dauzka.
Barasoaingo Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Rita Roldan Murillo da, Barasoaingo Talde Independentea zerrendakoa. Zinegotziak 6 daude:[11]
1979tik, Barasoainek 3 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[12] | |
Juan Jose Liberal Fernandez | 1979 | 1991 | Barasoaingo Talde Independentea | |
Juan Jose Liberal Fernandez | 1991 | 1999 | kudeaketa-batzordea | |
Carlos Enrique Izuriaga Eslava | 1999 | 2003 | kudeaketa-batzordea | |
Carlos Enrique Izuriaga Eslava | 2003 | 2007 | Barasoaingo Talde Independentea | |
Carlos Enrique Izuriaga Eslava | 2007 | 2011 | Barasoaingo Herri Hautagaitza Independentea | |
Rita Roldan Murillo | 2011 | jardunean | Barasoaingo Talde Independentea |
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 322 329 331 eta 332 lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi. Herriak bi autobus geldialdi du zeharkarrikan: bat Iruñerantz eta beste bat Tafallarantz, Etxaguerantz, Uzkitarantz eta Amatriainerantz.
|
Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 329 331 eta 332 lineak eskariaren araberako lineak baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Bertzalde, Condaren Iruñea eta Lodosa bitarteko lineak geltokia dauka herrian. Eguneko zerbitzu bakarra izaten da norabide bakoitzean.
Interesgarria da herri honen hirigintza-ikuskera, hiru enparantzaren segidarekin bere garapenean. Harlanduxkako eta harlanduzko etxebizitza ugari daude XVI. eta XVII. mendeko baoen markoetan. Lehenengoak zirkuluerdiko arku zabalak ditu, batzuetan zorrotzak, eta XVII. mendekoak, berriz, bloke horizontalak dira, sarbide burudunak dituztenak. Horietako askok frontisak XVI. mendeko armarriekin aberasten dituzte, arkuaren giltzarrian landuak, eta XVII. mendekoak, eraikinaren bigarren gorputzean; armarri horiek Orbaibartarrak leinu nobleenak dira. Bere monumentaltasunagatik eta proportzio ederrengatik Azpilkuetarren jauregia gailentzen da, XVI. mendearen amaierako edo hurrengoaren hasierako eraikina, zeinaren obretan Domingo Olaskoagak parte hartu baitzuen. Fatxadan harlanduzko bloke monumental bat da, eta alboetako hegaletan silarrixka; azken hori horizontaltasun nabarmeneko paramentu batez definitzen da, errematean bi dorre angeluzuzen dituela. Fatxada, bao batzuen apaingarriez gain, Francisco Elorza Arradaren armarriak dituen armarri barroko harrigarri batek aberasten du.
1708an jende askok ez daki eta ez du ulertzen euskara ez den beste hizkuntzarik. Horregatik, Juan de Yoldi jaunaren espedientean, Santiagoren ohitura lortzeko, interpretea erabili behar izan zen: Miguel Dicastillo jauna, Barasoaingo euskaraz gain gaztelania ere ezagutzen zuena.[13]
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Barasoain sailkatu zituen, Orbaibarreko hainbat herriekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[14]
Koldo Zuazok, 2010ean, Barasoain ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[15]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Barasoain eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %6,95k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 6,99k eta 2018n % 6,40k.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Garinoain) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[16]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.