Artariain
Leozko lekua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Leozko lekua, Nafarroa Garaian From Wikipedia, the free encyclopedia
Artariain[1][a] Orbaibarrako Leotz udalerriko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.
Artariain | |
---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |
Herriko etxe bat | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Garaia |
Eskualdea | Erdialdea |
Udalerria | Leotz |
Administrazioa | |
Mota | leku |
Izen ofiziala | Artariáin |
Posta kodea | 31395 |
Herritarra | artariaindar |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°37′00″N 1°34′34″W |
Garaiera | 611 metro |
Distantzia | 30,7 km (Iruñetik) |
Demografia | |
Biztanleria | 25 (2021) |
2021 urtean 25 biztanle zituen.
Bertako biztanleak artariaindarrak dira.
Artariain beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
Artariain Erdialdea eskualdean dago, Orbaibar ibarrean eta Leotz udalerrian.
Leotz udalerria Nafarroa erdialdean dago Erriberriko merindadean eta Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora.
Leotz udalerriko klimaren ezaugarri mediterraneoak bai batez besteko tenperaturan (12,5 gradu) bai batez besteko prezipitazioetan (600-900mm batez beste) ikusten dira. Aldaketa termikoa handia da, eta 20 gradurainoko aldea egon daiteke udaberriko eta udazkeneko egun askotan. Udan bi hilabete idor izaten dira, uztaila eta abuztua. Urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartean dira.
Gizakiaren eragina dela eta, jatorrizko basoen azalera asko gutxitu da, eta mantendu den guneetan ameztiak nabarmentzen dira. Horrez gain, XIX. mendetik aurrera egindako birlandaketen ondorioz, Austriatik ekarritako pinu lariziarren (Pinus nigra) eta beltzen 351 hektarea daude.
Leotzen ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Barasoain pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 524 metrora, Nafarroako Gobernuak 1975ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[3]
Datu klimatikoak (Barasoain, 1975-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 20.0 | 22.0 | 27.0 | 29.0 | 36.0 | 40.0 | 42.0 | 41.0 | 37.0 | 31.0 | 25.0 | 18.0 | 42.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.2 | 10.9 | 14.3 | 16.1 | 20.6 | 25.3 | 28.4 | 28.7 | 23.8 | 18.6 | 12.6 | 9.5 | 18.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.1 | 10.7 | 14.7 | 18.8 | 21.4 | 21.8 | 17.9 | 13.8 | 8.6 | 5.7 | 12.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.6 | 1.9 | 3.9 | 5.3 | 8.7 | 12.2 | 14.4 | 15.0 | 12.0 | 8.9 | 4.6 | 2.0 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.5 | -9.0 | -10.0 | -3.0 | 0.0 | 2.0 | 7.0 | 7.0 | 2.0 | -3.0 | -7.0 | -11.0 | -11.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 34.6 | 41.8 | 66.6 | 55.1 | 42.6 | 25.3 | 28.8 | 43.9 | 54.3 | 59.9 | 51.7 | 548.8 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 46.0 | 22.0 | 44.0 | 40.0 | 42.0 | 38.5 | 39.0 | 86.0 | 95.0 | 44.0 | 53.0 | 40.0 | 95.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 10.5 | 9.0 | 8.0 | 10.7 | 10.5 | 6.4 | 5.1 | 4.9 | 5.4 | 9.8 | 11.4 | 10.9 | 102.5 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 0.9 | 1.1 | 0.9 | 0.3 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 4.7 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[4] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Tibalt II.a Nafarroakoak bere bizilagunak 1264an kasualitatezko hilketen zigorretik salbuetsi zituen. 1802an irin-errota zuen eta 1849an eskola. Errota 1849an suntsituta zegoen, baina geroago berreraiki zen eta, XX. mendean, bi ziren funtzionatzen zutenak. Azken egun horretarako, gainera, medikua eta albaitaria zituen Artariainek.
1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen, baina XX. mendean Leotz udalerrian sartu zen. 2009ko urriaren 20an, Nafarroako gobernuak Leozko Udalaren eskariari kasu eginez, Artariain kontzejua bertan behera utzi zuen, horretarako foru dekretu bat onartuz.[5]
2021 urteko erroldaren arabera 25 biztanle zituen Artariainek.[6]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
43 | 44 | 44 | 32 | 36 | 35 | 40 | 40 | 36 | 38 | 42 | 44 | 39 | 38 | 36 | 33 | 34 | 30 | 31 | 24 | 26 |
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 331 linea zerbitzua ematen dio kontzeju honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du herrian, Tafallarantz eta Uzkitarantz.
|
Autobus zerbitzuak lan egin dezan, 331 linea eskariaren araberako linea baita, bidaia aurreko eguneko 19:00ak baino lehen erreserbatu behar da.
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Leotz udalerria atzerakada-eremuan sailkatu zen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[7]
Koldo Zuazok, 2010ean, Leotz udalerria ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[8]
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Leotz eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %15,04k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 15,10k eta 2018n % 28,20k. Euskal hiztun gehien dituen Erriberriko merindadeko udalerria da.
2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.