Averroes

From Wikipedia, the free encyclopedia

Averroes

Averroes edo Ibn Ruxd[1][2] (arabieraz: ابن رشد) (jaiotzez Abu al-Walid Muhammad bin Ahmad bin Rusd, arabieraz: أبو الوليد محمد بن احمد بن رشد; Kordoba, 1126ko apirilaren 14a - Marrakex, 1198ko abenduaren 10a) andalustar filosofo eta jakituna izan zen, lege islamikoetan, matematikan eta medikuntzan aditua.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Averroes
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأبو الوليد محمد بن أحمد بن محمد بن رشد
JaiotzaKordoba, 1126ko apirilaren 14a
Lehen hizkuntzaarabiera
HeriotzaMarrakex, 1198ko abenduaren 10a (72 urte)
Familia
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Irakaslea(k)Abu Jafar ibn Harun al-Turjali (en)
Ḫalaf Ibn-ʿAbd-al-Malik Ibn-Baškuwāl (en)
Ibn Tufail
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, medikua, astronomoa, epailea, irakaslea eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakAristoteles, Muhammad, Platon, Plotino, Malik ibn Anas, Al-Ghazali, Avempace, Aventzoar, Ibn Tufail, Al Farabi eta Avizena
MugimenduaAristotelismoa
Averroismoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Itxi

Bizitza

Legelari gailenak eman zituen familia baten jaio zen Averroes. Aitona Kordobako Mezkita Handiko epaile nagusi eta imama izan zen, almoravideen erregimenaren agindupean. Aita ere hango epaile izan zen, 1146an dinastia almohade iritsi zen arte. Averroes bera, Sevillako kadi izendatu zuten 1169an[3], eta Sevilla, Kordoba eta Marrakexko gorteetan ibili zen lanean.

XII. mendearen bukaeran, Almohadeen konkistaren ondoren, fanatismo bolada bat nagusitu zen Al Andalusen. 1195ean Lucena herrira erbesteratu zuten, eta bere lanak debekatu ziren. 1198an, ordea, Marokoko gortera deitu zuten, eta han hil zen, hilabete batzuk geroago[3].

Thumb
Colliget

Aristotelesen lanari buruzko iruzkinak idatzi eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat (arabieraz: al-Kulliyat) egin zuen. Jacob Anatolik Averroesen arabierazko lanak hebreerara itzuli zituen 1200an. Averroesen idatziek eragina izan zuten Erdi Aroko eta Pizkundeko pentsamendu kristauan. Bere obra garrantzitsuenean, Inkoherentearen inkoherentzia, filosofia aristotelikoa defenditzen du Al Ghazaliren baieztapenen aurrean. Idatzi zituen logika eta metafisikazko idazlan ugari betiko galdu dira, zentsuraren eraginez, eta irautea lortu dutenak beste hizkuntza batera itzuli zirelako izan da. Haren ikasle hoberena, Ibn Tumlus (Alcira, 1164-1223), mediku lanetan jarraitu zuen Al Nasir kalifa almohadearen ganberan.

ikus gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.