auziak ebazten dituen herri-agintaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Epailea, edozein motatako auzitan, epaitzeko eta epaia emateko zilegitasuna duen pertsona da.[1]
Zuzenbidean epaiketaren prozesua gainbegiratzen du, bakarrik edo beste epaile batzuen laguntzarekin. Euren botereak, funtzioak, metodoak, dizpilina eta ikasketak ezberdinak dira jurisdikzio bakoitzean. Epailearen ezaugarririk garrantzitsuena gertaerak modu objetiboan aztertzeko gaitasuna da. Epaileak lekuko guztiak entzun, dagoen ebidentzia aztertu eta horietako bakoitzaren sinisgarritasunaren gainean erabakitzeko du, bere interpretazioa eginez. Jurisdikzio batzuetan epailearen lana herritarrekin parteka dezake. Prozesu inkisitorialak ematen direnean epaileak, aldi berean, fiskalaren papera hartzen du.
Kiroletan edo beste modu bateko lehiaketatan, irabazlea, nor kaleratu edo arauak bete ote diren erabakitzen duena da epailea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.