Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Atlasa[1] (arabieraz: جِـبَـال الْأَطْـلَـس, jibāl al-ʾaṭlas; amazigeraz: ⵉⴷⵓⵔⴰⵔ ⵏ ⵡⴰⵟⵍⴰⵙ, idurar n waṭlas), Atlas mendikatea ere deitua, Afrikako ipar-mendebaldeko mendi sistema da, Marokoko, Aljeria eta Tunisia zeharkatzen dituena, Mediterraneo eta Atlantikoko kostaldeak Sahara basamortutik bereiziz. 2.400 kilometro luze da, Marokoko Agadirtik Tunis hiriraino.[2] Tubkal da mendirik garaiena (4.167 metro), Marokoko hego-mendebaldean dagoena. Atlas mendietako jatorrizko biztanleak berbereak dira.
Atlasa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Tubkal |
Garaiera | 4.165 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 2.550 km |
Zabalera | 300 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°03′43″N 7°54′58″W |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Kokapena | Iparraldeko Afrika |
Geologia | |
Garaia | Aurrekanbriar |
Mendikatearen izena tamazightez adrar edo adras da, mendia esan nahi du; beraz tautotoponimoa da.
Mendikatea lau eskualdetan banatu daiteke:
Antiatlasa Marokoko hego-mendebaldetik ipar-ekialderantz hedatzen da, Ouarzazate eta Tafilalt hiriraino (500 kilometro inguruko luzera). Hegoaldean Sahara basamortuarekin du muga. Ekialdeko muturrean Jbel Saghro dauka, eta iparraldeko muga Atlas Garaia da. Djebel Siroua da gailurrik gorena (3.304 metro).
Atlas Garaia Marokoko erdialdean dago, eta Ozeano Atlantikoaren kostaldetik Maroko eta Aljeriaren arteko mugara hedatzen da. Hegoaldean, Antiatlasa du, eta iparralderantz Marrakexeraino iristen da. Eskualdeko herri nagusiak Tahanaoute, Amizmiz, Asni, Tin Mal, Ijoukak eta Oukaïmden dira.
Atlas Ertaina Marokon kokatzen da osorik. Marokoko hiru mendikateetatik mendebaldekoena da. Hegoaldean, Moulouya eta Oum Er-Rbia ibaiak zeharkatuta, Atlas Garaia dago. Iparraldean, Sebou ibaia zeharkatuta, Rif mendiak daude, Espainiako Mendikate Betikoaren hedapena.
Tell-eko Atlasa Marokotik Tunisiara doan 1.500 kilometroko mendikatea da, Mediterraneo itsasoaren kostaldearen parean. Mendebaldeko muturra Atlas Ertainan dago.
Aljeria eta Tunisiako Aures mendiak Atlas mendietako ekialdeko muturra dira.
Aljeriako Saharako Atlasa Atlas mendietako ekialdeko aldea da. Mendikatearen mendirik altuena Djebel Aissa da (2.236 metro). Saharako iparraldeko muga da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.