Tunis
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Tunis[1][2] (arabieraz: تونس, Tūnis) Tunisiako hiriburua eta hiririk populatuena da.
Tunis تونس | |
---|---|
hiri handia | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Tunisia |
Gobernazioa | Tunisko gobernazioa |
Izen ofiziala | تونس |
Jatorrizko izena | تونس |
Posta kodea | 1000 |
Geografia | |
Koordenatuak | 36°48′03″N 10°10′48″E |
Azalera | 212,63 km² |
Altuera | 4 m |
Demografia | |
Biztanleria | 602.560 (2022ko urtarrilaren 1a) −36.285 (2014) |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 71 |
Ordu eremua | UTC+01:00 |
Hiri senidetuak | Amman, Kolonia, Doha, Jidda, Kuwait, Maskat, Montreal, Mosku, Rabat, Rio de Janeiro, Santiago, Taxkent, Tripoli, Paris, Turin, Lisboa, Marseilla, Praga, Stockholm eta Istanbul |
commune-tunis.gov.tn |
2003an 699.700 biztanle zituen. Herrialdeko ipar-ekialdean, Tunisko aintziraren ertzean, kokatua, hiri mediterraneoa da. La Goleta portu nagusia gertu du eta hiriburu politikoaz gain, ekonomikoa eta kulturala ere bada.
Aztarnak daude Kristo aurreko bigarren milurtekoaren inguruan. hiri edo asentamendu bat bazela bertan. Uste da jatorriz berbereek sortu zutela eta denborarekin numidiarrek ere okupatu zuten. Feniziarrek handik gertu sortu zuten Kartago, eta honen zabalkundea hasi zenean, Tunis izan zen okupatu zuten lehen puntuetako bat.
K.a. 146an, erromatarrek Tunis suntsitu zuten Kartagorekin batera. Hala ere, hiria beranduago Augustoren agintepean berreraiki zen eta erromatarren menpeko hiri garrantzitsu bihurtu zen eta nekazaritza industria oparo baten erdigunea.
7. mendean musulmanek konkistatu zuten, eta rol militarra izan zuen zenbait mendez. Zenbait talde musulmanen arteko borroka eta lehia izan zen zenbait mendez jarraian, baina tarte horretan Tunisian Kairuan hiria izan zen nagusi. Hori aldatu zen almohade herrien konkistarekin, 12. mendean zeinak Tunis bilakatu zuen erregioko hiriburu. Almohadeekin eta ondorengo Hafsida dinastiaren agintariekin, Tunisia mundu arabiarreko puntu aberatsenetakoa bilakatu zen, eta 100.000 biztanle izatera iritsi zen.
15, mendean zehar Tunisek Iberiar penintsulan bizi ziren arabiar eta judu talde ugari jasotzen hasi zen.
1534. urtean Otomandarrak hartu zuten hiria, baina Karlos V.aren Espainiar inperioak konkistatu zuen hurrengo urtean. Kontrol turkiar-otomandarra 1569an berrezarri zen. 17. mendetik aurrera, Tunis hiriko Bey edo gobernadorea nahiko aginte independentea izan zuen hirian.
Udalerria | Biztanleria (2004) | Udalerria | Biztanleria (2004) |
---|---|---|---|
Ettadhamen-Mnihla | 118.487 | La Goulette | 28.407 |
Ariana | 97.687 | La Manouba | 26.666 |
La Soukra | 89.151 | Mornag | 26.406 |
El Mourouj | 81.986 | Djedeida | 24.746 |
La Marsa | 77.890 | Den Den | 24.732 |
Douar Hicher | 75.844 | Tebourba | 24.175 |
Ben Arous | 74.932 | Mégrine | 24.031 |
Mohamedia-Fouchana | 74.620 | Kalâat el-Andalous | 15.313 |
Le Bardo | 70.244 | Mornaguia | 13.382 |
Le Kram | 58.152 | Sidi Thabet | 8.909 |
Raoued | 53.911 | Sidi Bou Saïd | 4.793 |
Oued Ellil | 47.614 | El Batan | 5.761 |
Radès | 44.857 | Borj El Amri | 5.556 |
Hammam Lif | 38.401 | Guztira | 1.265.060 |
Carthage | 28.407 | ||
Iturria : Institut national de la statistique[3] |
Datu klimatikoak (Tunis) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.7 | 16.5 | 18.1 | 20.7 | 24.9 | 29.0 | 32.6 | 32.7 | 29.7 | 25.2 | 20.5 | 16.7 | 23.52 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.5 | 12.0 | 13.2 | 15.6 | 19.3 | 23.2 | 26.3 | 26.8 | 24.4 | 20.4 | 15.9 | 12.5 | 18.43 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 7.2 | 7.4 | 8.3 | 10.4 | 13.7 | 17.3 | 20.0 | 20.8 | 19.0 | 15.5 | 11.3 | 8.2 | 13.26 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 59.3 | 57.0 | 47.2 | 38.0 | 22.6 | 10.4 | 3.1 | 7.1 | 32.5 | 65.5 | 56.0 | 66.8 | 465.5 |
Prezipitazio egunak (≥ ) | 9 | 8 | 8 | 6 | 4 | 2 | 1 | 1 | 4 | 7 | 7 | 8 | 65 |
Eguzki orduak | 145.7 | 165.3 | 198.4 | 225.0 | 282.1 | 309.0 | 356.5 | 328.6 | 258.0 | 217.0 | 174.0 | 148.8 | 2808.4 |
Iturria: World Meteorological Organization,[4] Hong Kong Observatory (prezipitazioa eta eguzki orduak)[5] |
Tunisek honako hiri senidetuak ditu:[6]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.